Giorgos Seferis (grezieraz: Γιώργος Σεφέρης), Georgios Seferiades jaioa (grezieraz: Γεώργιος Σεφεριάδης; Urla, 1900eko martxoaren 13agreg./ otsailaren 29ajul. - Atenas, 1971ko irailaren 20a), greziar idazle eta diplomazialaria izan zen. 1963an, Literaturako Nobel saria irabazi zuen, herrialdeko bakarra izanik. Erresuma Batuan enbaxadorea izan zen 1957-1962 bitartean.

Giorgos Seferis

enbaxadore

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakΓεώργιος Σεφεριάδης
JaiotzaUrla (en) Itzuli1900eko martxoaren 13a
Herrialdea Grezia
BizilekuaPangrati (en) Itzuli
Lehen hizkuntzagreziera
HeriotzaAtenas1971ko irailaren 20a (71 urte)
Hobiratze lekuaAtenasko Lehen Hilerria
Familia
AitaStilianos Seferiadis
AmaDespo Tenekidi
Ezkontidea(k)Maro Seferi (en) Itzuli  (1941eko apirilaren 10a -  1971ko irailaren 20a)
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne
Hizkuntzakgreziera
frantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, diplomazialaria, itzultzailea eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
MugimenduaThirties Generation (en) Itzuli
Izengoitia(k)Γιώργος Σεφέρης

IMDB: nm2903275 Musicbrainz: 787e93d7-2d58-4db1-ae78-5e69214cd69f Discogs: 852249 Find a Grave: 10642366 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Giorgos Seferis XX. mendearekin batera jaio zen, Asia Txikian, Esmirna hiritik gertu, non greziarren komunitatea oso ugaria eta bizia baitzen. Familia Atenasa lekualdatu zitzaion gero, eta ondoren Grezia kontinentalean eta Parisen egin zituen ikasketak.[1]

1922an, Parisen ikasten ari zela, Greziaren eta Turkiaren arteko gatazka amaigabeen kapitulu garrantzitsu bat gertatu zen, Esmirnako sute handia, zeinaren ondoretan hiria Turkiaren mende geratu baitzen, eta hango greziar biztanleak, berriz, iheslari bilakaturik. Horrek deserriratuaren kontzientzia ekarri zion Seferisi, ez baitzuen jaioterrira itzultzerik izan 1950 arte, eta orduan ere bisitan bakarrik.[1]

Ikasketak amaitutakoan, diplomazialari karrerari ekin zion, eta langintza horrek mundu osoan barrena eraman zuen: Erresuma Batuan, Albanian, Kretan, Egipton, Hegoafrikan, Italian, Turkian eta Ekialde Hurbilean izan zen, besteak beste. 1963an, Literaturako Nobel saria jaso zuen.[1]

Literatura-lana

aldatu

Seferisen poesian hainbat literatura-korronteren eta joeraren eragina bereizi du Frederic Calabuig katalan itzultzaileak; badago "antzinako Greziako tradizio osoaren zama saihetsezina, Frantziako sinbolismoaren postulatu estetikoak —han hezi baitzen poeta gisa—, eta 1931tik aurrera modernitate anglosaxoiarekin izandako harremana"; hain justu ere, 1936an T. S. Elioten Lur eremua (ingelesez: The Waste Land) klasikoa itzuli zuen.[1]

Haren iturri poetikoak ugariak dira oso, eta askotarikoak, bizitzaren parterik handienean erbesteratu alderraia izatearen ondorio. Deserriratuaren kontzientzia horixe dago Seferisen poesiaren bihotz-mamian, eta ezagun du, iturrien ugaritasunean ez ezik, baita obra osoa erdiz erdi zeharkatzen dioten gaietan ere: bidaia amaigabea, etxera itzuli ezina, deserrotzea, inon ez egotea... Erbesteak bizi du Seferis, eta orobat haren literatura osoa ere.[1]

Idazmolde soila du. Prosatik eta ahozkoaren soiltasunetik gertu idatzi ohi du; poemen kanpo zein barne egituraketa, kontrara, koska bat harago landua izaten da. Barkuko egunerokoak poema sortan badago asmo adierazpen moduko bat:[1]

"Lañoki mintzatu besterik ez dut nahi, eman diezadatela grazia hori.
Zeren hainbeste musikaz kargatu dugu kantua, hondoratu egiten baita,
eta gure artea hainbeste apaindu dugu, girgileriak aurpegia urratu baitio,
eta badugu garaia gure hitz eskasak esateko, zeren bihar itsasoratuko da gure anima."

Poesia

aldatu
  • Strofi Στροφή (1931)
  • Sterna Στέρνα (1932)
  • Mythistorima Μυθιστόρημα (1935)
  • Tetradio Gymnasmaton Τετράδιο Γυμνασμάτων (1940)
  • Imerologio Katastromatos I Ημερολόγιο Καταστρώματος Ι (1940)
  • Imerologio Katastromatos II Ημερολόγιο Καταστρώματος ΙΙ (1944)
  • Kichli Κίχλη (1947)
  • Imerologio Katastromatos III Ημερολόγιο Καταστρώματος ΙΙΙ (1955)
  • Tria Kryfa Poiimata Τρία Κρυφά Ποιήματα (1966)
  • Tetradio Gymnasmaton II Τετράδιο Γυμνασμάτων II (1976)
  • Dokimes (1974-1992)
  • Antigrafes (1965)
  • Meres (1975–1990)
  • Exi nyxtes stin Akropoli (1974)
  • Varnavas Kalostefanos. Ta sxediasmata (2007)
  • Six Nights on the Acropolis (2007).

Euskaraz

aldatu

2023an Susa argitaletxeak Maite López Las Herasek itzulitako poesia antologia plazaratu zuen.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f Jauregi, Joannes. Poeta, herriaz beste. Berria, 2021eko urriak 17, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-26).
  2. https://www.berria.eus/kultura/itsaso-oso-bat-tarteko_2124249_102.html

Kanpo estekak

aldatu


  NODES
Idea 2
idea 2