Gonzalo Suárez
Gonzalo Suárez (Oviedo, Espainia, 1934ko uztailaren 30a) zinema-zuzendaria eta gaztelaniazko idazlea da.
Gonzalo Suárez | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Oviedo, 1934ko uztailaren 30a (90 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, idazlea, gidoilaria, aktorea eta zinema ekoizlea |
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Martín Girard |
|
Bizitza
aldatuFilologia-ikasketak egin zituen, eta unibertsitatean bertan izan zuen antzezle-karrera hasteko aukera. Gero hedabideetan hasi zen lanean, irratian, kirol-kazetari gisa. 1960ko hamarraldian zenbait eleberri idatzi zituen: De cuerpo presente (Gorpua bertan dela). Bere eleberrietako batzuk filmetarako baliatu izan zirenez, film-gidoiak idazten hasi zen, eta filmak zuzentzen gero.
Zuzendari gisa, 1967an egin zuen debuta, Ditirambo filmarekin. Hasieran ohi ez bezalako filmak egiten hasi zen, edertasun handiko irudi oniriko eta fantasiazkoak, batetik, eta errealitatekoak, bestetik, nahasiz. Esperientzia horren porrotaren ondoren, zinema tradizionalera itzuli zen, literatura-lanak zinemara egokituz.
1994an El asesino triste (Hiltzaile tristea) kontakizun-liburua argitaratu zuen, hamar urte ezer argitaratu gabe igaro ondoren, eta 1999an Ciudadano Sade, XVIII. mendeko aristokrata libertinoaren eleberri gisako biografia.
Beste film aipagarri batzuk: El extraño caso del doctor Fausto (1969, Fausto doktorearen kasu harrigarria); Aoom (1970); Morbo (1971); Al diablo, con amor (1973, Deabruari, maitasunez); La loba y la paloma (1974, Otsemea eta uso-emea); La regenta (1974); Beatriz (1976); Don Juan en los infiernos (1990, Don Juan infernuetan); La reina anónima (1992, Erregina anonimoa); Mi nombre es sombra (1995, Nire izena da itzala).
Filmografia
aldatu- (A) Gonzalo Suárez aktore nagusi gisa agertzen da
Liburuak
aldatuDe cuerpo presente, 1963.
Los once y uno, 1964.
Trece veces trece, 1964.
El roedor de Fortimbrás, 1965.
Rocabruno bate a Ditirambo, 1966.
La zancada del cangrejo, 1969.
Operación Doble Dos, 1974.
Gorila en Hollywood, 1980.
La reina roja, 1981.
El asesino triste, 1994.
La literatura, 1997.
Ciudadano Sade, 1999.
Yo, ellas y el otro, 2000.
El cine: de las cavernas a la pantalla, 2001.
El hombre que soñaba demasiado, 2005.
La suela de mis zapatos, 2006.
Dos pasos en el tiempo. De Aoom a El Genio tranquilo, 2006.
El secreto del cristal. Aforismos y desafueros de Gonzalo Suárez., 2008.
Gidoiak
aldatu1965 Fata Morgana.
1975 Operación Doble Dos.
1980. La colmena.
Zuzendutako antzezlanak
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.