Giuseppe Peano
Giuseppe Peano (Cuneo, Italia, 1858ko abuztuaren 27a - Turin, Italia, 1932ko apirilaren 20a) italiar matematikaria izan zen.
Giuseppe Peano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Spinetta (en) , 1858ko abuztuaren 27a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1861eko martxoaren 17a - 1932ko apirilaren 20a) |
Bizilekua | Italiako Erresuma |
Lehen hizkuntza | italiera |
Heriotza | Turin, 1932ko apirilaren 20a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Monumental Cemetery of Turin (en) Q55443832 |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Turingo Unibertsitatea (1876 - 1880) |
Tesi zuzendaria | Enrico D'Ovidio (en) |
Hizkuntzak | italiera latina Latino sine flexione (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, filosofoa, unibertsitateko irakaslea eta hizkuntzalaria |
Enplegatzailea(k) | Turingo Unibertsitatea (1880 - |
Jasotako sariak | |
Influentziak | Euklides |
Kidetza | Academia pro Interlingua (en) Linzeen Akademia Accademia delle Scienze di Torino |
Biografia
aldatuIrakaslea izan zen Turingo unibertsitatean eta Akademia Militarrean. Rivista di mathematica aldizkaria sortu zuen. Logika eta matematikazko printzipioak adierazteko zeinu-sistema bat asmatu zuen. Formulario mathematico (1894-1908) bost liburuz osaturiko obran, besteak beste, aritmetika, geometria, multzoen teoria, kalkulu infinitesimala eta bektore-kalkulua azaldu zituen. Calcolo differenziale e principi de calcolo integrale (1884, "Kalkulu diferentzialaren eta kalkulu integralaren printzipioak") eta Lezioni di analisi infinitesimale (1893, "Analisi infinitesimalaren gainean ikasgaiak") bere obrak, Augustin-Louis Cauchy frantses matematikariaren lanarekin batera, funtzioei buruzko teoria orokorraren obra nagusitzat hartzen dira. Aipagarriak dira halaber geometriari buruz idatzi zuen Applicazioni geometriche del calcolo infinitesimale (1887, "Kalkulu infinitesimalaren aplikazioak geometrian") eta matematika-logikari buruz idatzi zuen Calcolo geometrico (1888, "Geometria-kalkulua").
Nazioarteko hizkuntza bat sortzen saiatu zen halaber, hasieran Latino sine flexione eta gerora Interlingua izena hartu zuena. Latinaren, frantsesaren, alemanaren eta ingelesaren hitzez osaturiko hiztegia, eta gramatika soila zuen hizkuntza zen.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giuseppe Peano |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.