Helder Câmara
Helder Câmara (Fortaleza, 1909ko otsailaren 7a - Recife, 1999ko abuztuaren 27a) brasildar erlijio-gizona izan zen. Bere herriko desberdintasun sozialak eta herritar askoren miseria salatzen nabarmendu zen. Faveletako gotzaina eta Gotzain gorria goitizenak jarri zizkioten, auzo pobreenetako herritarren alde egindako lanagatik[1].
Helder Câmara | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1964ko martxoaren 12a - 1985eko apirilaren 2a ← Carlos Gouvêa Coelho (en) - José Cardoso Sobrinho (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Olinda e Recife (en)
1955eko apirilaren 2a - ← Joseph Henri Jean Marie Prud'homme (en) Elizbarrutia: Titular see of Saldae (en)
1952ko martxoaren 3a - Elizbarrutia: Titular see of Saldae (en)
1952ko martxoaren 3a - Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of São Sebastião do Rio de Janeiro (en) | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Fortaleza, 1909ko otsailaren 7a | ||||||||
Herrialdea | Brasil | ||||||||
Heriotza | Recife, 1999ko abuztuaren 27a (90 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Olinda Cathedral (en) | ||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | portugesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | teologoa, apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||
Jasotako sariak | |||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||||
Bizitza
aldatuCearáko seminarioan ikasi zuen eta 1931n apaiztu zen. Hezkuntzaren planifikazioaz arduratu eta bere estatuko politikagintzan murgildu zen. Hasieran mugimendu integristaren inguruetan ibili zen, 1940 aldera ikuspegiz eta joeraz aldatzen hasi zen arte, brasildar askoren bizimodu pobre eta larriaz oharturik. Vatikanoko II. Kontzilioan (1962-1964) buru-belarri parte hartu zuen eta 1968an Ekimena, Bakea eta Justizia erakundea sortu zuen. 1970ean Martin Luther King Bakearen saria jaso zuen. Aldi berean, Brasilgo gobernuak galarazi egin zion hedabideetan adierazpenak egitea (traizio-delitua egotziz), diktadura militarraren aurka eta brasildar pobreenen alde erakutsitako jarreragatik. Mehatxu ugari egin zizkioten talde paramilitarrek, eta atentatu bat baino gehiago jasan zuen. Bakearen Nobel Sarirako lau aldiz izendatu zuten, eta hemeretzi unibertsitatetako honoris causa doktore izan zen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ `Bishop of the slums' -- Dom Hélder Camara and Brazil's church of the poor Links International Journal of Socialist Renewal
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Helder Câmara |
- (Ingelesez) Archbishop Helder Pessoa Câmara † Catholic-hierarchy.org