Guy Bois
ikertzailea
Guy Bois (Fez, 1934ko abenduaren 25a - Antony, 2019ko ekainaren 8a) Frantziako historialari marxista izan zen. Feudalismoaren historiari egindako ekarpenek nabarmentzen dute, hizkuntza askotara itzuli direnak. Erdi Aroko Historiako irakaslea izan zen Paris-I Unibertsitatean (1989) eta Franche-Comté Unibertsitatean (1990), baita Société d'étude du féodalisme-eko presidentea (1990) ere. Besteak beste, hurrengoa idatzi zuen feudalismoaren krisiaz:
Guy Bois | |||
---|---|---|---|
1977 - 1983 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Fez, 1934ko abenduaren 25a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Antony, 2019ko ekainaren 8a (84 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua 1956) Parisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne 1974) | ||
Hezkuntza-maila | doktoretza | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | historialaria, militante politikoa eta unibertsitateko irakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | Tunis University (en) (1961 - 1962) Lycée Carnot (en) (1964 - 1965) Parisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne (1965 - 1969) CNRS (1969 - 1972) Franche-Comté-ko Unibertsitatea (1973 - 1988) Université Paris-Diderot (1988 - 1997) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Frantziako Alderdi Komunista |
« | Birprodukzioak atzera egiten du; ustiategi asko desorekatuta geratzen dira, eta nekazari zordunak, lehenengo, aziendaren zati bat saltzen hasten dira; gero, ustiategiaren zati bat eta, azkenik, ustiategia bera saltzen dute —zorren ondorioz kartzelaratzen ez dituztenean— eta hirira joaten saiatzen dira. (...) Gizarte-ondorioak tamalgarriak dira: nekazariak astintzen dituen pobretze-prozesu gogorra hasi da, zeinaren froga bat —adierazpen konkretuak aurkitzen baditugu— 1300etik gertatzen den hilkortasun tasaren hazkunde erregularra baiten. (...) Izurri Beltza ez da istripu bat, testuinguru honetan sartzen den zerbait baizik; testuinguruak ez du bere erasoa justifikatzen, baina ekartzen dituen kalteen larritasuna azaltzen digu. | » |
—[1]. |
Liburuak
aldatu- Crise du féodalisme, Références (Presses de la Fondation nationale des sciences politiques), 2 (Paris: Presses de la Fondation nationale des sciences politiques, 1981), ISBN 2724604539 [lehen edizioa: Crise du féodalisme: économie rurale et démographie en Normandie orientale du début du 14e siècle au milieu du 16e siècle, Cahiers de la Fondation nationale des sciences politiques, 202 (Paris: Presses de la Fondation nationale des sciences politiques, 1976), ISBN 2724603656
- La mutation de l'an mil. Lournand, village mâconnais de l'Antiquité au féodalisme (Paris: Fayard, 1989)
- La grande dépression médiévale: XIVe-XVe siècles: le précédent d'une crise systémique (Paris: Presses Universitaires de France, 2000), ISBN 2130508979
- Une nouvelle servitude: essai sur la mondialisation (François-Xavier de Guibert, 2003), ISBN 978-2-86839-839-0