Giambattista Vico (Napoli, 1668ko ekainaren 23a - Napoli, 1744ko urtarrilaren 23a) XVII-XVIII. mendeko italiar filosofoa, erretorikalaria, historialaria eta jurista izan zen. Razionalismo modernoaren kritiko nabarmena, antzinate klasikoaren apologia burutu zuen Descartesen planteamendu hiperrazionalisten eta bestelako planteamendu erredukzionista hainbaten aurka. Vicoren planteamenduen eragina nabarmena izan da, oro har, filosofiaren historian eta beste zenbait esparru eta diziplinatan, Goethe, Auguste Comte eta Karl Marx bezalako figura esanguratsuenengan esaterako. Besteak beste, antropologia kulturalaren, etnologiaren, giza-gizarte zientzien eta semiotikaren aitzindaritzat jotzen da, baita epistemologia konstruktibistaren aurrekaritzat ere. Ilustratu lehentiartzat ere kontsideratu daiteke.

Giambattista Vico

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGiovan Battista Vico
JaiotzaNapoli1668ko ekainaren 23a
Herrialdea Napoliko Erresuma
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaNapoli1744ko urtarrilaren 23a (75 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Teresa Caterina Destito (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaNapoli Federiko II.a Unibertsitatea
Hizkuntzaklatina
italiera
Irakaslea(k)Francesco Verde (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, soziologoa, historialaria, collector of fairy tales (en) Itzuli eta legelaria
Enplegatzailea(k)Napoli Federiko II.a Unibertsitatea
Lan nabarmenak
KidetzaAccademia delle Scienze di Torino
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Bizitza

aldatu

Jatorri umilekoa eta liburu saltzaile baten semea, etxean burutu zituen Vicok bere gaztaroko ikasketak, modu autodidaktan eta aitaren eta tutore hainbaten laguntza jasoz. Hasieran eskolara joan zen, besteak beste zenbait gramatika ikastetxetara, nahiz laster utzi behar izan zuen osasun arazoak zirela, zazpi urte zituela eroriko bat pairatu omen baitzuen bere autobiografian azaltzen duenez. Erorikoa dela eta, hiru urte pasa behar izan zituen eskolara joan gabe bere zoritxarrerako. Etxean egon behar hau dela eta ohitu omen zen Vico, hasiera batean bere aita alboan, modu autodidaktan ikastera. Tutore jesuita hainbat ere eduki zituen. Jesuiten eskolastizismoarekin desadostasun nabarmenak izan zituen, eta honek izan zuen eragina, agian, bere formazioa autodidakta izatean. Dena dela, unibertsitate ikasketak burutzea lortu zuen Napoliko Unibertsitatean, 1694an graduatu zelarik zuzenbide ikasketetan. Zuzenbide zibil eta kanonikoan doktore izatera ailegatu zen. Palermon tifusa pairatu zuen, eta errekuperatu ondoren Della Rocako dukearen semeen irakasle gisa aritu zen lanean, 1686-1695 urte bitartean. Lau urte geroago bere haurtzaroko lagun Teresa Caterina Destitorekin ezkondu zen eta erretorikako katedradun izendatu zuten Napoliko unibertsitatean, ia hil zen arte mantendu zuelarik postu hau. Vicok beti nahi izan zuen jurisprudentzia katedra, erretorikakoa baino prestigio handiagokoa, eskuratu.

Erretorika eta humanismoa

aldatu

Erretorika maisua izanik Napoleseko unibertsitatean, interes berezia eskaini zitzaion diziplina honi Vicoren eskutik, Vicoren erretorikaren inguruko ikuspegia erabat egonik lotuta bere ardura pedagogiko eta humanistekin. Vicoren erretorikaren inguruko ikuspegian ere nabarmenak dira kartesianismoarekiko objekzioak, baita erretorika modernoarekikoak ere, zentzu komunaren aldarria burutzen delarik autorearen eskutik axiomatismo eta abstrakzio ororen aurretik.

Descartesen metodoari erantzuna: Verum Factum

aldatu

Vicoren ekarpen nagusietakoa Verum Factum printzipioaren planteamenduan datza, Deskartesen argitasunaren eta zalantzaezintasunaren aurkako kritika bat izanik, neurri bateraino, aipatu printzipioa. Egiaren inguruko planteamendu berezi batean datza Verum Factum printzipioak. Vicoren arabera, eta Deskartesen aurka, ezagutza ez datza obserbazio soil bidez egia argi eta bereiziak, axioma zalantzaezinak aurkitzean, axioma hauetatik abiatuz ezagutza oro ondorioztatzearren. Modu honetara, eta Descartesen planteamendu razionalisten aurka, sormenean zentratzen du Vicok egiaren inguruko auzia. Vicoren arabera egia sortu egiten da, eta edozein egia ezagungarrik sorkuntzaren ondorio behar du izan. Vicoren arabera, mundua bere osotasunean ezagutzea Jainkoari dagokio, Jainkoak baitu sortzen mundua bere osotasunean. Gizakiari, berriz, maila apalagoan dagokio sortzea, eta beraz ezagutzea, historia eta bizitza omen baitira sortu eta beraz ezagutu ditzakeen gauza bakarrak. Modu honetara, nolabaiteko humanismo berezi bat planteatzen da Vicoren eskutik, gizakiari erabateko zentraltasuna emanez ezagutzaren esparruan eta aldi berean gizakiari mugak ezarriz, gizakiaz haratago legokeena Jainkoari egokituko litzaiokeelarik eta gizakia gizakiaren eta gizartearen inguruko auzietara mugatuko litzatekeelarik. Aipatu beharrekoa da Vicok ez duela axioma zalantzaezinetan oinarrituriko metodo kartesiarra erabat mespretxatzen. Alabaina, aipatu metodoa ez da, Vicoren arabera, gizakiaren eta gizartearen esparrura mugatzen diren arazo hainbat konpontzeko gauza. Verum Factum printzipioa da, seguraski, Vicoren ekarpen nagusienetakoa, epistemologia konstruktibistaren aurrekarietakotzat kontsideratu daitekeelarik.

Lehen obrak

aldatu

Vicoren lehen lanek lotura handiagoa dute poesiarekin filosofiarekin baino. “Affetti di un disperato” (“Desesperatu baten afekzioak”, 1692an konposatua) eta “Canzone in morte di Antonio Carafa” (“Oda Antonio Caraffaren heriotzaz”) dira Vicoren poesia lan esanguratsuenetakoak, 1963an argitaratuak biak hala biak. 1699an, erretorikako irakasle bihurtu ostean hasi zen Vico bere obra filosofian zentratzen, bere sei Orazioni Inauguralietatik (inaugurazio orazioetatik) lehenengoan antzeman daiteken bezala. 1707an zazpigarren orazio bat planteatu zen Vicoren eskutik Francis Baconen filosofia bultzatu nahian, 1709an argtaratuko zelarik lan hau De nostri temporis studiorum ratione (Egungo ikasketa metodoez) titulupean. Besteak beste, axioma aristotelikoekiko gehiegizko konfidantza salatu zen Baconen eskutik, axiomatismo kartesiarrarekiko, ideia argi, bereizi eta zalantzaezinekiko eszeptizismoa eta zentzu komunarekiko konfidantza hartuko dituelarik Vicok, mailegu, Baconen lanetik. Modernitatearen gaia ere jorratzen da lan honetan honako galdera planteatuz: ze ikasketa metodo da obea, garaikoa hala antzinatekoa? Obra honekin batera, De antiquissima italorum sapientia (1710) obra ere Vicoren lehen lanetakotzat jo daiteke, arrazionalismo mekanizistaren eta kartesianismoaren kontrako jarrera azpimarratu daitekeelarik bai idatzi honetan bai aurrekoan. Bigarrena, bereziki, Descartesen sistema arrazionalistaren ukapen kontundentetzat kontsideratu daiteke. Vicoren arabera gizakiak ez du errealitatearen ulerpena izadiaren legeetan aurkitu behar (Jainkoak baino ez du ezagutza hori), baizik eta gizakiaren beraren egite eta sinesteetan. Tesi hau fundamentala izango da aipatu bi obretan eta Vicoren pentsamendu osoan zehar, autorearen zantzu humanistak gaztetatik sumatu daitezkeelarik beragan. De antiquissima italorum sapientia obrak ainbat erantzun eta kritika jasan zituen garaian indarrean zegoen kartesianismoa zela eta, Vicok, 1711 eta 1712 urteetan urrenez urren, pare bat erantzun argitaratu zituelarik kritika hauen aurka. Obra hauetaz aparte azpimarragarriak dira, besteak beste, De rebus gestis Antonii Caraphaei libri quattuor (Antonio Caraffaren bizitzaz) lan historiografikoa, 1716an argitaratua, eta Vita di Giambattista Vico scritta da se medesimo (Giambattista Vicoren bizitza honek berak idatzia) obra autobiografikoa, lehen atala 1725ean eta bigarrena 1731an argitaratu zirelarik. Lehen autobiografia filosofikoetakotzat jo daiteke aipatu obra, bertan, Vicok, berarengan eragina izan duten zenbait autore komentatzen direlarik, besteak beste Platon, Aristoteles, autore helenistikoak, Scoto, Suarez eta poeta klasiko hainbat. Vicoren erretorikarekiko harremana ere ezin da ahaztu bere obraz mintzatzean, erretorika irakaslea izan zela kontuan hartuta hainbat obra idatzi baitzituen, besteak beste, irakaskuntzarako. Vicoren erretorikaren eta elokuentziaren inguruko planteamendu hainbat, Institutiones Oratoriae titulupean, 1711-1741 urte bitartean argitaratu ziren, eta bere ikasle propioek jasotako apunte sorta batzuetan daude bilduta.

 
Scienza nuova, Vicoren obra nagusia.


Sciencia Nuova

aldatu

Aipatu lanez gain, Vicoren obra nagusienetakotzat (nagusientzat inkluso) jo daiteke Sciencia Nuova (Zientzia Berria) obra, filosofiaren historian esangura nabarmena edukiz honek eta ilustrazioaren aurrekaritzat jo daitekeelarik. Obra hau, osorik bederen, egilea hil ondoren argitaratu zen.

Vicoren obra lehentiarretan planteaturiko gaiak zabalago azaldu eta jorratu ziren, Vicoren eskutik, obra honetan. Obra horretan, ikusmolde kristauaren baitan, jakintzaren alor asko aztertuz (hizkuntzalaritza, mitologia, idazkera sistemak, biografiak), gizarteen bilakaera gidatzen duten lege unibertsalak zehazten saiatu zen Vico. Zibilizazio guztien historiak hiru aldi ditu harentzat, legearen ikusmoldearen araberakoak: jaiotza, garapena eta gainbehera. Lehena jainkoen aldia da, aldi primitiboa; legea jainkoak emana dela uste da, eta izadiaz gaindiko gertaeren eta izakien beldurrez da gizona. Bigarrena heroien garaia da, aginpidea aristokraziako talde txiki baten eskuetan dagoena. Azkena gizakiena da, eta lege sistema arrazoizkoa da, gizaki guztiei eskubide berdinak ematen dizkiena; materialismoa gehiegizkoa bada, ordea, gainbehera etor daiteke beste garai primitibo batera, eta era horretan zikloa (corsi e ricorsi) berriz hasten da.

Eragina

aldatu

Vicok eragin nabarmena izan da, besteak beste, Isaiah Berlin edota Karl Marx bezalako pentsalari garrantzitsuenengan. XIX. mendean izan zuten Vicoren ideiek harrera handiena, Jules Michelet frantses historialari erromantikoaren eskutik lehenik eta behin. Goethek biziki miretsia izan zen, Vicoren zikloen teoria beretu zuelarik polimata ospetsuak. Auguste Comte frantses filosofo positibistak Vicorengandik hartu zuen gizadiaren hiru aldien ideia, eta Karl Marxen materialismo dialektikoak (erlijioaren inguruko ikusmoldeaz gorabehera) asko zor dio Vicoren Scienza nuova opus magnumari.


Bibliografia

aldatu

Zerrenda modura, hauek dira Vicoren obra esanguratsuenetakoak (ingelesera itzuliak):

  • Opera di G.B. Vico, 8 volumes in 11, Fausto Nicolinik editatua, Bari: Laterza, 1911–41.
  • Le Orazioni Inaugurali (1699–1707), On Humanstic Education (Six Inaugural Orations, 1699–1707), Giorgio A. Pintonek and Arthur Shippeek itzulia, Ithaca: Cornell University Press, 1993.
  • De Nostri temporis studiorum ratione (1709), On the Study Methods of our Time, Elio Gianturcok itzulia. Apendize gisa: The Acadamies and the Relation between Philosophy and Eloquence [1737], Donald Phillip Verenek itzulia, Ithaca: Cornell University Press, 1990.
  • De antiquissima Italorum sapientia ex linguae latinae originibus eruenda libri tres (1710), On the Most Ancient Wisdom of the Italians Unearthed from the Origins of the Latin Language, The Disputation with “The Giornale de’ Letterati d’Italia” [1711] barnebilduz, L.M. Palmerrek itzulia, Ithaca: Cornell University Press, 1988.
  • On the Most Ancient Wisdom of the Italians. Drawn out for the Origins of the Latin Language [1711], Jason Taylorrek itzulia, New Haven: Yale University Press, 2010.
  • Institutiones Oratoriae (1711–1741), The Art of Rhetoric, Giorgio A. Pintonek and Arthur W. Shippeek itzulia eta editatua, Amsterdam and Atlanta: Editions Rodopi B.V., 1984.
  • Il diritto universale (1720–22), Universal Right, Giorgio Pintonek and Margaret Diehlek itzulia, Amsterdam and Atlanta: Editions Rodopi B.V., 2000; A Translation from Latin into English of Giambattista Vico’s Il dritto Universale/Universal Law, translated by John D. Schaeffer, Lewiston, NY: Mellen Press, 2011. Volume 1: Synopsis of Universal Law (trans. Donald P. Verene) and Book 1: On the One Principle and One End of Universal Law. Volume 2: Book 2: On the Constancy of the Jurisprudent, and Dissertations.
  • Scienza nuova (1725), The First New Science, Leon Pompak editatua eta itzulia, Cambridge: Cambridge University Press, 2002.
  • Vita di Giambattista Vico scritta da se medesimo (1725–31), The Autobiography of Giambattista Vico with the Continuation by Villarosa [1818], Max Harold Fischek eta Thomas Goddard Berginek itzulia, Ithaca: Cornell University Press, 1944, errebisatua 1963.
  • Scienza nuova seconda (1730/1744), The New Science of Giambattista Vico, Thomas Goddard Berginen and Max Harold Fischen eskutik eginiko hirugarren edizioaren itzulpen errebisatua, Ithaca: Cornell University Press, 1948; Cornell Paperbacks, 1976.
  • De mente heroica (1732), On The Heroic Mind: An Oration, Elizabeth Sewell eta Anthony C. Sirignanok itzulia, Vico and Contemporary Thought, ed. Giorgo Tagliacozza, Michael Monney eta Donald Phillip Verene, Atlantic Highlands, New Jersey: Humanities Press, 1979.

Bigarren mailako bibliografia:

Monografiak

aldatu
  • Berlin, Sir Isaiah, 1976, Vico and Herder: Two Studies in the History of Ideas, London: The Hogarth Press.
  • –––, 2000, Three Critics of the Enlightenment: Vico, Hammann, Herder, Princeton, New Jersey: Princeton University Press.
  • Black, David, 1997, Vico and Moral Perception, New York: Peter Lang.
  • Brennan, Timothy, 2014, Borrowed Light: Vico, Hegel, and the Colonies, Stanford: Stanford University Press.
  • Burke, Peter, 1985, Vico, New York: Oxford University Press.
  • Camponigri, A. Robert, 1953, Time and Idea: The Theory of History in Giambattista Vico, Chicago: Regnery.
  • Danesi, Marcel, 1993, Vico, Metaphor, and the Origin of Language, Bloomington, Indiana: Indiana University Press.
  • DuBois, Nancy, 2001, Vico and Plato, New York: Peter Lang.
  • Goetsch, Jr., James Robert, 1995, Vico’s Axioms: The Geometry of the Human World, New Haven: Yale University Press.
  • Grassi, Ernesto, 1990, Vico and Humanism: Essays on Vico, Heidegger, and Rhetoric, New York: Peter Lang.
  • Mazzotta, Guiseppe, 1999, The New Map of the World: The Poetic Philosophy of Giambattista Vico, Princeton: Princeton University Press.
  • Mali, Joseph, 2002, The Rehabilitation of Myth: Vico’s ‘New Science.’, Cambridge: Cambridge University Press.
  • Marshall, David L., 2010, Vico and the Transformation of Rhetoric in Early Modern Europe, Princeton: Princeton University Press.
  • Miner, Robert C., 2002, Vico: Genealogist of Modernity, Notre Dame: University of Notre Dame Press.
  • Mooney, Michael, 1985, Vico in the Tradition of Rhetoric, Princeton, New Jersey: Princeton University Press.
  • Naddeo, Barbara Anne, 2011, Vico and Naples: The Urban Origins of Modern Social Theory, Ithaca, New York: Cornell University Press.
  • Pompa, Leon, 1990, Vico: A Study of the New Science, second edition, Cambridge: Cambridge University Press.
  • Schaeffer, John D., 1990, Sensus Communis: Vico, Rhetoric, and the Limits of Relativism, Durham, North Carolina: Duke University Press.
  • Stone, Harold Samuel, 1997, Vico’s Cultural History: The Production and Transmission of Ideas in Naples, 1685–1750 (Brill’s Studies in Intellectual History, Volume 73), Leiden: Brill Academic Publishers.
  • Verene, Donald Phillip, 1981, Vico’s Science of Imagination, Ithaca: Cornell University Press.
  • –––, 1991, The New Art of Biography: An Essay on the “Life of Giambattista Vico Written by Himself”, Oxford: Oxford University Press.
  • –––, 1997, Philosophy and the Return to Self Knowledge, New Haven, Connecticut: Yale University Press.
  • –––, 2015, Vico’s ‘New Science’: A Philosophical Commentary, Ithaca: Cornell University Press.

Artikulu periodistikoak

aldatu
  • Barfield, Raymond, 2011, “Vico’s New Science,” Chapter 6 in Barfield, The Ancient Quarrel Between Philosophy and Poetry, Cambridge: Cambridge University Press.
  • Bayer, Thora Ilin, 2008, “Vico’s Pedagagy (1699–1707),” New Vico Studies, 27: 39–56.
  • Bayer, Thora Ilin, 2000, “The Future of Vico Studies: Vico at the Millenium,” New Vico Studies, 18: 71–76.
  • Berlin, Isaiah, 1985, “On Vico,” Philosophical Quarterly, 35: 281–289.
  • Costelloe, Timothy M., 1999, “The State of Nature in Vico’s New Science,” History of Philosophy Quarterly, 16 (2): 320–339.
  • Dmitriev, Alexander, 2016, “Mikhail Lifshits and the Soviet Image of Giambattista Vico,” Studies in East European Thought, 68: 271–282.
  • Israel, Jonathan I., 2001, “The Radical Impact in Italy: Giambattista Vico (1668–1744),” in Israel, Radical Enlightenment: Philosophy and the Making of Modernity 1650–1750, Oxford: Oxford University Press.
  • Levine, Joseph, 1991, “Giambattista Vico and the Quarrel between the Ancients and the Moderns,” Journal of the History of Ideas, 52 (1): 55–79.
  • Mali, Joseph, 1995, “On Giambattista Vico,” History of European Ideas, 21 (2): 287–290.
  • Marshall, David L., 2011, “The Current State of Vico Scholarship,” Journal of the History of Ideas, 72: 141–60.
  • Miner, Robert C., 1998, “Verum-factum and Practical Wisdom in the Early Writings of Giambattista Vico,” Journal of the History of Ideas, 59 (1): 53–73.
  • Pierlott, Matthew, 2000, “Vico’s Principle of Authority and the Ideal Eternal History: Transcendence of Human Limitation,” Dialogue, 42 (2–3): 46–52.
  • Samuelson, Scott, 1999, “Joyce’s Finnegans Wake and Vico’s Mental Dictionary,” New Vico Studies, 17: 53–66.
  • Trompf, G.W., 1994, “Vico’s Universe: ‘La Provvedenza’ and ‘la Poesia’ in the New Science of Giambattista Vico,” British Journal for the History of Philosophy, 2 (1): 55–86.
  • Perez, Zaragin, 1984, “Vico’s Theory of Knowledge,” Philosophical Quarterly, 34: 15–30. <
  • Verene, Donald Phillip, 2009, “The Poetic Metaphysics of Jove,” The Review of Metaphysics, 63: 307–28.

Bilduma editatuak eta Vicoren lanaren inguruko bestelako bibliografia

aldatu
  • Crease, Robert, 1978, Vico in English: A Bibliography of Writings by and about Giambattista Vico 1668–1744, Atlantic Highlands, New Jersey: Humanities Press.
  • Croce, Benedetto, 1947–48, Bibliografia vichiana. Fausto Nicoliniren eskutik errebisatua eta garatua. 2 volumes, Naples: Ricciardi.
  • Donzelli, Maria, 1973, Contributo alla bibliografia vichiani 1948–1970, Naples: Guida.
  • Gianturco, Elio, 1968, A Selective Bibliography of Vico Scholarship 1948–1968 (Supplement to Forum Italicum), Florence: Grafica Toscana.
  • Tagliacozzo, Giorgo, 1981, Vico: Past and Present, Atlantic Highlands, New Jersey: Humanities Press.
  • Tagliacozzo, Giorgo eta Donald Phillip Verene, 1976, Giambattista Vico’s Science of Humanity, Baltimore: The Johns Hopkins University Press.
  • Tagliacozzo, Giorgo, Donald Phillip Verene eta Venessa Rumble, 1986, A Bibliography of Vico in English, 1884–1984, Bowling Green, Ohio: Bowling Green State University Press.
  • Tagliacozzo, Giorgo eta Hayden V. White, 1969, Giambattista Vico: An International Symposium, Baltimore: The Johns Hopkins University Press.
  • Tagliacozzo, Giorgo, Michael Monney, and Donald Phillip Verene, 1979, Vico and Contemporary Thought, Atlantic Highlands, New Jersey: Humanities Press.
  • Tateo, Luca, Jaan Valsinerren sarrera barne, 2017, Giambattista Vico and the New Psychological Science, London: Routledge.
  • Verene, Donald Phillip, 1987, Vico and Joyce, Albany: State University of New York Press.
  • Verene, Donald Phillip eta Thora Ilin Bayer, 2009, Keys to the New Science; Translations, Commentaries, and Essays, Ithaca, New York: Cornell University Press.
  • Verene, Molly Black, 1976, “Critical Writings on Vico in English: A Supplement,” Social Research, 43: 904–14.
  • –––, 1994, Vico: A Bibliography of Works in English from 1884–1994, Charlottesville: Philosophy Documentation Center.

Erreferentziak

aldatu
  • Stanford Encyclopedia of Philosophy: https://plato.stanford.edu/entries/vico/
  • Kanpo loturak

    aldatu
    Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giambattista Vico  
      NODES
    Idea 10
    idea 10
    INTERN 1
    todo 6