Ghanako Inperioa[1] (750 aldean - 1240 aldean) gaur egungo Maliren parte handienean eta Mauritaniaren hego-ekialdean hedatzen zen erresuma historikoa izan zen. Bertako Soninke herriak Wagadou deitzen zion baino europarrek eta arabiarrek Ghanako Inperioa izena jarri zioten, Ghana esaten baizitzaion erregeari. Inperioak Iparraldeko Afrika, Ekialde Hurbila eta Europarantz zihoan gatz, urre eta boli merkataritza kontrolatzen zuen. Horrela aberasturik hedatuz joan zen eta merkataritza bide garrantzitsuen kontrola lortu zuen. Hiriburua Kumbi Saleh izan zen.

Ghanako Inperioa
Wagadou
750 aldean – 1240 aldean
Monarkia
Ghana Inperioaren hedadura handiena
Geografia
HiriburuaKumbi Saleh
Kultura
Hizkuntza(k)Soninkera, Mande hizkuntzak
ErlijioaErlijio tradizionalak, islam
Historia
Aurrekoa
Soninke herria
Ondorengoa
Maliko Inperioa[[Image:|border|20px]]

XI. mendean almorabideek inperioa inbaditu zuten. Denbora luze gabe soninkeek agintea berreskuratu zuten arren, erresumaren gainbehera hasia zen. 1240an Maliko Inperioan sartu zen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES
multimedia 1
os 1