Gérard David

Gerard David» orritik birbideratua)

Gérard David (Oudewater, c.1460 - Brujas, 1523ko abuztuaren 13a) flandriar margolaria izan zen, Brujasko eskolako azken maisu handia.

Gérard David

(1509 (egutegi gregorianoa))
Bizitza
JaiotzaOudewaterc.1460
HerrialdeaHabsburg Netherlands
Hegoaldeko Herbehereak
Burgundian Netherlands
Flandriako konderria
HeriotzaBrujas1523ko abuztuaren 13a (62/63 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Cornelia Cnoop (en) Itzuli  (1497 (egutegi gregorianoa) -
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, illuminator (en) Itzuli, artista eta marrazkilaria
Lantokia(k)Brujas
Lan nabarmenak
MugimenduaPrimitibo flandestarra

Musicbrainz: 895feaed-4b90-49df-a21a-d72f942c21aa Discogs: 2241583 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Oudewater hirian jaio zen, eta 1484az geroztik Brujasko pintoreen elkarteko kide izan zen. Italiako pintoreen nolabaiteko eragina sumatzen bazaio ere, Jan van Eyck eta Hans Memling pintoreek eragin zuzena izan zuten beragan. Izan ere, Memlingen ondorengo izan zen Brujasko maisu nagusiaren karguan. Erlijio-gaiak landu zituen, batez ere.

Haren lan nagusiak dira Ama Birjina birjinen artean (1509, Arte Eder museoa, Rouen), Ama Birjina katilu esnearekin (1510–1515, Palazzo Bianco, Genova) eta Kristoren Bataioa (1502-1508 aldean, Groeningemuseum, Brujas).

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gérard David  
  NODES
Idea 1
idea 1