Golan[1][2]Golango gainak izenaz ere ezaguna— (arabieraz: هضبة الجولان‎ Haḍbatu 'l-Jawlān edo مرتفعات الجولان Murtafaʻātu l-Jawlān, hebreeraz: רמת הגולן, Ramat HaGolan) Asiako goi ordoki estrategikoa da, Siria, Israel, Jordania eta Libano arteko mugan dagoena.

Golan
Datu orokorrak
Mendirik altuenaHermon
Garaiera1.226 m
Motadisputatutako lurralde
Azalera1.800 km²
Geografia
Map
Koordenatuak33°00′N 35°45′E / 33°N 35.75°E / 33; 35.75
Estatu burujabe Israel
Israelen banaketa administratiboaIparraldeko barrutia
Subdistrict of IsraelGolan Subdistrict
Regional council of IsraelGolan Regional Council
Leku geografikoaLevante
Jordango harana
Q123784442 Itzuli
Mendizaletasuna

Lehen, Siriaren mendeko lurraldea zen; gotortu, eta Israelgo lurraldeei artilleriaz eraso egiteko erabili zuten Israelgo estatua sortu ondoren (1948); gero, 1967an, Israelek hartu zuen eta lege militarraren mende jarri. Israelek 1981ean bereganatu zuen.

Geografia

aldatu

Iparraldean, itsas mailatik 2.000 metro baino gehiagora dago, eta Galileako itsasoaren inguruan, berriz, itsas maila baino beherago.

Naturaren ikuspuntutik, Golan Hermon mendiaren jarraipena da. Jordan ibaiaren iparraldean dago, Hermon mendi magalaren eta Yarmouk (Heromax) ibaiaren artean. Lur eta belardi emankorrak ditu, 120-520 m garai direnak.

Historia

aldatu

Siriako Al Qunaytirah eskualdearen zatia izanik, Israelek okupatu egin zuen Sei Eguneko Gerran (1967) eta, berriz ere, Yom Kippur Gerran (1973). 1981eko abenduaren 14an Israelek legea eta administrazioa aplikatu zituen, estatuaren zatitzat hartuta, eta hainbat kokaleku ezarri ditu han. Nazio Batuen Erakundek legez kanpoko anexio hori gaitzetsi du, eta nazioartekoak ez inoiz onetsi.

Siriak Al Qunaytirah eskualdearen zatitzat jotzen du oraindik.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
admin 2