Heron Alexandriakoa (antzinako grezieraz: Ἥρων ὁ Ἀλεξανδρεύς; c. 10-70) ingeniari greziar bat izan zen, Alexandrian (Egipto) nabarmendu zena.

Heron Alexandriakoa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakἭρων
JaiotzaAlexandriac. 10
Herrialdea Egipto
Lehen hizkuntzaantzinako greziera
HeriotzaAlexandria70 (64/65 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, fisikaria, mechanical automaton engineer (en) Itzuli, ingeniaria eta asmatzailea
Lan nabarmenak

Alexandroren Inperioa, eta, horrekin, greziar jakintza desagertu ondoren, artean bazeuden jeinutasun distira batzuk. Jeinu hauetako bat, Heron izan zen, mekanikarentzako ia joera moderno bat adierazi zuena, modu arkaikoan, akzio eta erreakzioaren legea aurkituz, ur-lurrunarekin eginiko saiakuntzen bidez. Makina samur ugari deskribatu zituen, eta Arkimedesen palankaren abiaburua orokortu zuen. Lan handiak egin zituela ahaztu gabe, automaten arloan berrikuntza ugari egin zituen, hitz egin beharko lukeen bat barne.

Bere lorpenik handiena, lehen lurrun-makinaren asmakuntza da, eolipila eta Heronen iturria bezala ezaguna. Mekanikari buruzko tratatu ugariren egilea da, Pneumatika kasu, non hidraulika aztertzen duen eta Automatak. Dioptran, aparatu horren funtzionamendua deskribatzen du, egungo teodolitoaren antzerakoa, mendeetan lurreko behaketetan eta astronomikoetan erabili izan dena. Liburu honetan, odometroa ere deskribatzen du, ibilgailu batek eginiko distantziak neurtzeko erabiltzen dena. Modu arkaikoan, Isaac Newtonen akzio eta erreakzioaren legea aurkitu zuen, ur lurrunarekin esperimentuak eginez. Arkimedesen palankaren printzipioa orokortu zuen. Gainera, Ktesibiosen hidraulisaren deskribapen xehetxo bat egin zuen (urarekin funtzionatzen zuen organo bat).

Optikari dagokionez Katoptriko izeneko bere liburuan, argiak, geometrikoki laburrena den bidetik bidaiatzen duela proposatu zuen. Gaur egun, hori faltsua dela ezagutzen da, Fermaten printzipioaren arabera. Modu ezberdinean argia ispiluetan nola islatzen den aztertu zuen. Jotze angelua, islaren angeluaren bera dela ere frogatu zuen, Islatzearen funtsezko legea bezala ezagutzen dena.

Matematikari bezala, Metrika izeneko lana idatzi zuen, non azalera eta gorputz ezberdinen area eta bolumenak aztertzen dituen. Kalkulu teknikak ere garatzen ditu, babiloniar eta egiptoarrengandik hartuak, erro karratuen kalkulua iterazioen bidez, kasu. Baina, geometriaren arloan izan zuen lorpenik handiena, Heronen formula bezala ezagutzen dena da, hiruki baten area, bere aldeen luzerarekin lotzen duena.

Heronena da, baita ere, burmuina, adimenaren organo bezala identifikatu izanaren pribilegioa, ordura arte, bihotza zela uste baitzen.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heron Alexandriakoa


  NODES
Done 1