Harea-erloju

denbora neurtzeko gailu xinplea

Harea-erlojua denbora tarte jakin bat neurtzeko balio duen tresna bat da. Harea-erlojuak estugune batez bertikalki elkar konektatutako beirazko erraboil bi ditu; estugunean zehar harea modu erregulatuan erortzen uzten du, goiko arraboilatik behekora. Goiko arraboila erabat hustu arteko denbora neurtzen du harea-erlojuak. Behin goiko arraboila hutsik denean, behekoz gora jarri eta berriro has daiteke denbora neurtzen. Harea-erlojuek, diseinuaren arabera, minutu gutxi batzutatik hordubete arteko denbora tartea neurtu ohi dute. Neur dezakeen denbora hainbat faktorek zehazten dute: harea kopurua, arraboilen tamaina, estugunearen zabalera eta harearen kalitatea.

Harea-erlojua

Denbora tarte mugatu bat baino ezin dutenez neurtu, gaur egun ez dira erabiliak, eta bestelako erlojuak erabiltzen dira ordua jakiteko, eskumuturreko orratz-erloju analogikoak edo erloju digitalak, esaterako. Gaur egun, harea-erlojuak apaingarri gisa erabiltzen dira gehien bat.

Historia

aldatu

Harea-erlojuaren jatorria zein den ez dago argi, Europan zortzigarren mendean Liutprando izeneko monje batek barneratu zuenaren ustea dago, Frantziako Chartreseko katedralean erabiltzeko baliagarria izan zen hau. XIVgarren mendera arte, ez zen harea-erlojua egunerokotasunean azaldu. Honen errepresentaziorik zaharrena, 1338an Ambrogio Lorenzetti-k eginiko fresko batean azaltzen da, Alegoría del Buen Gobierno izeneko freskoan. Ur erlojua ez bezala, harea-erlojua Erdi Aroko Europan sortu zenaren ustea dago. Teoria honen oinarrian Europako itsasontzietako bitakorako koadernoetan lehengo erregistro idatziak daudenaren ideia dago. Garai honetako idatzietan aipatzen da harea-erlojua, itsontzien hornikuntza listetan azaltzen da. Erregistro goiztiar bat, salmenta ordainagiri batena da. Thomas de Stetesham-ena hain zuzen ere, 1345eko La George itsasontzi ingelesaren idazkariaren.

Harea-erlojuak itsasontzietan hedatuak zeuden, itsasoko denbora neurketa fidagarrienak izan ziren. Itsasontziaren mugimenduak nabigazioan zehar ez zuen eragiten harea-erlojuetan. Area bezalako materiala erabiltzeak neurketa zehatzagoak egiteko aukera ekarri zuen, ur erlojuek tenperatura aldaketak direla eta, kondentsaziorako joera daukatelako. Marinoak aurkitu izan zuten, harea-erlojuek longitudeak zehazteko balio zutela eta puntu zehatz batetik aurrera ekialdetik mendebaldera arrazoizko doitasun batekin dagoen distantzia jakiteko balio zutela.

Harea-erlojuak lurrean ere hedapena izan zuen. Erloju mekanikoen erabilera ohikoagoa bilakatu zen neurrian, batez ere, zerbitzu erlijiosotarako ordutegiak azaltzeko balio zutenak, denboraren nozioa edukitzeko beharra dagoen heinean, denbora neurtzeko gailuen demandak gorakada izan zuen. Harea-erlojuak kostu baxukoak ziren, hauek egiteko ez delako inolako teknologia berezirik behar eta bere edukiak lortzea ere ez zen zaila. Honela, instrumentu hauen fabrikazioa ohikoagoa bilakatu zenez, honen erabilera praktikoa ere nagusitu zen.

Harea-erlojuak lurrean ere hedapena izan zuen. Erloju mekanikoen erabilera ohikoagoa bilakatu zen neurrian, batez ere, zerbitzu erlijiosotarako ordutegiak azaltzeko balio zutenak, denboraren nozioa edukitzeko beharra dagoen heinean, denbora neurtzeko gailuen demandak gorakada izan zuen. Harea-erlojuak kostu baxukoak ziren, hauek egiteko ez delako inolako teknologia berezirik behar eta bere edukiak lortzea ere ez zen zaila. Honela, instrumentu hauen fabrikazioa ohikoagoa bilakatu zenez, honen erabilera praktikoa ere nagusitu zen.

1500.a ondoren, harea-erlojuek hedatuak izateari utzi zioten. Honen eragile nagusia, erloju mekanikoaren garapena izan zen, hau zehatzagoa bilakatu zen, txikiagoa eta merkeagoa, honek denboraren mantentzea errazagoa egin zuen. Hala eta guztiz ere, harea-erlojua ez zen guztiz desagertu erlojuaren teknologia garatuarekin, hau horren baliagarria gertatu ez bazen ere. Harea-erlojuak bere diseinua dela eta mantendu ziren. Zenbait harea-erloju, ospetsuenak direnak, Frantziako Karlomagnoren hamabi orduko harea-erlojuak dira eta Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren harea-erlojuak, hauek XVI. mendeko Holbein artistarengandik eratuak. Bizirauten duen harea-erloju zaharrena Londreseko Museo Britainiarrean dago.

John eta James Harrison anaiek XVI. mendera arte ez zuten martxan jarri itsasoko zehaztasun handiko erlojua. Hau nabarmenki hobetu egin zen itsasoan harea-erlojuak daukan egonkortasunarekin. Ingalaterratik Jamaikara bitarteko bidaia zehaztasunez neurtu zezaken itsas kronometro bat sortzeko gai izan ziren 1761ean.

Diseinua

aldatu

Harea-erlojuak kanpotik daukan formak ez dauka inongo ebidentzia idatzirik. Erabilitako beira bonbillek aldiz, diseinua eta forma aldatu dute denboran zehar. Lehenengo harea-erlojuak elkarrengandik bananduak zeuden bi bonbillez eratuak zeuden batzen ziren unean kable baten bitartez lotuak zeudelarik. Batze gune honetako kable hau gerora argizariz estalia izan zen bi zatiak batuak mantentzeko eta area erditik mugitzeko asmoarekin. 1760a arte ez ziren bi bonbilla hauek batean puztuak izan hezetasuna bertatik kanpo mantentzeko eta jarioa aldatzen zuen bonbilen barruko presioa erregulatzeko.

Materiala

aldatu

Harea-erloju batzuk, denbora neurtzeko harearen nahaste pikorkatua erabili bazuten ere, beste batzuk ez zuten harearik erabili. Bonbilla anitzetan erabilitako materiala hautsa, marmolen oxidoa, eztainua / beruna eta erretako arrautza azala zen. Denborak aurrera egin heinean, pikorkatutako materialaren testura ezberdinei probak egin zitzaizkien, jario gehiena hauetako zeinek ahalbidetzen zuen jakiteko.  

Erabilera praktikoak

aldatu

Harea-erlojuak tresna fidagarri, berrerabilgarri eta zehatzak ziren hasiera batean. Harea jarioaren abiadurak ez dauka harremanik gaineko biltegiaren sakontasunarekin eta tresna hau ez da izozten.

XV. mendetik aurrera, harea-erlojuak itsasoko aplikazio anitzetan, elizetan, industrian eta sukaldaritzan erabiltzen ziren. Fernando de Magallanesek munduan zehar eginiko bidaian, itsasontzi bakoitzak hemezortzi harea-erloju zituen. Itsasontziko morroietako batek harea-erloju bakoitzari bira ematen zion nabigazioko egunerokoan denborak markatzeko. Itsasontziaren erreferentzia denbora eguerdia zen, momentu honetan ez zuten harea-erlojuen menpe egon beharrik. Zenbaitetan marko bat egiten da harea-erlojuak mantentzeko, hauetako bakoitzak denbora iraupen ezberdina izanen du, adibidez, ordu batekoa, 45 minutukoa, 30 minutukoa eta 15 minutukoa.

Erabilera praktiko modernoak

aldatu

Denbora kontrolatzeko modu orokor batean ez badira erabiltzen ere, zenbait erakundek oraindik ere mantentzen dituzte. Esaterako Australiako Parlamentuko bi ganbarek hiru harea-erloju erabiltzen dituzte denbora hainbat prozeduretan banatzeko. Harea-erlojuaren erabilera sukaldaritzan ugaria da, arrautzak kozinatzeko, hiru minutuko denbora zenbatzaile bat ohikoa da, bertatik dator harea-erloju izena, hiru minutuko harea-erlojuak izendatzeko. Harea-erlojua hainbat jokoetan ere erabiltzen da, esaterako, Pictionary eta Boggle bezalako jokoetan.

Erabilera sinbolikoak

aldatu

Harea-erlojua, zenbaitetan modu metaforikoan erabilita, gizakiaren existentzia suntsikor moduan irudikatzen da. Bandera piratetan erabilia izan zen, biktimen artean beldurra hedatzeko. Ingalaterran, zenbaitetan, harea-erlojuak hilkutxen barruan jartzen ziren eta mendeetan zehar hilarrietan grabatuak izan dira.

Erabilera sinboliko modernoak

aldatu

Harea-erlojuak denbora sinbolo eran, biziraun dio kronometro moduko zaharkitzeari. Adibidez, Days of our Lives izeneko telesail amerikar batean, 1965ean igortzen hasi zirenean, harea-erloju bat azaldu zen hasierako kredituetan.

Interfaze grafikoko erabiltzaileak dituzten ordenagailuetan ohikoa da erakuslea harea-erloju batean bilakatzea. Denbora tarte honetan, beste programa batzuk, esaterako, leiho ezberdinetan, behar bezala funtziona dezake.

Bibliografia

aldatu

Liburuak

aldatu
  • Branley, Franklyn M. (1993). Keeping time: From the beginning and into the twenty-first century. Boston: Houghton Mifflin Company.
  • Cowan, Harrison J. (1958). «Time and its measurement: From the stone age to the nuclear age». Cleveland (New York: The World Publishing Company) 65. Bibcode:1958QB209.C65.......
  • Guye, Samuel; Henri, Michel; Dolan, D.; Mitchell, S. W. (1970). «Time and space: Measuring instruments from the fifteenth to the nineteenth century». Time and space. Measuring instruments from the fifteenth to the nineteenth century. (New York: Praeger Publishers). Bibcode:1971tsmi.book.....G.
  • Smith, Alan (1975). Clocks and watches: American, European and Japanese timepieces. New York: Crescent Books.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
iOS 2
multimedia 1
os 6