Herri-Kontuen Euskal Epaitegia

Herri-Kontuen Euskal Epaitegia (HKEE) EAEko finantza-jardueren organo fiskalizatzaile gorena da. Eusko Legebiltzarraren menpekoa da. 1988ko otsailaren 5ean sortu zen, ekonomia eta finantzaren kudeaketa kontrolatzeko, eta fondo publikoak eskuratzen dituzten pertsona eta erakundeak fiskalizatzeko.

HKEEren egoitza Gasteizko Elizbarrutiko Apaizgaitegiko filosofia-pabiloi zaharrean dago.

HKEEk hurrengo fiskalizazio-lanak egin behar ditu urtero, legeak eskatutakoaren arabera:

  • Euskal Autonomia Erkidegoaren kontua.
  • Foru Aldundien kontuak.
  • Eusko Legebiltzarraren Osokoak onetsitako berariazko eskariak.
  • Eusko Legebiltzarrerako edo Batzar Nagusietarako hauteskunde-gastuen kontuak.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES