Hermitage Museoa (errusieraz: Госуда́рственный Эрмита́ж) Errusiako San Petersburgo hirian dagoen museoa da. Mundu osoko pinakoteka eta bildumarik garrantzitsuenetarikoa da. Izenaren etimoa Эрмитаж da, errusieraz baseliza esan nahi duena. Neva ibaiaren ertzetan kokatuta dagoen eraikin multzo batean eraikita dago: hor, erakusgarriena Neguko Jauregia izeneko da, tsarren egoitza nagusia izan zena. Beste bost eraikinek osatzen dute gunea, eta horien artean nabarienak Menxikov Jauregia, Estatu Nagusiaren Eraikina eta biltegi-gune bat dira. Museoa hainbat bilduma pribatuk osatzen dute eta 1917. urtera arte ez zen Estatu Museo izendatu.

Hermitage Museoa
Государственный Эрмитаж
Kokapena
Estatu burujabe Errusia
Errusiako hiri federalak San Petersburgo
Kokapen fisikoaSan Petersburgo
Koordenatuak59°56′26″N 30°18′49″E / 59.9406°N 30.3136°E / 59.9406; 30.3136
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1764
Inaugurazioa1764
ZuzendariaMikhail Piotrovsky (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaFrancesco Bartolomeo Rastrelli
Azalera233.000 m²
Ondarea
Bisitariak urtean3.120.170
Kontaktua
HelbideaСанкт-Петербург, Дворцовая набережная, 34
Telefonoatel:+7 812 710-90-79
Webgune ofiziala

Hiru milioi piezak osatzen dute bilduma, eta erromatar garaiko zein garai grekoko artelanak dauzka, baita pieza arkeologikoak, arte errusiarra, armak, bitxiak, sortaldeko arte bildumak era. Mundu osoko pinakotekarik osoenetarikoa da, Londresko British Museum, National Gallery edo Parisko Louvrerekin batera.

Hermitagearen eraikin multzoa: irudian, antzerkia, museoa eta Neguko jauregia.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
ELIZA 1
Idea 1
idea 1
multimedia 1
os 8
web 2