Guarani (etnia)
Guarania[1] (guaranieraz: ava guarini, "gudari") Hego Amerikako etnia indigena bat da. Gaur egun, guaraniak bizi dira nagusiki Brasilen eta Paraguain, baina baita Bolivian, Argentinan eta Uruguain ere.
Guaraniak | |
---|---|
Guarani etniako pertsona bat. | |
Biztanleak guztira | |
c. 270.700 | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Paraguai: 61.000 Brasil: 85.000 Argentina: 54.000 Bolivia: 83.000 Uruguai | |
Hizkuntza | |
Guaraniera | |
Erlijioa | |
Kristautasun sinkretista | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Aché, Chané, Kaingang, Mbayá, Tupí |
- Artikulu hau Guarani etniari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Guarani (argipena)».
Tupi jatorrizko amerindiarren nazio bat dira guaraniak. Tupi-guarani hizkuntzaz mintzatzen dira.
Ameriketako konkista aurretik Atlantikoko kostaldearen eta Parana, Uruguai eta Paraguai ibaien arteko lurraldeetan bizi ziren; gaur egun, kristautu gabeko talde bakartuak geratzen dira Paraguain eta Brasilen. Guaraniak Paraguaiko biztanleen % 65 dira. Guaraniera ofiziala da Paraguai osoan eta Argentinako probintzia batean,[2] Corrientesen hain zuzen ere.
Antzinako guaraniak basoetako argiuneak lantzen zituzten, eta fruitu biltzaileak, ehiztariak eta arrantzaleak ziren. Komunitate bakoitzak buruzagi bat eta horren aholkulari zen zahar taldea izaten zuen; animistak ziren eta xamana zen jainkoekiko bitartekari lana egiten zuena. Gerretan preso hartutakoak jan egiten zituzten.
Konkistaren ondoren, encomienda delako sistemaren bidez esklabo hartu zituzten bertakoak; hala ere, Parana goiko aldeko eta Uruguai ibaiaren arroko leinuak jesuiten erredukzio babestokietan geratu ziren; herrigune horietan elkarlanean aritzen ziren, eta bizi baldintzak onak ziren. Eraso asko jasan arren erredukzio guneek aurrera egin zuten harik eta jesuitak Ameriketatik kanporatu zituzten arte.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .
- ↑ Manuel, Odriozola Lizarribar, Joxe. (2014-05-10). Estatu etnozidaren kontra. Elkarlanean, S.L. ISBN 978-84-9783-964-8. (Noiz kontsultatua: 2024-08-25).