Hagin (ugaztunak)

Hagin (anatomia)» orritik birbideratua)
Artikulu hau ugaztunei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hagin (argipena)».

Hagina janaria txikitzeko moldatuta dagoen hortza da, azalera biribildua, gogorra eta maiz gailurdun edo tuberkulatua duena[1]. Ugaztunetan letaginen atzean daude.

Giza hagina.

Haginek bitik bostera sustrai izaten dituzte eta lau erraboil edo punta gutxienez. Gizakiak hamabi hagin ditu, sei goian eta beste sei behean. Goikoek hiru sustrai eta lau punta izaten dituzte; behekoek, bi sustrai eta bost punta aurrealdekoek, eta lau punta atzealdekoek. Forma askotakoak izan daitezke animaliaren elikaduraren arabera. Intsektujaleek eta haragijaleek zorrotzak dituzte, eta hiruki formakoak; orojaleek haragijaleek baino hagin txikiagoak izaten dituzte eta leunak dira puntak; belarjaleen hagin puntak okertuak edo biribilduak izaten dira, txiki samarrak.

Haginek betetzen dituzten biologia funtzioez gainera (elikagaiak ehotzea eta xehatzea), garrantzi handia dute paleontologia eta paleoantropologia ikerketetan, haginen arabera sailka baitaitezke aztarna fosilak.

Bizkaiko leku askotan hagin hitza erabiltzen da hortz hitzaren ordez.

Erreferentziak

aldatu
  1. Hagin Euskalterm. Euskara.euskadi.net

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1
eth 1