Georges Jacques Danton
Georges Jacques Danton (1759ko urriaren 26a – 1794ko apirilaren 5a) Frantziako Iraultzako protagonista handienetakoa izan zen.
Georges Jacques Danton | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1793ko uztailaren 25a - 1793ko abuztuaren 8a ← Jean Bon Saint-André (en) - Marie-Jean Hérault de Séchelles (en) →
1792ko irailaren 6a - 1795eko urriaren 26a
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Arcis-sur-Aube, 1759ko urriaren 26a | ||||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||||
Heriotza | Paris, 1794ko apirilaren 5a (34 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Errancis Cemetery (en) | ||||||||
Heriotza modua | heriotza zigorra: burugabetzea | ||||||||
Familia | |||||||||
Ezkontidea(k) | Antoinette Gabrielle Danton Louise Sébastienne Danton (en) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | abokatua, iraultzailea eta politikaria | ||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||
Lantokia(k) | Paris | ||||||||
Kidetza | Salbamen Publikorako Batzordea | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Club des Cordeliers | ||||||||
Iraultzaile honek 1790an cordelierren kluba sortu zuen eta honen lehendakari bihurtu zen. 1792. urtean Konbentzio Nazionalean partaide aukeratu zuten eta arazo asko eduki zituen girondarrekin. Hurrengo urtean Salbazio Publikoan esku hartu zuen, baina azkenean orduan bere aliatua zen Robespierre atera zen erakunde beterazle horren agintaria. Ez zen izan Izualdiaren guztiz aldekoa eta Klementzia Komite bat proposatu zuen. Robespierrek bere interesentzat arriskutsua ikusi zuen eta gillotinara kondenatu zuen.
Erregearen Aholkularitzako legegizona izan zen 1785-1791 bitartean. Club des Cordeliers elkartea sortu zuen 1790. urtean, eta Justizia ministro hautatu zuten 1792an. Frantziako Iraultzaren aldekoa izaki, nazioko defentsaren antolatzaile nagusia izan zen. Prusiak Frantzia hartu zuenean Dantonek gobernuak hiriburua uztea eragotzi zuen, probintzietara abertzaletasunaren sua mantentzera ordezkariak bidali zituen, eta 3.000 pertsonatik gora atxilotu zituen Parisen. Konbentziorako diputatu hautatu zuten 1792. urtean. Urte bereko urritik aurrera girondarrek gogor eraso zioten iraileko sarraskian erantzukizun zuzena izan zuelakoan. Luis XVI.a erbesteratzearen aldekoa bazen ere, azken unean erregearen heriotzaren aldeko botoa eman zuen. Epaitegi Iraultzailea eta Osasun Publikoko Batzordea sortu zituen handik urtebetera (1793). Ez zituen matxinadak zapaldu, ez zen girondarrekin bat etorri eta inflazioak gora egin zuen aginpidean iraun zuen bitartean; hortaz, 1793ko urrian konbentzioak bere postutik kendu zuen. Saint Justen salaketa zela medio, 1793. urteko martxoaren bukaeran atxilotu, hurrengo hilabetean epaitu eta gillotinan hil zen Camile Desmoulins lagunarekin batera, urte bereko apirilaren bostean.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo-estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Jacques Danton |