Gurua, Hinduismoari dagokionez, "gidari izpiritual" bat da. Hitz hau, Indian duela mende askotik erabiltzen da. Jada Manuren Legeak delakoan (exegeta batzuen arabera, K. a. II. mendea baino lehenagokoa dena), jada erabiltzen zen hitz hori gidari izpiritual bat adierazteko.

Srila Prabhupada, 1974an.

Askotan, gurua (brahmandar edo kshatria kastakoa bakarrik izan zitekeena) norberaren aita propioa zen, bere ikaslea, mantra baten errezitatzean abiarazten zuena (bere brahmāchārya edo Brahmanaren ikasketaren etapan) sastrak erakusten zizkion (Idazkera sakratuak), eta, azkenik, apaiz bezala, inbestidurarako beharrezkoa zen zeremonia gidatzen zuen, āchārya batek egiten zuena. Ikasleari, brahmachārī esaten zitzaion.

Etimologia

aldatu

Hitza sanskritotik dator guru, astuna, laghu, arina, hitzaren antonimo bezala.

Baina, Thomas R. Murray idazle estatubatuarraren arabera "hitza, bi hitzen konbinaketa da: gu (iluntasuna), eta ru (argitasuna). Beraz, elkarrekin, esanahi hau izango lukete: "iluntasuna ezabatzen duen argi jainkotiarra". Baina, egileak, ez du adierazten ze hizkuntzatakoak diren sanskritotik ez datozen bi hitz horiek.

2001etik hona, Hizkuntzaren Erret Akademia Espainiarrak HEAEk, bere hiztegian onartzen du, eta, beraz, jada ez da hizki kursiboan idazten, biribilean baizik.

Gurukula

aldatu

Zabalkuntzaz, guru, ashram edo gurukula baten testuinguruan irakatsitako sinesmen baten nagusi edo haslea izendatzeko erabiltzen den hitza ere bada, non, partaide guztiak, guruaren familiakoak (kula) bezala hartzen diren.

Hitza, sikh erlijioa praktikatzen dutenek ere erabiltzen dute euren gidari izpiritualak izendatzeko.

Guru Purnima

aldatu

Guru Purnima, guruaren urtebetetzea, gidari izpirituala omentzen den urteko eguna da. Ospakizunaren data urtetik urtera mugitzen da, vedatar egutegiaren arabera. Egun honetan, ez da bakarrik norberaren gurua gurtzen, baizik eta baita gainontzeko irakasleak ere.

Hare Krishna mugimenduan ere, gurua gurtzen dute (eurek guru ahoskatzen dute), bere urtebetetze egunean (Jyotir Vedaren arabera kalkulatua).

Gurua yogan

aldatu

Gurua beraren arabera, bera ez litzateke erlijio irakasle edo apaiz brahmandar soil bat bakarrik izango, baizik eta izaki autoburutu edo arima argitu bat, Rāma, Buda, Krishna etab... bezala. Guruak, bere ikaslea, kontzientzia mugatuaren iluntasunetik atera lezakeela adierazten du (ikaslea, gorputz fisikoarekin identifikatzen delako eta bere beheragoko animalia izaeragatik), eta kontzientzia jainkotiarraren "argia" ezagutarazi lezakeela, ikaslearen barnean gordea dagoena, guruak irakasten dizkion teknikak praktikan jarri behar dituena (meditazioa, otoitza, debozioa...).

Umiltasuna

aldatu

Guru guztiek jartzen dute puntua, ikaslea, guruaren aurrean oso apala izan behar den ideian. Atsotitz batek dioenez, argitasunaren atea oso baxua da, eta, horregatik, inork ezin du igaro burua makurtu gabe (norberaren egoa kontrolatzea).

Guru ezagunak

aldatu

Egungo guruak

aldatu

Irudizko adieran, guru hitza, gai zehatz batean aditu egiten duten dohaiak dituen pertsona bat izendatzeko erabiltzen da. Ohiko adibide bat, Richard Stallman izango litzateke, GNU mugimenduko guru edo profeta bezala.

Kanpo estekak

aldatu
  • (Gaztelaniaz) Zer da guru bat Vaishnava tradizioaren arabera, gurua izatearen definizioa
  NODES
mac 1
multimedia 1
os 4