Galindo (ibaia)
Gariondo —goialdean Agirtza—[1] Bizkaiko ibaia da[2]. Adar bi ditu: alde batetik Castaños ibaia (Sasiburuko mendilerroaren Eretzatik datorrena)[3] eta bestetik Ballonti (Serantesetik datorrena), urak Nerbioi ibaira isurtzen dituena[4]. Adar biak kontuan hartuta, luzera guztia 15 km izango litzateke, baina Gariondo izena bien lotunetatik aurrera duenez 1,5 km luzera besterik ez ditu.[5] [6]
Gariondo | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 8 m |
Mota | ibai |
Luzera | 15 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′11″N 2°58′50″W / 43.303006°N 2.980458°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Hidrografia | |
Arroaren azalera | 67 km² |
Bokalea () | Bilboko itsasadarra |
Ibilbidea
aldatuGariondo ibaiak bi ibaiadar nagusi ditu:
- Beurko auzoan mendebaldetik datorkio Ballonti erreka. Hau Serantes inguruan jaioa da eta Capetilloren, Abanto-Zierbenako Sanfuentes auzoan jaioa, urak ere dakartza.
- Hegoaldetik eta, Ibarreta-Zuloko eta Errekaortu zeharkatuta, Gorostiza auzoan bi iturri datozkio:
- Mendebaldetik etortzen zaio Trapagarandik etorritako Loiola ibaia eta;
- Castaños ibaia. Hau Granada errekaren urak dakartza eta Trianoko mendilerrotik dator. Izan ere, Castaños ibaia Gueñesen (880 metroko Eretza mendian) jaioa da, gero Galdames zeharkatzean Akirtza erreka izena du eta jadanik Barakaldon El Regato auzoan, El Regatoko urtegia betetzen du.
Ibai-ahoa
aldatuGariondo ibaiak Sestao eta Barakaldo arteko mugan du ahoa, Nerbioi ibaian. Hantxe kokatzen dira:
- Bizkaiko Ur Patzuergoak duen Galindoko araztegia Bilboko itsasadarra garbitzen duena, 1990ean eraikia.
- Kaiku Arraunaren Kirol Elkartearen instalazioak.
- Barakaldo CFaren Lasesarre zelaia.
- Antzinako Bizkaiko Labe Garaien egoitza.
Zubiak
aldatuIbai-ahoaren ertzetan zubi ugari eraiki izan dituzte:
Urban Galindo-La Punta
aldatuBarakaldoko Urban Galindo eta Sestaoko La Punta auzoen artean dagoen ahoan bertan, Galindoko zubi zeharrena dago. Duela gutxi, zaharrena ez ezik bakarra ere bada eta "Carmen zubia" edo "La Puntako zubia" izenez ezaguna da. Zubi honen zutabeetan herri bien armarriak eta Bizkaiarena daude.
Bere ondoan zutaberik gabeko zubi modernoa eraiki dute. Bertatik Ballontiko saihesbideak zeharkatzen du eta "Manterola zubia" du izena, Javier Manterola arkitektoa zuelako.
Lasesarre-Zumarrondoaga
aldatuBarakaldoko Lasesarre eta Sestaoko Zumarrondoaga auzoen artean hainbat zubi eraiki dituzte.
- Hegoaldean berriena dago. Bilboko metroaren L2 Lineak zeharkatzen du, bihurgunean eta aldapan kokatuta dagoena.
- Erdigunean zaharrena dago. Bertatik Renfe Aldirikoen hiru trenbideek zeharkatzen dute. Ondoan oinezkoen pasabidea du, oso antzekoa dena.
- 2007an Sestao Bizkaiko Labe Garaietara zihoan trenbide batek zeharkatutako zubia bota zuten[7]. Egun ondoan zuen oinezkoentzako pasabideak zutik dirau. Hegoaldean kokatuta dago.
Done Bikendi
aldatuBatzuen ustez Galindo zeharkatzen duen lehendabiziko zubia Castaños ibaiaren lotunean kokaturikoa da. Honek Barakaldoko Done Bikendi eta Sestaoko bidegurutzea batzeaz gain BI-3744 Barakaldo-Sestao (Kareaga eta Sestao arteko errepidea) eta BI-745 Barakaldo-Trapagaran (Done Bikendiko errepidea) errepideen arteko lotunean ere bada. Hori dela eta, oso erabilgarria da eta ibilgailu askok zeharkatua da egunero.
Zubi hau Galindo ibaiaren burutzat dutenak ibaiaren luzerari 550 metro gehitzen dizkiote, gehienek iturria Ballonti errekarekin lotunean kokatzen badute ere.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
- ↑ Auñamendi Entziklopedia: Galindo
- ↑ El pez espinoso en el río Castaños-Barakaldo
- ↑ Bizkaiko Foru Aldundia: Pequeñas cuencas tributarias al estuario del Nerbion-Margen Izquierda:Galindo
- ↑ Ibaiaren datuak
- ↑ www.eretza.com
- ↑ Deia: Retirado por completo el antiguo puente ferroviario de AHV entre Barakaldo y Sestao