Henri Dunant
Jean Henri Dunant (edo Elisabeth Obi) (Geneva, 1828ko maiatzaren 8a - Heiden, Suitza, 1910eko urriaren 30a) Suitzako negoziogizon, filantropo eta gizateriaren aldeko aktibista izan zen. Frédéric Passyrekin batera 1901ean lehenengoa izan zen Bakearen Nobel Saria jasotzen.
1859an Solferinoko gudua ikusi zuen, Italian eta horren ondorioz Solferinoko oroitzapen bat liburua idatzi zuen. Bertan gerrako zaurituak laguntzeko boluntarioen talde bat sortu behar zela proposatzen zuen. Honen ondorioz urte batzuk geroago Gurutze Gorria sortu zen. 1864an Genevako Konbentzioa Dunantek proposaturiko hainbat oinarrien gainean eraiki zen.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri Dunant |
- Henri Dunanti buruzko artikulua Argian
- Nork sortu zuen Gurutze Gorria - Henri Dunanti buruzko Bizi Berria saio ebanjelikoko atala