Giardiasi

Giardia intestinalis edo Lamblia intestinalis deritzan protozooak sortutako infekzioa, klinikoki enterokolitis kronikoarekin nabarmentzen dena, argaltzearekin eta asteniarekin batera

Giardiasia edo lambliasia Giardia lamblia izeneko protozooak (Giardia intestinalis ere deitua) sortutako gaixotasuna da, gastroenteritis akutua eragiten duena. Protozoo patogenoak flageloak ditu eta gorotzez kutsatutako uretan bizi da hesteetatik kanpo.

Giardiasi
Deskribapena
Motaparasitic protozoa infectious disease (en) Itzuli, waterborne disease (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateainfektologia
digestio aparatuaren medikuntza
Arrazoia(k)Giardia lamblia
Sintoma(k)puzkerra, beherakoa, goragalea, Astenia, anorexia, tripako mina, irritability (en) Itzuli, fatigue (en) Itzuli, loaren nahasmendua, buruko mina, bloating (en) Itzuli
oka
Patogenoaren transmisioafecal–oral route (en) Itzuli
Azterketa medikoaoptical microscope (en) Itzuli, ELISA
Immunofluoreszentzia
Honen izena daramaAlfred Mathieu Giard (en) Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakquinacrine (en) Itzuli, furazolidone (en) Itzuli, albendazol, nitazoxanide (en) Itzuli, metronidazol, tinidazole (en) Itzuli eta ornidazole (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKA07.1
GNS-9-MK007.1
DiseasesDB5213
MedlinePlus000288
eMedicine000288
MeSHD005873
Disease Ontology IDDOID:10718
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Giardiasia kosmopolita da eta Hirugarren Munduko herrialdeetan ez ezik, herrialde garatuetan ere agertzen da. AEB-etan, esaterako, 20.000 kasu inguru azaltzen dira urtero ,[1] eta estatu espainiarrean 729 kasu aitortu ziren 2002. urtean [2]. Kasu hauetako askok kutsadura fekala duten urak edatean dute sorburua.

Hesteetatik kanpo protozoo bizkarroiak (trofozoito izenekoak) kisteak eratzen ditu, oso erresistenteak direnak (kloroarekiko, adibidez). Kisteek ura edo janariak kutsatzen dituzte, eta ur edo janari kutsatu horiek irensterakoan harrapatzen da gaitza. Gorotz-aho bidetik burutzen da giardiasiaren transmisioa, beraz. Heste meharrera iristean, kisteak trofozoito bihurtzen dira berriz, eta bizkarroiaren bizi-zikloa osatzen da.

Hiru dira kutsapen-bide nagusiak:

  • kutsadura fekala duten urak edatean (kisteak dituztenak)
  • kutsadura fekala duten frutak edo barazki gordinak jatean (hondakin-urekin ureztatuak, adibidez)
  • sexu-harremanen bidez, babesik gabeko uzki-sexua egiterakoan

Gaixotasun honen sintoma nagusiak gastro-intestinalak dira: beherakoak, sabeleko mina, astenia eta nekea, eta koipeak eta bitamina liposolugarrien xurgaketaren akatsak. Gorotzei berebiziko kiratsa darie, baina ez dute odolik edo mukirik. Hainbat kasutan infekzioa asintomatikoa da: gizabanakoa protozoo bizkarroiaren eramailea da, baina ez du gaitzaren sintomarik.

Diagnostikoa gorotzaren azterketan datza (kisteak edo trofozoitoak antzemateko), edo ELISA bitarteko frogaren bidez, protozoo patogenoaren antigenoak aurkitzeko. Tratamenduari dagokionez, metronidazol, albendazol eta krinakina, besteak beste, erabiltzen dira.


Erreferentziak

aldatu
  1. Yoder JS, Beach MJ Giardiasis surveillance—United States, 2003–2005
  2. Basaras, M.; Umaran, A.. (2004). Mikrobiologia medikoa. EHU, 333-335 or. ISBN 84-8373-658-6..

Kanpo estekak

aldatu
  NODES