Ganix Makeakoa
Ganix Makeakoa, sortzezko izenez Jean Anxordoki Indart (Ortzaize, Nafarroa Beherea, 1806ko irailaren 9a – Luhuso, Lapurdi, 1872ko abuztuaren 20a), Makean luzaz bizi zen XIX. mendeko kontrabandista eta mugalaria izan zen.
Ganix Makeakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jean Anxordoki Indart |
Jaiotza | Ortzaize, 1806ko irailaren 9a |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Heriotza | Luhuso, 1872ko abuztuaren 20a (65 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | mugalaria eta tabernaria |
Biografia
aldatuKarlistaldietan parte hartzeagatik hartu zuen sona, bereziki, 1838an, Maria Teresa Bragantzakoari, Beirako printzesa eta Don Karlos erregegaiaren andregaiari, muga pasa eta Elizondoraino lagundu zuelako. Pasadizo horretan oinarrituta, Francisque Michelek Le romancero du Pays Basque liburua (1859) idatzi zuen.
Gero, Joan Batista Azkonagerre notarioak Les Echos du pas de Roland eleberria argitaratu zuen haren abenturetan oinarrituz. Hain zuzen, Azkonagerre notarioak Ganix hipoteka egitera harengana joan zenean ezagutu zuen. Azken liburu hau euskaraz ere argitaratu zen Atheka gaitzeko oihartzunak izenburuarekin (1870). 2016 urtean Makean antolatu kabalkatan Ganix izan zen pertsonaia nagusietakoa.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Gorrotxategi, Aritz. Mugako nire lagunei. .
Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |