Gallurera[1] (Gadduresu) Sardiniako iparraldean hitz egiten den korsikera eta sardinieraren arteko trantsiziozko hizkuntza da. Hizkuntzalari batzuen ustez, sardinieraren aldaera da, baina beste batzuen iritziz, korsikeraren dialektoa da. Zehazki, gallurera korsikeratik sardinieratik baino gertuago dago, baina bigarrenaren eragina du lexikoan, fonetikan eta fonologian.

Gallurera
Gallurera, horiz.
Datu orokorrak
Lurralde eremua Italia (Sardinia)
Hiztunak100.000 inguru
OfizialtasunaInon ez
EskualdeaGallura
UNESCO sailkapena3: arriskuan
AraugileaAccademia di la linga gadduresa
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
Italo-erromantze
korsikera
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua eta silabadun hizkuntza
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3sdn
Ethnologuesdn
Glottologgall1276
UNESCO356
IETFsdn
Endangered
Languages Project

5363

Sassarierak gallureraren hainbat ezaugarri ditu, baina sardinieratik gertuago dago. Sassarieraren eta gallureraren artean, Castelsardo inguruan, bi aldaeren arteko trantsiziozko dialektoa dago, castelsardoera (castellanese).

Hedapena

aldatu

Olbia-Tempio eta Sassari probintzietako ondorengo udalerrietan hitz egiten da: Tempio Pausania, La Maddalena, Arzachena, Calangianus, Aggius, Bortigiadas, Santa Teresa Gallura, Luogosanto, Palau, Aglientu, Trinità d'Agultu e Vignola, Telti, Golfo Aranci, Santa Maria Coghinas (Sassari), Badesi, Viddalba (Sassari), Sant'Antonio di Gallura, Loiri Porto San Paolo, San Teodoro eta Erula (Sassari); eta ondoko udalerrietako zati batzuetan: Valledoria (Sassari), Perfugas (Sassari), Berchidda, Monti, Oschiri, Padru eta Budoni.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindiak hizkuntza horren izena arautua ez duen arren, 159. arauan (Europako toponimia fisikoa, 12. orr.) gallurera formarekin erabili du.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
eth 1