Glory (1989ko filma)
Glory (euskaraz Loria) 1989ko Edward Zwick estatubatuar zinema zuzendariaren gerra filma epiko bat da. Bertan, Matthew Broderick, Denzel Washington, Cary Elwes eta Morgan Freeman aktoreek antzeztu zuten.
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan girotua dago, soldadu beltz boluntarioez osatutako Massachusettseko Boluntarioen 54. Infanteria Errejimenduaren benetazko istorioa kontatzen duelarik. Gerraren amaierararte 186.107 gizon afroamerikar Batasunaren gudarostean izen eman zuten, gatazka hartan zehar haietako 37.300 hil zirelarik. Filma honetan 2.000 extratik gora eta lehen aktore ugarik parte hartu zuten.
Filmak 5 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, azkenean hiru irabaziz: Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Denzel Washington), Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Freddie Francis) eta Soinu onenaren Oscar Saria (Donald O. Mitchell, Gregg Rudloff, Elliot Tyson eta Russell Williams).
Argumentua
aldatuAmeriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan, Antietamgo gudu izugarriaren ondoren, Lincoln presidenteak emantzipazio legea atera eta soldadu beltzez osatutako lehen batailoiaren ardura Robert Gould Shaw (Matthew Broderick) iparraldeko kolonel gazteari eman zaio. Hilabeteetako prestakuntzaren ondoren, Shawk bere errejimenduari borrokatzeko aukerarik ematen ez zaiola ikusiko du. Ondorioz Shaw eta Massachusettseko 54. Infanteria Errejimendua ordurarte hartuezinatzat jotzen zen Fort Wagner (Hego Carolina) gotorlekua erasotzeko boluntario aurkeztuko dira. Erasoaldian zehar errejimenduko gizon gehienak hil egingo dira (tartean Robert Gould Shaw kolonela bera ere), baina heuren ausardia handiarengatik nabarmenduko dira.
Aktoreak
aldatu- Matthew Broderick: Robert Gould Shaw kolonela
- Denzel Washington: Trip
- Cary Elwes: Cabot Forbes maiorra
- Morgan Freeman: John Rawlins sarjentu maiorra
- Jihmi Kennedy: Jupiter Sharts
- Andre Braugher: Thomas Searles kaporala
- John Finn: Mulcahy sarjentu maiorra
- Donovan: Charles Fessenden Morse kapitaina
- JD Cullum: Henry Sturgis Russell
- Alan North: John Albion Andrew gobernadorea
- Bob Gunton: Harker jenerala
- Cliff De Young: James M. Montgomery kolonela
- Christian Baskous: Edward L. Pierce
- Jay O. Sanders: George Crockett Strong jenerala
Kanpo estekak
aldatu- Glory filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)