Gilles Vigneault

Gilles Vigneault (Natashquan, Quebec, 1928ko urriaren 27a) Quebeceko idazlea, musikagilea eta kantaria da

Gilles Vigneault (Natashquan, Quebec, 1928ko urriaren 27a) Quebeceko idazlea, musikagilea eta kantaria da.

Gilles Vigneault

Bizitza
JaiotzaNatashquan1928ko urriaren 27a (96 urte)
Herrialdea Quebec
Hezkuntza
HeziketaLaval Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, kantugilea, abeslaria, ipuin-kontalaria, egile abeslaria, kanta-idazlea, musikaria eta aktorea
Jasotako sariak
Genero artistikoaabesti herrikoia
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaColumbia Records

gillesvigneault.com
IMDB: nm0897056 Spotify: 4UKAN8YgrM7EZkAW4NbH9F iTunes: 41333467 Musicbrainz: afcc2c8b-d5c9-44d9-b2ae-4cc8cfc9a19c Songkick: 343706 Discogs: 647108 Allmusic: mn0000821810 Deezer: 54199 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Musika klasikoko ikasketak egin zituen Rimouskiko seminarioan. Matematikak, latina eta frantsesa irakatsi zituen, eta poemak eta ipuinak argitaratu zituen aldi berean. 1950ean, Quebecen hartu zuen bizilekua, eta Letretako lizentzia egin zuen. Telebistarako idazten hasi zen, l'Arc argitalpena sortu zuen, eta film batean parte hartu zuen, La Canne à pêche izenekoan.

1961ean, irakaskuntza utzi zuen, eta Georges Brassens frantses abeslariarekin bat egin zuen. Lehenengo emanaldian, arrakasta handia izan zuen. 1962an kaleratu zuen lehenengo diskoa: Jack Monoloy. Lan horregatik, Diskoaren Sari Handia lortu zuen 1963an. 1966an, lehenengo diskoa kaleratu zuen Frantzian, eta izugarrizko arrakasta lortu zuen 1976an Superfrancofête jaialdian, Robert Charlebois eta Félix Leclercekin batera. Honoris causa doktore izendatu dute hainbat unibertsitatetan, hala nola Peterborough, Rimouski, Montreal, Toronto, Laval eta Lyonen. Quebeceko Ordena Nazionaleko zaldun (1985) eta Frantziako Ohorezko Legioko zaldun (1985) izendatu zuten.

Joseba Tapiaren bi bertsioak

aldatu

Euskal Herrian ezaguna da Joseba Tapiak 1999n plazaratu zuen Québec: hamalau kantu independentziarako diskoarengatik, Koldo Izagirre eta Itxaro Bordaren itzulpenekin eta Pascal Gaigneren moldakuntzekin.[1][2] Herri hau (Mon pays) eta Herri bat daukat (Il me reste un pays) abestiak azaltzen dira disko horretan.[3]

Bi kantu horietan Quebectar izatearen nortasuna aldarrikatzen du Vigneaultek, baina halako sakontasunez ze nonahiko entzulea hunkitzen baitu, eta honenbestez unibertsaltasuna lortzen du.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Québec – Joseba Tapia. (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
  2. Erostarbe, Gorka; Koch, Edurne. (1999-12-01). Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  3. «Québec: hamalau kantu independentziarako» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
  NODES