Haraindikotasun
Filosofia eta erlijioaren adigaia
Filosofian, haraindikotasun[1] adiera zenbait dituen hitza da. Adiera arruntean, munduaz, errealitate fisikoaz edo norberaren ezagutzaz haraindi, norberarengandik at, dagoenaren nolakotasuna da. Adibidez, Jainkoa haraindikoa dela esaten da, zentzumen eta ezagutza arrunten bitartez azaldu ezin daitekeela eta bere funtsa mundutik lekora duela pentsatzen denean. Aurkako kontzeptua immanentzia litzateke, horretan norberarengan eta munduan bertan hauteman daitekeenari erreferentzia egiten diona.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «haraindikotasun - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-15).
Kanpo-estekak
aldatu
Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |