Georgi Txitxerin
Georgi Vasilievitx Txitxerin (errusieraz: Гео́ргий (Ю́рий) Васи́льевич Чиче́рин; Karaul, Tamboveko probintzia, Errusiar Inperioa, 1872ko azaroaren 24a - Mosku, SESB, 1936ko uztailaren 7a) errusiar diplomatikoa izan zen. 1918-1930 bitartean Kanpo Arazoetako herri komisarioa izan zen.
Sozialdemokrata zenez 1907. urtean Alemaniara jo behar izan zuen eta Ingalaterrara gero. 1918. urtean Ingalaterratik egotzi zuten. Urte berean Trotskiren postua bete eta Atzerri Arazoetarako herri komisario izendatu zuten. Estatu kapitalistek bultzatzen zuten Errusiaren bakartasuna saihesten ahalegindu zen. 1922an Genovako konferentzian izan zen, eta han alemaniarrekin negoziatu zuen (Rapalloko hitzarmena) Errusia nazioarteko politikagintzara itzul zedin. 1930. urtean Litvinov politikariak hartu zuen Txitxerinen lekua.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georgi Txitxerin |