Henri de Lubac
Henri-Marie Joseph Saunier de Lubac (Cambrai, 1896ko otsailaren 20a - Paris, 1991ko irailaren 4a) frantziar apaiz katoliko, teologo, jesulagun eta kardinala izan zen. XX. mendeko teologo eraginkorrenetako bat izan zen eta bere idatziak funtsezkoak izan ziren Vatikanoko II. Kontzilioan.
Henri de Lubac | |||||
---|---|---|---|---|---|
1983ko otsailaren 2a - 1991ko irailaren 4a
1946 - 1952 ← Jules Lebreton (en) - Joseph Lecler (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Cambrai, 1896ko otsailaren 20a | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Heriotza | Paris, 1991ko irailaren 4a (95 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Cimetière de Vaugirard (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | teologoa, idazlea, apaiz katolikoa, Frantziako Erresistentziako kidea, apaiz katolikoa, Catholic theologian (en) , kardinala eta unibertsitateko irakaslea | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Lantokia(k) | Lyon | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Kidetza | Académie des sciences morales et politiques | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia | ||||
Hamazazpi urterekin Jesusen Lagundian sartu zen. Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen eta 1917an zauri bat jaso zuen buruan. 1920ko hamarkadan Maurice Blondelekin izan zuen topaketa funtsezkoa izan zen bere pentsamendurako.
De Lubac apaiz ordenatu zuten 1927an. 1929an Lyongo Unibertsitate Katolikoko teologia irakasle izendatu zuten. Irakasle izan zen 1961 arte, bi etenaldirekin (Bigarren Mundu Gerran klandestinitatera igaro zen eta Frantziako Erresistentziako kide izan zen; hamarkada batez Lyongo probintziatik alde egin behar izan zuen eta bere idazkiak zentsuratu egin ziren).
1960ko hamarkadan berriz onartua izan zen eta Joan XXIII.a aita santuak Vatikanoko II. Kontzilioko peritu izendatu zuen. 1972an Communio aldizkaria sortu zuen Hans Urs von Balthasar eta Joseph Ratzingerrekin batera. 1983an Joan Paulo II.a Aita Santuak kardinal izendatu zuen.