Gustave Kahn (Metz, 1859koabenduaren 21a - Paris, 1936koirailaren 5a) frantziar idazlea, eleberrigilea, poeta sinbolista eta arte-kritikaria izan zen. Moreas-ekin batera La Vogue eta Le Symboliste aldizkariak sortu zituen. Bertso librearen teorizatzailea izan zen; obra lirikoak ere idatzi zituen: Palais nomades (1887, Jauregi nomadak), Domaine de fées (1895, Maitagarrien herria) eta Le Livre d´images (1897, Irudien liburua). Izenorde desberdinak erabili zituen: "Cabrun", "M. H.", "Walter Linden", "Pip" eta "Hixe".