Hego Vietnam
Hego Vietnam, ofizialki Vietnamgo Errepublika, Asiako hego-ekialdeko Estatu bat izan zen, egungo Vietnamen hegoaldean zegoena. Errepublika hura 1955ean aldarrikatu zuen Ngô Đình Diệm presidente berriak, Bảo Đại enperadorea Estatu Batuek bultzaturiko erreferendum baten bidez boteretik kendu ondoren. Frantsesen erretretaren ostean, Vietnam bi estatutan zatitu zen, iparralde sozialista zuena eta hegoaldea, kapitalista. AEBetako aholkulari militarrak Hego Vietnamen finkatu ziren, Ipar Vietnamen eragin politiko eta militarra mugatze aldera. Hain zuzen ere, errepublika berriak Estatu Batuen interes geoestrategikoei erantzuten zien, Gerra Hotzaren testuinguruan. Hori zela eta, Hego Vietnamek Estatu Batuen laguntza militar zuzena izan zuen Vietnamgo Gerran, Ipar Vietnamen eta Hego Vietnamgo Askapenerako Nazio Frontaren aurkako borrokan bete-betean sartu baitziren. Milaka gizon eta baliabide kopuru ikusgarria erabili arren (AEBek batez ere), indar kapitalistek porrot militar itzela jasan zuten komunisten aurkako borrokan. Gauzak horrela, armada estatubatuarra 1973an herrialdetik erretiratu zen, eta handik bi urtera, Ipar Vietnamek hegoaldea bereganatu zuen. Gerraren galerak Hego Vietnamen desagertzea ekarri zuen, eta berea zen eremuan, Hego Vietnamgo Errepublika ezarri zen: handik urtebetera, 1976an, Ipar Vietnamekin bat egin zuen eta Vietnamgo Errepublika Sozialista sortu.
Hego Vietnam Việt Nam Cộng Hòa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1955 – 1975 | |||||||
Errepublika | |||||||
| |||||||
Hego Vietnamen kokapena | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Saigon | ||||||
Azalera | 173.809 km² | ||||||
Ekonomia | |||||||
Dirua | Dong | ||||||
Historia | |||||||
Aldarrikatua | 1955 | ||||||
Ezeztatua | 1975 | ||||||
|