Gaztetxe
Gaztetxea asanblada autogestionatuek (Gazte Asanbladak, gehienbat) herri kultura garatzeko gunea da, oro har okupatua izaten dena.
Euskal Herrian mugimendua indarrez hasi zen 1970eko hamarkada amaieran (nahiz eta aurretik esperientziarik izan, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea bezala), Franco hil eta gero gazteria OJEren lokalak okupatzen hasi zenean. Gaur egun 100 baino gehiago dira Euskal Herrian, eta herri gutxitan ez da inoiz izan gaztetxerik. Gaztetxerik gabeko Gazte Asanbladak ere beste ehun inguru badira, denera, hortaz, 200 Gazte Asanblada inguru daude Euskal Herrian. Gaztetxeak ehuneko handi batean okupatuak badira ere, badira herriak non Udalak lokala eman dion gazteriari, hau baitzen berez mugimenduaren aldarrikapena hasieran.
Gizarte Zentro Okupatuak deritzate Europako hainbat lekutan, Euskal Herria eta Katalunia salbuespen. Izen osoa, Gizarte Zentro Okupatua Autogestionatuak eta jarraian izen propioa izango litzateke. Antza denez, izen hori Italiatik inportatua izan zen. Katalunian, Casal izena dute.
Horrela, mota askotako tailerrak burutzen dira (musika, pintura, jostura, bizikleten konponketak, Linux eta software librea, dantzak, etab.), kontzertuak (dohain edo oso merkeak beti), bazkari herrikoiak, txapelketak (xake, bertxo, etab.), hitzaldiak, protestak...
Eraikin hauek askotan pertsona fisiko edo juridikoen izenean daude legalki, eta ondorioz, desalojo mehatxuak normalak dira. Desalojoak, aunitzetan, indarra erabiliz egiten dira, hala nola Iruñeko Euskal Jai eta Maravillas Gaztetxeak, edota Bilboko Santutxu auzoko Sorgintxulo eta Errekalde auzoko Kukutza Gaztetxearen desalojoak kasu.
Gaztetxeen zerrenda
aldatuArabako gaztetxeak
aldatu- Gasteizko gaztetxea
- Araiako gaztetxea
- Laudioko gaztetxea
- Amurrioko gaztetxea
Bizkaiko gaztetxeak
aldatu- Abadiñoko gaztetxea
- Arrigorriagako Gaztetxea
- Astra gaztetxea (Gernika)
- Atxondoko gaztetxea
- Atxulo gaztetxea (Bakio)
- Basauriko gaztetxea
- Basetxe gaztetxea (Trapagaran)
- Deustuko Gazte Lokala (Deustu - Bilbo)
- Errota gaztetxea (Mungia)
- Ganebarri Gaztetxea (Urduliz)
- Hiltegixe gaztetxea (Berriz)
- Itzubaltzeta gaztetxea (Getxo)
- Kalezulo gaztetxea (Erandio)
- Kukutza gaztetxea (Errekalde - Bilbo)
- La Kelo gaztetxea (Santurtzi)
- Lakomi Gaztetxea (Santutxu - Bilbo)
- Larrabetzuko gaztetxea
- Lemoako gaztetxea
- Ondarroako gaztetxea
- Ortuellako gaztetxea
- Portugaleteko gaztetxea
- Otxandioko gaztetxea
- Satorzulo gaztetxea (Berriatua)
- Sekeko gaztetxea (Sopela)
- Sukabi gazte lokala (Otxarkoaga - Bilbo)
- Txirbilenea gaztetxea (Sestao)
- Txorimalo gaztetxea (Getxo)
- Udondo gaztetxea (Leioa)
- Urduñako gaztetxea
- Zazpikatu gaztetxea (Zazpikaleak - Bilbo)
- Zorrotzako gaztetxea (Zorrotza - Bilbo)
Gipuzkoako gaztetxeak
aldatu- Alegiako gaztetxea
- Andoaingo gaztetxea
- Anoetako gaztetxea
- Antixena gaztetxea (Oñati)
- Antzuolako gaztetxea
- Arrasateko gaztetxea
- Azpeitiko gaztetxea
- Beasaingo gaztetxea
- Bergarako gaztetxea
- Berrobiko gaztetxea
- Debako gaztetxea
- Elgetako gaztetxea
- Elebeltz topagunea (Lasarte-Oria)
- Getariko gaztetxea
- Ibarrako gaztetxea
- Idiazabalgo gaztetxea
- Kataxulo gaztetxea (Oiartzun)
- Kontrakantxa gaztetxea (Hernani)
- Kortxoenea gaztetxea (Gros, Donostia))
- Lakaxita gaztetxea (Irun)
- Letaman gaztetxea (Intxaurrondo, Donostia)
- Legazpiko gaztetxea
- Lizartzako gaztetxea
- Loiolako gaztetxea
- Ordiziako gaztetxea
- Orioko gaztetxea
- Pasai Antxoko gaztetxea (Pasai Antxo)
- Putzuzulo gaztetxea (Zarautz)
- Sanblaspiko gaztetxea (Tolosa)
- Soraluzeko gaztetxea
- Tallarra gaztetxea (Eibar)
- Txantxarreka gaztetxea (Antigua, Donostia)
- Urretxu-Zumarragako gaztetxea
- Zabala-enea II.a gaztetxea (Orereta)
- Zumaiako gaztetxea
- Zestuko gaztetxia
Lapurdiko gaztetxeak
aldatu- Akelarre/ Oxtikenia gaztetxea (Senpere)
- Angeluko gaztetxea
- Bazengaraia gaztetxea (Hendaia)
- Donibane-Ziburuko gaztetxea
- Emaitza gaztetxea (Kanbo)
- Etxola gaztetxea (Sara)
- Kilika gaztetxea (Azkaine)
- Goxoki gaztetxea (Itsasu)
- Hitz Open gaztetxea (Uztaritze)
- Mizanbu gaztetxea (Miarritze)
- Ttattola gaztetxea (Hazparne)
- Txir-txor gaztetxea (Makea)
- Urruñako gaztetxea
- Xaneta gaztetxea (Luhuso)
- Ziripot gaztetxea (Ezpeleta)
- Zizpa gaztetxea (Baiona)
Nafarroako gaztetxeak
aldatu- Altsasuko gaztetxea
- Arrotxapeako gaztetxea (Arrotxapea, Iruñea)
- Atekabeltz gaztetxea (Leitza)
- Baztango gaztetxea (Elizondo)
- Biltoki (Lakuntza)
- Bunker gaztetxea (Etxarri-Aranatz)
- Burlatako gaztetxea
- Buruztanka gaztetxea (Lesaka)
- El Matadero gaztetxea (Lodosa)
- Esparru gaztetxea (Zizur Nagusia)
- Espartzako gaztetxea (Zaraitzuko harana)
- Euskal Jai gaztetxea (Alde Zaharra, Iruñea)
- Kaxerna gaztetxea (Bera)
- Lakabeko gaztetxea
- Maisuenea gaztetxea (Olazti)
- Maravillas gaztetxea (Alde Zaharra, Iruñea)
- Oibarko gaztetxea
- Printza gaztetxea (Lekunberri)
- Sugar gaztetxea (Lizarra)
- Tafallako gaztetxea
- Tifanitxo gaztetxea (Goizueta)
- Ziordiako gaztetxea