Historia unibertsala gizateriaren historia da (edo giza historia), eta zenbait diziplinek definitzen dute, besteak beste, arkeologiak, antropologiak, genetikak, hizkuntzalaritzak...; epemuga aldetik, hasiera idazketaren asmakuntzan dago, eta aintzat hartzen ditu erregistroetan jasotako historia eta baita bigarren mailako iturri diren ikerketak ere.

Munduko biztanleria, K. a. 10000 - 2000 (biztanleriaren eskala bertikala logaritmikoa da)[1]

Gizateriaren historia idatziaren aurretik historiaurrea dago, Paleolitoarekin hasi zena; Neolitoa izan zen ondoren etorri zen aroa. Neolitoan Nekazaritza-Iraultza hasi zen, K.a. 8000 eta 5000 artean, Ekialde Hurbileko Ilgora Emankorrean. Garai honetan gizakia hasi zen nekazaritza eta abeltzaintza jorratzen[2]. Nekazaritzak aurrera egin ahala, gizaki gehienek bizimodu nomada utzi eta sedentario bilakatu ziren. Segurtasun erlatiboak eta produktibitatearen gorakadak baimendu zuen unitate sedentario horiek handitzea, bereziki garraio-hobekuntzen ondorioz.

Historiaurrean zein garai historikoetan, gizakiek beti behar izan dituzte ur edangarri iturri finkoak. K.a. 4. milurtekoan hasi ziren jada ibaien inguruan bizitzen, Mesopotamian Tigris eta Eufratesen artean[3], Egipton Niloaren inguruan[4][5], Indus ibaiaren magalean[6] eta Txinako ibai garrantzitsuenen inguruan[7][8]. Nekazaritzaren garapenak zereal ezberdinak lantzea hobetu zuen, urtaroen artean aleak gordetzea baimentzen zuen lanaren banaketa batekin. Lanaren zatiketak goi klase baten sorrera ekarri zuen, hiriak sortuz. Hiri horiek izan ziren zibilizazioen sortzaileak. Gizartearen konplexutasunak kontabilitate eta idazketa ekarri zituen.

Zibilizazioen loraldiarekin, Antzinaroa hasi zen, Antzinate klasikoa barne[9] (500. urte ingurura arte[10]), inperio ezberdinen sorrera eta gainbeherarekin. Historia post-klasikoan (Erdi Aroa barne, 500-1500 artean) Kristautasunaren hedapena, Islamaren Urrezko Aroa eta Pizkundea gertatu ziren. XV. mendearen erdialdean inprenta asmatu zen, tipo mugikorrak erabiliz[11]; honek komunikazioaren iraultza ekarri zuen, informazioa inoiz baino errazago elkarbanatzea baimenduz: Erdi Aroaren amaiera eta Iraultza zientifikoaren hasiera ekarri zuen[12]. Aro Modernoaren hasieran, 1500-1800 artean[13], Argien Garaia eta Esplorazioen Aroa gertatu zen. XVIII. mendean ezagutzaren eta teknologiaren metaketak masa kritiko nahikoa zuen Industria Iraultza baimentzeko. Honekin, Aro Moderno Berantiarra hasi zen, 1800etik aurrera eman zena[10].

Eskema eta historiaren zatiketa hau Mundu Zaharraren, eta bereziki Europa eta Mediterraneoaren historia azaltzeko sortu, garatu eta erabili zen. Eskualde hauetatik kanpo, bereziki Txina eta Indian, zatitze historikoak ezberdinak izan ohi dira. Hala ere, XVIII. mendetik aurrera, kolonialismoaren ondorioz, zibilizazio gehienen historiek bat egin dute. Azken milurtekoaren laurdenean, biztanleria, ezagutza, teknologia, komunikazio, merkataritza, armen suntsipen gaitasuna eta ingurumenaren degradazioa etengabe handitu dira, azelerazio konstantean; ondorioz, aukera eta arrisku berriak sortu dira planetan bizi diren komunitate guztientzat[14].

Historiaurrea

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Historiaurrea» eta «Giza eboluzioa»

Lehen gizakiak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Giza migrazio goiztiarrak»

Neurketa genetikoek adierazten dute Homo sapiens sortuko zuen tximinoen leinua txinpantzeak eta bonoboak (gizaki modernoen ahaide hurbilenak) sortuko zituen leinutik desbideratu zela duela 4,6-6,2 milioi urte artean[15]. Gizaki anatomikoki modernoak duela 300.000 urte inguru sortu ziren Afrikan[16], eta duela 50.000 urte inguru jokabide modernora iritsi ziren[17].

Paleolitoa hominidoek tresnak erabiltzearekin hasi zen[18]. Homo erectus bezalako hominidoek milaka urtetan erabili zituzten zurezko eta harrizko tresna sinpleak, baina denboraren poderioz, erremintak askoz finagoak eta konplexuagoak bihurtu ziren[19]. Agian duela 1,8 milioi urte, baina, zalantzarik gabe, duela 500.000 urte, gizakiak sua erabiltzen hasi ziren berotzeko eta kozinatzeko[20]. Paleolitoan hizkuntza ere garatu zen[21], baita hildakoen ehorzketa sistematikoa zein bizidunen apaindura barne hartzen zituen errepertorio kontzeptuala ere. Labar-pinturak eta marfilezko, harrizko eta hezurrezko eskulturak lehen adierazpen artistikoen zantzuak dira, espiritualtasun forma bat dakartenak, oro har animismo edo xamanismo gisa interpretatua[22]. Paleolitikoko gizakiak ehiztari-biltzaile gisa bizi ziren, eta nomadak izaten ziren[23]. Datu arkeologiko eta genetikoen arabera, Paleolitoko ehiztari-biltzaileen jatorrizko populazioak zuhaitz gutxiko eremuetan bizi ziren, eta lehen mailako ekoizpen handiko eremuetan sakabanatzen ziren, baso-estalki trinkoa saihestuz[24].

Gizaki modernoak azkar hedatu ziren Afrikatik Europako eta Asiako izotzik gabeko eremuetara duela 60.000 urte inguru[25]. Gizateriaren hedapen azkarra Ipar Amerikara eta Ozeaniara, azken glaziazioaren klimaxean gertatu zen. Garai hartan, gaur egungo eskualde epelak oso hezigaitzak ziren. Hala ere, Izotz Aroaren amaieran, duela 12.000 urte inguru, gizakiek planetako ia izotzik gabeko eremu guztiak kolonizatu zituzten[26].

Zibilizazioen sorrera

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Iraultza neolitiko»

Iraultza neolitikoa, K.a. 10.000 urte inguruan hasi zena, nekazaritzaren garapena markatu zuen, giza bizimodua funtsean aldatu zuena. Zerealen laborantza eta animalien etxekotzea Ekialde Hurbilean gertatu zen K. a. 8500. urtean gutxienez, garia, garagarra, ardiak eta ahuntekin[27]. Indus haranean landatzen eta animaliak hezten ziren K.a. 6000 inguruan. Txinako Ibai Horiko haranean artatxikia eta beste zereal batzuk landatzen ziren K. a. 7000 inguruan; Yangtze haranean arroza etxekotu zuen lehenago, K.a. 8000 urtean gutxienez. Amerikan, ekilorea K.a. 4000 inguruan lantzen zen. K.a. 3500 urte inguruan, Erdialdeko Amerikan artoa eta babarrunak etxekotu ziren. Patatak Hego Amerikako Andeetako mendikatean hazi ziren lehen aldiz, eta han ere etxekotu zuten llama[28]. Metalaren lana lehen aldiz erabili zen kobrezko tresnak eta apaingarriak sortzeko K.a. 6000 inguruan. Laster etorri zitzaion urrea atzetik, batez ere apaingarrietan erabiltzeko. Mineral metalikoen beharrak merkataritza bultzatu zuen, lehen giza kokalekuetako eremu askok ez baitzuten beharrezko mineralik. Brontzearen lehen aztarnak, kobrezko eta eztainuzko aleazio bat, K. a. 2500 ingurukoak dira, baina aleazioa ez zen askoz geroago arte orokortu[29].

Nekazaritzak elikagai-soberakinak sortu zituen, zuzenean elikagaiak ekoizten ez zituzten pertsonak mantendu zitzaketenak[30]. Horri esker, biztanleria-dentsitate handiagoa lortu zen, eta lehen hiriak eta estatuak sortu ziren. Hiriak merkataritzarako, fabrikaziorako eta botere politikorako guneak ziren[31]. Hiriek sinbiosi bat ezarri zuten inguruko eremuekin, nekazaritza-produktuak xurgatuz eta, trukean, manufakturatutako produktuak eta kontrol eta babes militarreko hainbat maila emanez. Lehenengo protohiriak Jerikon eta Çatalhöyüken agertu ziren, K.a. 6000 urtearen inguruan[32].

Hirien garapena zibilizazioaren gorakadaren sinonimoa izan zen. Lehenengo zibilizazioak Mesopotamia Beherean (K. a. 3000) sortu ziren[33][34][35]; Egiptoko zibilizazioak Nilo ibaian zehar (K. a. 3000) aldi berean sortu ziren[36][37]. Harappar zibilizazioa Indo ibaiaren haranean (egungo Indian eta Pakistanen; K. a. 2500 inguruan)[38][39] eta Txinako zibilizazioa Ibaiai Horia eta Yangtzean zehar (K. a. 2200)[40][41].

Gizarte horiek hainbat ezaugarri bateratzaile garatu zituzten, hala nola gobernu zentrala, ekonomia eta gizarte-egitura konplexuak, hizkuntza- eta idazketa-sistema sofistikatuak, eta kultura eta erlijio desberdinak. Kultura horiek gurpila[42], matematika[43], brontzearen lana, belaontziak, buztingilearen tornua, ehunak, eraikin monumentalen eraikuntza[44] eta idazketa asmatu zituzten[45]. Idazketak erraztu egin zuen hirien administrazioa, ideien adierazpena eta informazioaren kontserbazioa[46]. Adituek orain aitortzen dute idazketa gutxienez antzinako lau zibilizaziotan garatu ahal izan zela modu independentean: Mesopotamian (K. a. 3400 eta K. a. 3100 artean), Egipton (K. a. 3250 inguru)[47], Txinan (K. a. 2200) eta Erdialdeko Amerikako beheko lurretan (K. a. 650)[48].

Neolitikoan ohikoa zen jainko antropomorfikoak gurtzeko joera. Eguzkia, Ilargia, Lurra, zerua eta itsasoa bezalako entitateak askotan deifikatu egiten ziren[49]. Santutegiak sortu ziren, tenplu bihurtu arte eboluzionatu zutenak, apaiz eta beste funtzionario batzuen hierarkia konplexuarekin. Kontserbatzen diren lehen idazkera erlijiosoen artean Egiptoko Piramideetako Testuak daude, horietatik zaharrenak K.a. 2400 eta 2300 urte bitartekoak direlarik[50].

Antzinaroa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Antzinaroa»

Zibilizazioaren sorlekuak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Zibilizazioaren sorleku», «Brontze Aro» eta «Burdin Aro»
 
Gizako Piramideak, Egipton.
 
Zibilizazio minoikoak egindako fresko bat.
 
Buru olmeka bat.
 
Indiako garai vedikoan egindako kremazio urna bat.

Brontze Aroa hiru aroen sistemaren zatia da (Harri Aroa, Brontze Aroa, Burdin Aroa), munduko zenbait lekutarako zibilizazioaren hasierako historia modu eraginkorrean deskribatzen duena. Brontze aroak hiri-estatuen garapena ikusi zuen, baita lehen zibilizazioen sorrera ere. Tigris eta Eufrates ibaiak Mesopotamian, Nilo ibaia Antzinako Egipton[51], Indo ibaia Indiako kontinentean[52], eta Yangtze eta Ibai Horiak Txinan.

Sumer, Mesopotamian kokatua, ezagutzen den lehen zibilizazio konplexua da, 4 milurtekoko lehen hiri-estatuak garatuz[53]. Hiri hauetan agertu zen lehen idazkera modu ezaguna, idazkera kuneiformea, K.a. 3000 inguruan[54][55]. Idazkera kuneiformea piktogramazko sistema bat bezala hasi zen, zeinaren irudikapen piktorikoak sinpletu eta abstraktuago bihurtu baitziren[55]. Testu kuneiformeak, gakodun kainabera bat erabiliz idatzi ziren, buztinezko taulatxoen gainean sinboloak marrazteko estilo bezala[54]. Idazteak asko errazten zuen estatu handi baten administrazioa.

Ibai eta itsasoek erraztu zuten garraioa. Mediterraneo itsasoa, hiru kontinenteren ondoan, botere militarraren proiekzioa eta ondasunen, ideien eta asmakizunen trukea bultzatu zituen. Aro honek lehorreko teknologia berriak ere ikusi zituen, hala nola zalditeria eta gurdiak, armadek azkarrago mugitzeko aukera ematen zutenak.

Bilakaera horren ondorioz, lurralde-estatuak eta inperioak sortu ziren. Mesopotamian hiri/estatu independente eta gerrazaleen patroi bat nagusitu zen, baita hiri batetik bestera igarotzen zen hegemonia ez oso sendo bat ere[56]. Egipton, aldiz, lehenengo banaketa bikoitza gertatu zen Goi eta Behe Egipton, eta handik gutxira haran osoa batu zen K. a. 3100 inguruan, bake iraunkor batekin[57]. Kretan, zibilizazio minoikoa Brontze Aroan sartua zen K.a. 2700. urtean, Europako lehen zibilizaziotzat hartzen da[58]. Hurrengo milurtekoetan, beste ibai haran batzuek inperio monarkikoak altxatzen ikusi zituzten[59]. K.a. XXV eta XXI. mendeetan Mesopotamian Akad eta Sumerren inperioak sortu ziren[60].

Hurrengo mila urteetan, zibilizazioak mundu osoan zehar garatu ziren. Merkataritza botere-iturri bihurtu zen gero eta gehiago, baliabide garrantzitsuak zituzten estatuek edo merkataritza-ibilbide garrantzitsuak kontrolatzen zituztenek domeinua lortu baitzuten[61]. K.a. 1600 urtearen inguruan Mizenastar Grezia garatzen hasi zen[62], eta Brontze Aro berantiarraren kolapsoarekin amaitu zen, Mediterraneoko zibilizazio askori eragiten hasi zena K. a. 1200. eta 1150. urteen artean. Indian, garai hau garai vedikoa izan zen (K.a. 1750-600), hinduismoaren eta antzinako gizarte indiarraren beste alderdi kultural batzuen oinarriak ezarri zituena[63], eta K. a. 550. urtetik aurrera, gutxi gorabehera, azpikontinente osoan erresuma eta errepublika independente ugari ezarri ziren, Mahajanapada bezala ezagutzen zirenak[64].

Ekialdeko hemisferioan zibilizazio konplexuak sortzen ziren bitartean, Amerikako gizarte indigenak nahiko sinpleak izaten jarraitzen zuten, eta eskualde-kultura desberdinetan zatikatuta zeuden. Erdialdeko Amerikako sorrera aldian (K.a. 1500 - 500), zibilizazio konplexuagoak eta zentralizatuagoak garatzen hasi ziren, batez ere gaur egun Mexiko, Erdialdeko Amerika eta Peru direnetan. Horien artean olmeka, maia, zapoteka, moche eta nazca bezalako zibilizazioak zeuden. Nekazaritza garatu zuten, artoa, txileak, kakaoa, tomateak eta patatak landuz, Amerikan bakarrak diren laboreak, eta kultura eta erlijio desberdinak sortuz. Antzinako gizarte indigena horiei eragin handia izango zien, onerako eta txarrerako, Europaren kontaktuak garai moderno goiztiarrean.

Aro Axiala

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Filosofiaren historia» eta «Erlijio»
 
Budaren errepresentazio greko-budista bat. Alexandro Handiaren konkistaren ostean, budismoaren ikurrak arte greziarraren teknikarekin nahastu ziren.

K.a. VIII. mendetik aurrera, "Aro Axiala" ideia filosofiko eta erlijioso eraldatzaile multzo baten garapenaren lekuko izan zen, gehienak independenteak, leku askotan zehar[65]. Zenbait ikertzailek diotenez, Txinako konfuzianismoa, Indiako budismoa eta jainismoa eta juduen monoteismoa K. a. VI. mendean garatu ziren. Karl Jaspersen Aro Axialaren teoriak persiar zoroastrismoa ere barne hartzen du, baina beste ikerlari batzuek bere kronologia eztabaidatzen dute zoroastrismorako. K.a. V. mendean Sokratesek eta Platonek aurrerapen nabarmenak egin zituzten antzinako greziar filosofiaren garapenean.

Ekialdean, hiru pentsamendu-eskolek menderatuko zuten pentsamendu txinatarra XX. mendea ondo sartu arte. Taoismoa, legalismoa eta konfuzianismoa dira. Konfuzioren tradizioak, bereziki nagusi izatera iritsiko zenak, moraltasun politikoa bilatzen zuen, ez legearen indarrean, baizik eta boterean eta tradizioaren adibidean. Konfuzianismoa Koreara eta Japoniara zabalduko zen geroago[66].

Mendebaldean, greziar tradizio filosofikoa, Sokratesek, Platonek, Aristotelesek eta beste filosofo batzuek ordezkatua, metatutako zientzia, teknologia eta kulturarekin batera, Europa, Egipto, Ekialde Ertaina eta Indiako ipar-mendebaldean hedatu zen K. a. IV. mendean Mazedoniako Alexandro Handiaren konkisten ondoren[67].

Inperio erregionalak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Zibilizazio» eta «Inperio»

K.a. 500etik 500. urtera doan milurtekoan aurrekaririk gabeko tamainako inperio batzuk garatu ziren. Ongi trebatutako armada profesionalek, ideologia bateratzaileek eta burokrazia aurreratuek enperadoreek domeinu handietan gobernatzeko aukera sortu zuten, non populazioa hamarnaka milioi menekotik gorakoa izan zitekeen. Burdin Aroaren sorrerak eragin zuen gailentze militarrak aukera handiak eman zizkien metal hau garaitu zuten zibilizazioei[68]. Inperio handiak lurraldeen anexio militarraren eta nekazaritza-gune bihurtzeko defendatutako asentamenduen eraketaren mende zeuden. Inperioek ekarritako bake erlatiboak nazioarteko merkataritza sustatu zuen, batez ere Mediterraneoko merkataritza-ibilbide erraldoiak, Indiako ozeanoko itsas merkataritzako sarea eta Zetaren Ibilbidea. Europako hegoaldean, greziarrek (eta geroago erromatarrek), "Antzinaro klasikoa" izenez ezagutzen den garai batean, mendebaldeko kultura garaikidearen oinarritzat hartzen diren usadio, lege eta ohiturak ezarri zituzten.

 
Persepolis, gaur egungo Iranen.

Garai horretan eskualdeko hainbat inperio izan ziren. Mediarren erresumak Asiriar Inperioa suntsitzen lagundu zuen eszitiar nomadekin eta babiloniarrekin batera. Ninive, Asiriako hiriburua, mediarrek arpilatu zuten K. a. 612an[69]. Mediar Inperioak Irango ondorengo inperioei bide eman zien, hala nola Akemenestar Inperioari (K. a. 550-330), Partiar Inperioa (K. a. 247-224) eta Sasandar Inperioa (224-651).

Zenbait inperio egungo Grezian hasi ziren. Lehenengoa Delosko Liga izan zen[70] (K.a. 477tik) eta ondorengo Atenasko Inperioa (K. a. 454-404), egungo Grezian zentratuta. Geroago, Alexandro Handia (K. a. 356-323) Mazedonian, gaur egungo Greziatik gaur egungo Indiaraino hedatzen zen konkista inperio bat sortu zuen[71][72]. Inperioa hil eta gutxira zatitu zen, baina bere ondorengo helenisten eraginak aro helenistikoa luzatzea eragin zuen (K.a. 323- K.a. 31) eskualde osoan[73].

Asian, Maurya Inperioa (K.a. 322-185) gaur egungo Indian bazen[74]; K. a. Asiako hegoaldeko zatirik handiena Chandragupta Mauryak batu zuen Maurya Inperioarekin, eta Ashoka Handiaren azpian loratu zen. K.a. III. mendetik aurrera Gupta dinastiak antzinako Indiako Urrezko Aroa bezala ezagutzen zen garaia gainbegiratu zuen. IV. eta VI. mendeen artean, Indiaren iparraldea Gupta Inperioak gobernatu zuen. Indiako hegoaldean hiru erresuma dravidiko nabarmen sortu ziren: txerak[75], txolak eta pandyak. Ondoriozko egonkortasunak kultura hinduaren urrezko aroa iragartzen lagundu zuen IV. eta V. mendeetan.

 
Ponpeiako Terme Stabiane.

Europan, Erromatar Inperioa, egungo Italian zentratua, K.a. VII. mendean hasi zen[76]. K. a. III. mendean Erromatar Errepublika bere lurraldea zabaltzen hasi zen konkista eta aliantzen bidez[77]. Augustoren garaian (K. a. 63 - K. a. 14), Erromako lehen enperadoreak Mediterraneoaren zatirik handienean ezarri zuen jada bere nagusitasuna. Inperioak hazten jarraituko zuen, lurraldearen zati handi bat Ingalaterratik Mesopotamiaraino kontrolatuz, bere hedadurarik handiena Trajano enperadorearen menpe lortuz (117. urtean hila). Gure aroko III. mendean, inperioa mendebaldeko eta ekialdeko eskualdeetan banatu zen, enperadoreak (normalean) bananduta zeudela. Mendebaldeko inperioa kristau aroko 476. urtean erori zen, Odoakroren eragin germanikoaren pean. Ekialdeko inperioak, orain Bizantziar Inperioa bezala ezagutzen denak, bere hiriburua Konstantinoplan zuelarik, beste mila urtez jarraitu zuen, Konstantinopla Otomandar Inperioak 1453an konkistatu zuen arte.

 
Terrakotazko armada, Txinan, K.a. 210ean egina.

Txinan, Qin dinastia (K.a. 221-206), Txinako lehen dinastia inperiala, Han Inperioak jarraitu zuen (K. a. 206 - 220). Han dinastia, boterean eta eraginean, Zetaren Ibilbidearen beste muturrean zegoen Erromatar Inperioaren parekoa zen. Txina Hanek kartografia, ontzigintza eta nabigazio aurreratuak garatu zituen. Txinatarrek labe garaiak asmatu zituzten eta doitasun handiko kobrezko tresnak sortu zituzten. Garai klasikoan zehar beste inperio batzuk bezala, Han-en Txinak aurrera egin zuen gobernu, hezkuntza, matematika, astronomia, teknologia eta beste arlo askotan[78].

Afrikan, Aksumgo Erresuma, egungo Etiopian kokatua, gure aroko I. mendean ezarri zen merkataritza inperio garrantzitsu gisa, Hego Arabiako eta Kusheko bizilagunak menderatuz eta Itsaso Gorriko merkataritza kontrolatuz. Bere txanpona egiten zuen eta hilarri monolitiko handiak zizelkatzen zituen, Aksumeko obeliskoa bezala, bere enperadoreen hilobiak seinalatzeko.

 
Chicen Itza, Mexikon.

Amerikan ere eskualdeko inperio arrakastatsuak ezarri ziren, K.a. 2500. urtean ezarritako kulturetatik sortuak[79]. Ertamerikan kolonaurreko gizarte zabalak eraiki ziren, hauen artean zapoteka inperioa (K. a. 700 - 1521) eta maien zibilizazioa, Erdialdeko Amerikako aro klasikoan (K. a. 250-900), baina XVI. mendean espainiarrak iritsi ziren arte jarraitu zuena[80][81]. Kultura ama olmeka gainbehera joan ahala sortu zen maien zibilizazioa. Maien hiri-estatu handiak emeki-emeki hazi ziren kopuruz eta gorentasunez, eta maien kultura Yucatan osoan eta inguruetan hedatu zen. Azteken ondorengo inperioa inguruko kulturetan oinarritu zen, eta konkistatutako herrien eragina jaso zuen, hala nola tolteken eragina.

Zenbait zonaldetan aurrerapen teknologiko geldoak baina etengabeak izan ziren, eta garapen garrantzitsuak izan zituzten, hala nola estribuko eta isurbideko goldeak, mende gutxitan behin iristen zirenak. Hala ere, zenbait eskualdetan aurrerapen teknologiko azkarreko aldiak izan ziren. Garrantzitsuena, agian, Mediterraneoko eskualdeko aro helenistikoa izan zen, non ehunka teknologia asmatu ziren[82]. Garai horien ondoren, gainbehera teknologikoko beste batzuk etorri ziren, hala nola Erromatar Inperioaren gainbehera eta erorketa eta ondorengo Erdi Aro goiztiarra.

Gainbeherak, erorketak eta birsortzeak

aldatu
 
Agriparen Panteoia, gaur egun eliza katoliko bat, Antzinako Erromaren garaian eraikia.

Antzinako inperioek armada erraldoiak mantentzearekin eta burokrazia zentralari laguntzearekin lotutako arazo komunei aurre egin behar zieten. Kostu horiek nekazarienak ziren batez ere, eta lurjabe handikiek, berriz, gero eta gehiago saihesten zituzten kontrol zentralizatua eta kostuak. Mugetako presio barbaroak barne disoluzioa bizkortu zuen. Han-en dinastia txinatarra gerra zibil batean erori zen kristau-aroko 220. urtean, Hiru Erreinuen aroa hasiz, eta bere homologo erromatarra, berriz, gero eta gehiago deszentralizatu eta zatitu zen garai berean, III. mendeko krisia bezala ezagutzen den horretan. Eurasiako inperio handi guztiak kostaldeko lautada epel eta subtropikaletan zeuden. Asia erdialdeko estepetatik, zaldizko nomadak, batez ere mongoliarrak eta turkiarrak, nagusi ziren kontinentearen zati handi batean. Estribuaren garapenak eta arkulari armatu bat garraiatzeko bezain indartsuak ziren zaldien hazkuntzak etengabeko mehatxu bihurtu zituzten nomadak zibilizazio finkoenentzat.

[Erromatar Inperioaren apurkako zatiketak, gure aroaren II. mendea baino mende batzuk geroago iraun zuenak, Ekialde Ertainetik kristautasunaren hedapenarekin bat egin zuen[83]. Mendebaldeko Erromatar Inperioa germaniar tribuen menpean erori zen V. mendean, eta entitate politiko horiek pixkanaka estatu beligeranteen sail bihurtu ziren[84], guztiak Eliza Katolikoarekin era batera edo bestera lotuta[85]. Erromatar Inperioaren gainerako zatiak, ekialdeko Mediterraneoan, Bizantziar Inperioa deitzera iritsi zen bezala jarraitu zuen[86]. Mende batzuk geroago, mendebaldeko Europan batasun mugatu bat berrezarri zen 962. urtean berpiztutako "inperio Erromatar" bat ezarriz[87], geroago Germaniako Erromatar Inperio Sakratua deitua[88] , gaur egun Alemania, Austria, Suitza, Txekiar Errepublika, Belgika, Italia eta Frantziako zenbait estatu hartzen zituena[89].

Txinan, dinastiak sortu eta erori egingo ziren, baina Mediterraneo-Europa munduan ez bezala, batasun dinastikoa berrezarri egingo zen. Ekialdeko Han dinastia erori eta Hiru Erresumak desagertu ondoren, iparraldeko tribu nomadak IV. mendean inbaditzen hasi ziren, azkenean Txinako iparraldeko eremuak konkistatuz eta erresuma txiki asko ezarriz. Sui dinastiak arrakastaz bateratu zuen Txina osoa 581. urtean[90], eta Txinako Urrezko Aroaren oinarriak ezarri zituen[91] Tang dinastiaren pean (618-907).

Historia post-klasikoa

aldatu
 
Timbuktuko unibertsitatea, Malin.

"Aro postklasikoa" terminoak, "Antzinate klasikoaren" garaiko izen eurozentrikotik datorren arren, eremu geografiko zabalagoa hartzen du. Aro hau Mendebaldeko Erromatar Inperioa V. mendean erori zenetik datatu ohi da, banandutako erresuma askotan zatitu zena, horietako batzuk beranduago Erromatar Inperio Santuan konfederatuko zirelarik. Bizantziar Inperioak bizirik iraun zuen aro postklasikoaren edo Erdi Aroaren amaiera arte.

Aro postklasikoak musulmanen lehen konkistak, ondorengo Urrezko Aro islamiarra eta esklabo arabiarren merkataritzaren hasiera eta hedapena ere hartzen ditu, ondoren Ekialde Ertaineko, Erdialdeko Asiako eta Ekialdeko Europako mongoliar inbasioak eta 1280 inguruan Otomandar Inperioa sortzea. Asiako hegoaldean Indiako erresuma ertainak agertu ziren, eta ondoren Indian inperio islamikoak ezarri ziren.

Afrika mendebaldean Maliko Inperioa eta Songhai Inperioa garatu ziren. Afrikako hego-ekialdeko kostaldean portu arabiarrak ezarri ziren, non urrearekin, espeziekin eta beste merkantzia batzuekin salerosten zen. Horri esker, Afrikak Asiako hego-ekialdeko merkataritza-sistemarekin bat egin zuen, Asiarekin harremanetan jarriz; horrek, kultura musulmanarekin batera, swahili kultura ekarri zuen.

Txinak Sui, Tang, Song, Yuan dinastiak eta Mingen hasierak ezagutu zituen. Ekialde Ertaineko merkataritza bideek Indiako Ozeanoan zehar, eta Zetaren Ibilbideak Gobi basamortuan zehar, harreman ekonomiko eta kultural mugatua eman zuten Asiako eta Europako zibilizazioen artean.

Aldi berean, Amerikako zibilizazioek, hala nola kultura misisipiarrak, Puebloarrak, wari eta inkek, maiek eta aztekek, goia jo zuten. Garai modernoaren hasieran, kolono europarrekin harremanetan jarri ziren, eta ondoren konkistatu egin zituzten.

Ekialde Hurbila, Iparraldeko Afrika eta Erdialdeko Asia

aldatu
 
Santa Sofia, Istanbulen. Tenplu kristaua izan zen, beranduago meskita.
 
Gengis Khan, historiako inperiorik handienetako bat sortu zuen.

VII. mendean Islama iritsi aurretik, Ekialde Hurbila Bizantziar Inperioak eta Sasandar Inperioak menderatzen zuten, eta sarritan borrokan ari ziren hainbat eskualde kontrolatzen zituzten. Gudu kultural bat ere bazen, non kultura kristau bizantziarra Persiako tradizio zoroastriarrekin lehiatzen zen. Islamaren jaiotzak bi inperio hauek azkar gainditu zituen egoera berri bat sortu zuen. Erlijio berriak eragin handia izan zuen Mundu Zaharreko historia politikoan, ekonomikoan eta militarrean, batez ere Ekialde Hurbilekoan.

Arabiar Penintsulan duten erdigunetik, musulmanak aro postklasikoaren lehen urteetan hedatzen hasi ziren. 750. urtearen inguruan Ekialde Hurbileko zatirik handiena, Afrikako iparraldea eta Europako zati batzuk konkistatu zituzten, eta, bide batez, Islamiar Urrezko Aroa izenez ezagutzen den ikaskuntza-, zientzia- eta asmakizun-aroari ekin zioten. Musulmanek antzinako Ekialde Hurbileko, Greziako eta Pertsiako ezagutzak eta teknikak gorde zituzten garai postklasikoan, baina kanpotik zetozen berrikuntza berri eta garrantzitsuak ere gehitu zituzten, hala nola Txinako papergintza eta Indiako posizio-zenbaketa hamartarra.

Ikaskuntza eta garapen horren zati handi bat geografiarekin erlaziona daiteke. Islama agertu aurretik ere, Meka hiria merkataritzarako gune izan zen Arabian, eta Mahoma profeta islamiarra bera merkataria zen. Hajjeko tradizio islamiar berriarekin, Mekarako erromesaldiarekin, hiria are gehiago bihurtu zen ondasunak eta ideiak trukatzeko gune. Afrika eta Arabia arteko eta Arabia eta Asia arteko merkataritza-bideetan merkatari musulmanen eragina izugarria zen. Ondorioz, zibilizazio islamiarra bere merkataritza-ekonomian oinarrituta hazi eta hedatu zen, europar, indiar eta txinatarren kontrastean, beren gizarteak nekazaritzako lurjabe noblezian oinarritzen baitzituzten. Merkatariek ondasunak eta fede islamiarra eraman zituzten Txinara, Indiara, Asiako hego-ekialdera eta Afrika mendebaldeko erresumetara, eta aurkikuntza eta asmakizun berriekin itzuli ziren.

Gurutzaden mugimenduak, hasiera batean, motibazio erlijiosoak eta hedapen europarra garatu zituen lurralde musulmana atzerarazteko eta Lur Santuaren kontrola berreskuratzeko. Azkenean ez zuen arrakastarik izan eta Bizantziar Inperioa ahultzeko balio izan zuen, batez ere 1204ko Konstantinoplaren arpilaketarekin. Bizantziar Inperioa gero eta lurralde gehiago galtzen hasi zen turkiar otomandarren mesedetan. Eskualdeko arabiarren nagusitasuna XI. mendearen erdialdean amaitu zen, turkiar seljuktarren etorrerarekin, hegoaldera emigratu zutenak Erdialdeko Asiako turkiar lurretatik. XIII. mendearen hasieran, inbaditzaile-uholde berri batek, Mongol Inperioak, eskualdea zeharkatu zuen, baina, azkenean, turkiarrek eklipsatu zuten eta Otomandar Inperioaren sorrerak egungo Turkian, 1280 inguruan[92].

 
Kairouango meskita handia, Tunisian.

Afrikako iparraldeak berbereek osatutako estatuak sortzen ikusi zituen, hala nola Marokoko Marindarrak, Aljeriako zayyaniar dinastia eta Tunisiako hafsidar dinastia. Kostaldea Berberiako kostaldea bezala ezagutzen zen. Ipar Afrikako portuetan basea zuten piratek merkataritza-ontziak harrapatzen zituzten eta kostaldeko kokalekuei eraso egiten zieten. Gatibu europar asko Ipar Afrikako merkatuetan saltzen ziren Berberiako esklabo-merkataritzaren zati gisa.

 
Samarkandako Rajestana, 1902an.

Sui dinastiatik aurrera (581-618), txinatarrak Asia Erdialdeko ekialderantz hedatzen hasi ziren eta nomada turkiarrei aurre egin zieten, Erdialdeko Asiako talde etniko nagusiena bihurtzen ari zirenak[93]. Hasiera batean, harremana lankidetza izan zen neurri handi batean, baina 630. urtean Tang dinastiak turkiarren aurkako erasoari ekin zion, Ordos mongoliar basamortuko eremuak harrapatuz. VIII. mendean, islama eskualdean sartzen hasi zen, eta laster bihurtu zen herritar gehienen fede bakarra, nahiz eta budismoak indartsu jarraitu zuen ekialdean[94]. Arabiako basamortuko nomadek estepako nomadak berdindu zitzaketen militarki, eta Arabiar Inperio primitiboak Erdialdeko Asiako zatiak kontrolatu zituen. VI. eta VII. mendeetan, heftalitarrak ziren talde nomadarik boteretsuenak eta eskualdearen zati handi bat kontrolatzen zuten. IX. eta XIII. mendeen artean, eskualdea hainbat estatu boteretsuren artean banatu zen, hala nola Samandar Inperioa[95], Seljuktar Inperioa[96] eta Khwarezmeko Inperioa. Asia Erdialdetik sortu zen inperio handiena Gengis Khanek Mongoliako tribuak batu zituenean garatu zen. Mongoliar inperioa Erdialdeko Asia osora eta Txinara hedatu zen, baita Errusiako eta Ekialde Ertaineko eremu zabaletara ere[97]. Gengis Khan 1227an hil ondoren, Erdialdeko Asiako zatirik handiena ondorengo estatu batek menderatu zuen, Txagatai Khanerriak. 1369an, Timurrek, mongoliar tradizio militarreko turkiar buruzagi batek, eskualde gehiena konkistatu zuen eta Timurtar Inperioa sortu zuen[98]. Hala ere, Timurren inperio handia erori egin zen hil eta gutxira. Lurraldea, orduan, uzbekiarrek ezarritako khanerri txikietan banatu zen, Bukharako khanerria eta Khivako khanerria, besteak beste.

Gerra bizantziar-sasaniden ondoren, Kaukasoak Armenia eta Georgia atzerriko subiranotasunetik aske zeuden erresuma independente gisa loratzen ikusi zituen. Bizantziarrak eta sasandarren gerra etengabeez nekatu zirenean, Rashidun kalifa-herria Kaukasora hedatzeko baliatu zen musulmanen lehen konkisten garaian. XIII. mendean, mongoliarren etorrerak eskualdea inbaditu zuen berriro.

Europa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Europako historia» eta «Erdi Aroa»
 
Leireko monasterioa, Nafarroa Garaian. Monasterioetan mantendu zen latindar kultura, eta zentro politiko garrantzitsu izan ziren.
 
Izurri Beltza, Europak jasan duen pandemiarik gogorrena.
 
Leonardo Da Vinciren Vitruvioren gizona, Pizkundeko humanismoaren ikurretako bat.

Goi Erdi Aroko Europaren ezaugarri nagusiak despopulazioa, desurbanizazioa eta inbasio barbaroak izan ziren, eta hori guztia antzinaroaren amaieran hasi zen. Inbaditzaile barbaroek beren erresuma berriak sortu zituzten Mendebaldeko Erromatar Inperioaren hondarretan. VII. mendean, Afrikako iparraldea eta Ekialde Ertaina, lehen Ekialdeko Erromatar Inperioaren parte zirenak, Kaliferriaren parte izatera pasa ziren Mahomaren ondorengoek konkistatu ondoren. Gizartean eta egitura politikoetan funtsezko aldaketak gertatu ziren arren, erresuma berri gehienek ahal izan zituzten erakunde erromatar guztiak hartu zituzten. Kristautasuna Europa mendebaldean hedatu zen eta monasterioak sortu ziren. VII. eta VIII. mendeetan, frankoek, karolingiar dinastiaren menpean, mendebaldeko Europaren zati handi bat estaltzen zuen inperio bat ezarri zuten[99]; IX. mendera arte iraun zuen, inbaditzaile berrien presioaren mende erori zenean: bikingoak[100], magiarrak eta sarrazenoak.

Goi Erdi Aroan, 1000. urtearen ondoren hasi zenean, Europako biztanleria handitu egin zen, neurri handi batean, berrikuntza teknologikoek eta nekazaritzakoek merkataritzaren loraldia eta laboreen errendimendua handitzea ahalbidetu zuten heinean. Jaurerria, nobleei errentak eta lan-zerbitzuak zor zizkieten herrixketako nekazarien antolaketa, eta feudalismoa, Goi Erdi Aroan garatu ziren Erdi Aroko gizartea antolatzeko moduetako bi izan ziren. Egitura politiko horren bidez, zaldunek eta maila txikiagoko nobleek zerbitzu militarra eman behar zieten beren jaunei, lurren eta jaurerrien errentarako eskubidearen truke. Erresumak gehiago zentralizatu ziren Karolingiar Inperioaren desintegrazioaren ondorio deszentralizatzaileen ondoren. Gurutzaden mugimendua musulmanei Lur Santuaren kontrol katolikoa kentzen saiatu zen, eta Ekialde Hurbilean estatu kristau batzuk ezartzeko denbora nahikoan lortu zuen. Italiar merkatariek esklaboak inportatzen zituzten etxeetan lan egiteko edo azukrea prozesatzeko[101]. Bizitza intelektuala eskolastikak eta unibertsitateen sorrerak markatu zuten, eta katedralak eta eliza gotikoak eraikitzea garaiko lorpen artistiko nabarmenetako bat izan zen.

Behe Erdi Aroan zailtasunak eta zorigaitzak izan ziren nagusi. Goseak, izurriak eta gerrak mendebaldeko Europako biztanleria suntsitu zuten[102]. Izurri Beltzak bakarrik 75-200 milioi pertsona hil zituen 1347 eta 1350 artean. Gizateriaren historiako pandemia hilgarrienetako bat izan zen. Asian hasita, gaitza Mediterraneora eta Mendebaldeko Europara iritsi zen 1340ko hamarkadaren amaieran, eta dozenaka milioi europar hil zituen sei urtean; biztanleriaren herena eta erdia artean hil zen[103][104].

Erdi Aroa Europako iparraldeko eta mendebaldeko lehen urbanizazio iraunkorraren lekuko izan zen, eta XVI. mendean Aro Modernoa hasi zen arte iraun zuen[105], nazio estatuen sorrerak[106], mendebaldeko kristautasunaren zatiketak Erreforman[107], Italiako Errenazimenduko humanismoaren gorakadak eta itsasoz haraindiko Europaren hedapenaren hasierak markatuta[108], Kolondar trukaketa ahalbidetu zuena, munduko lehen globalizazioa. Mendebaldeko Europan Gaztelako Erresuma, Frantziako Erresuma eta Ingalaterrako Erresuma sortu ziren, hainbat mendez munduaren europar kolonialismoa bultzatuko zuten entitate nagusiak. Garai honetan ere erresuma txikia izan zen euskal lurretan, Nafarroako Erresuma.

Erdialdeko eta Ekialdeko Europan, 1386an, Poloniako Erresumak eta Lituaniako Dukerri Handiak (azken horrek egungo Bielorrusiako eta Ukrainako lurraldeak hartzen zituen barne), Ordena Teutonikoko harraparien eta, geroago, Moskoviako mehatxuen, Krimeako tatariarren eta Otomandar Inperioaren aurrean, Poloniako Eduvigis erreginaren eta Jogaila duke lituaniar handiaren arteko ezkontzaren bidez batasun pertsonal bat eratu zuten, zeinak Władysław II Jagiełło Poloniako errege bihurtu zuen. Hurrengo lau mendeetan zehar, eta Prusia, Errusia eta Austriak XVIII. mendean Poloniar-Lituaniako Mankomunitatea zatitu zuten arte, bi erakunde politikoek nagusitasun federatua zuzendu zuten, luzaroan Europako estaturik handiena, etnia eta erlijio ezberdinak hartu zituena, munduko judu gehienak barne, eta pentsamendu zientifikoa sustatu zuena (Nikolas Koperniko, adibidez).

Saharaz hegoaldeko Afrika

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Afrikako historia»
 
Nigeriako Beningo Brontze bat.

Erdi Aroko Saharaz hegoaldeko Afrikan zibilizazio ezberdin asko egon ziren. Aksum erresuma VII. mendean erori zen Islamak bere aliatu kristauengandik banatu zuenean eta bere herria Etiopiako Goi Ordokian sartu zen babes bila. Denborarekin, Zagwe dinastia sortu zen, Lalibelako harkaitzean zizelkatutako arkitekturagatik ospetsua. Zagwe dinastia Salomondar dinastiaren eskuetan erori zen, aksumitar enperadoreen ondorengotza aldarrikatu eta herrialdea, XX. mendea ondo sartu arte gobernatu zuena[109]. Mendebaldeko Afrikako Sahel eskualdean inperio islamiar ugari sortu ziren, hala nola Ghanakoa, Malikoa, Songhaikoa eta Kanem-Bornukoa. Saharaz haraindiko urre, boli, gatz eta esklaboen merkataritza kontrolatzen zuten.

Sahel hegoaldean zibilizazioak sortu ziren kostako basoetan. Horien artean daude, besteak beste, bere arteagatik ospetsua den Iffen yoruba hiria[110] eta Oyo Inperioa, Benin hirian zentratutako Edo herriaren Beningo Erresuma, Igbo de Nri Erresuma, Igbo-Ukwun brontzezko arte aurreratua sortu zuena, eta Akandarrak, arkitektura sutsuagatik nabarmentzen direnak[111][112].

Erdialdeko Afrikan hainbat estatu sortu ziren, Kongoko Erresuma, besteak beste. Gaur egun hegoaldeko Afrika modernoa den honetan, afrikar bertakoek hainbat erresuma sortu zituzten, Mutaparena kasu. Afrikako ekialdeko kostaldeko swahili herriarekiko merkataritzari esker loratu ziren. Harririk gabeko defentsa-egitura handiak eraiki zituzten, hala nola Zimbabwe Handia, Zimbabweko Erresumako hiriburua, Khami, Butuako Erresumako hiriburua, eta Danangombe (Dhlo-Dhlo), Rozvi Inperioko hiriburua. Swahiliak Afrikako ekialdeko kostako biztanleak ziren, Kenyatik Mozambikeraino, asiar eta arabiarrekin merkataritza asko egiten zutenak, hauek Islamean sartu zituztelarik. Portuko hiri asko eraiki zituzten, hala nola Mombasa, Zanzibar eta Kilwa, Zheng He nabigatzaile txinatarrek eta geografo islamiarrek ezagutu zituztenak.

Hegoaldeko Asia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Indiako historia»
 
Chennakeshava tenplua, Belur, India.

Indiako iparraldean, Gupta Inperioaren erorketaren ostean (550. urtean) eskualdean erresuma ugari sortu ziren, egitura eta saretze oso konplexuekin[113]. 712an Indiaren konkista musulmana hasi zen, Omeiatar Kalifa-herriak gaur egungo Pakistanen zatik handiak konkistatu zituenean. Arabiarren aurrerapena puntu horretan gelditu zen, baina Islamak aurrera egin zuen Indian, batez ere arabiar merkatarien ondorioz, kostaldeko hirietan.

IX. mendean Borroka Tripartitoa eman zen Indiaren iparraldearen kontrolaren inguruan. Pratihara Inperioa, Pala Inperioa eta Rashtrakuta Inperioak batera lehiatu ziren lur zati berberaren kontrolerako. Garai horretan ere Bahmani Sultanerria eta Vijayanagara Inperioa bezalako lurralde garrantzitsuak agertu ziren Indian.

Chaluky, Hoysala, Txola, Mogol eta Maratha dinastiak boteretsuak izan ziren Indiako historiaren zati honetan. Zientzia, ingeniaritza, artea, literatura, astronomia eta filosofia ugaritu ziren errege horien babespean[114].

Ipar-Ekialdeko Asia

aldatu

Nolabaiteko desadostasun garai baten ondoren, Txina Sui dinastiak bildu zuen 589an[115] eta, Tang dinastiaren ondoren (618-907), Txina Urrezko Aro batean sartu zen[116]. Tang Inperioa Tibeteko Inperioarekin lehiatu zen (618-842) Asia barneko eta erdialdeko eremuen kontrolagatik[117]. Hala ere, Tang dinastia zatitu egin zen eta, mende erdiko asalduraren ondoren, Song dinastiak Txina birbateratu zuen. William McNeillen arabera "lurreko herrialderik aberatsena, trebeena eta jendetsuena" izan zen. Iparraldeko inperio nomaden presioa gero eta larriagoa bihurtu zen. 1142an, Txinako iparraldea jurtxenen esku galdu zen Jin-Song Gerretan, eta Mongol Inperioak Txina osoa konkistatu zuen 1279an, Eurasiako lurreko masaren ia erdiarekin batera. Yuan mongoliar dinastiaren mende inguruko domeinuaren ondoren, Txinako etniak bere kontrola berretsi zuen Ming dinastiaren sorrerarekin (1368).

Japonian, leinu inperiala garai hartan ezarri zen, eta Asuka aroan (538-710) Yamato probintzia argi eta garbi zentralizatutako estatua bihurtu zen[118]. Budismoa sartu zen, eta Txinako kulturaren eta konfuzianismoaren elementuak hartzea nabarmendu zen. Nara aroan, VIII. mendean, estatu japoniar indartsu baten sorrera izan zen, eta askotan urrezko aro gisa deskribatzen da. Garai honetan, Gobernu inperialak obra publiko handiak hasi zituen, hala nola, gobernu-bulegoak, tenpluak, errepideak eta ureztatze-sistemak. Heian aroa (794tik 1185era) botere inperialaren gailurra izan zen, eta, ondoren, japoniarren feudalismoaren hasiera. Japoniako historiaren garai feudala, eskualdeko jaun boteretsuak (daimyoak) eta gerrako jauntxoen gobernu militarra (shoguna) nagusi zirela, Ashikaga shogunerria eta Tokugawa shogunerria kasu, 1185etik 1868ra arte hedatu zen. Enperadorea mantendu egin zen, baina batez ere apaingarri gisa, eta merkatarien boterea ahula zen.

 
Japoniaren mongoliar inbasioaren margoa.

Korea postklasikoak Hiru Erreinuen aroaren amaiera ikusi zuen: Goguryeo, Baekje eta Silla. Sillak Baekje konkistatu zuen 660an eta Goguryeo 668an[119]. Horrek Iparraldeko eta Hegoaldeko Estatuen garaiaren hasiera markatu zuen, hegoaldean Silla Bateratua eta iparraldean Balhae, Goguryeoren ondorengoa[120]. 892an Hiru Erresumen sistema berrezarri zen, Goguryeorekin (Taebong deitua garai horretan) nagusi bezala agertu zen, 936an penintsula osoa bateratuz[121]. Goryeoren dinastia fundatzaileak 1392ra arte gobernatu zuen, Joseon dinastiak ordezkatua, 500 urte inguruz gobernatu zuena.

Hego-ekialdeko Asia

aldatu
 
Angkor Wat, munduko tenplu erlijiosorik handiena, hedadurari dagokionez.

Erdi Aroaren hasierak, Asiako hego-ekialdean, Txenla Inperioaren esku zegoen Funango Erresumaren beherakada ekarri zuen, Khmer Inperioak ordezkatu zuena (802). Khmer herriaren hiriburua, Angkor, munduko hiririk handiena zen industria aroaren aurretik, eta mila tenplu baino gehiago zituen, Angkor Wat ospetsuena zelarik. Sukhothaiko erresumak (1238) eta Ayutthaya (1351) Thailandiar herriaren potentzia nagusiak izan ziren, khemerren eragina jaso zutenak.

IX. mendetik aurrera, Pagan Erresumak garrantzia hartu zuen egungo Myanmarren. Haren kolapsoak zatiketa politikoa eragin zuen, eta XVI. mendean Toungoo Inperioa sortu zenean amaitu zen.

Garaiko beste erresuma aipagarri batzuk hauek dira: Srivijayan Inperioa eta Lavo Erresuma (biak VII. mendean nabarmendu ziren), Xanpa eta Hariphunchai (biak 750. urte inguruan), Đại Việt (968), Lan Na (XIII. mendea), Majapahit (1293), Lan Xang (1354) eta Avako Erresuma (1364).

Garai horretan islama hedatu zen gaur egungo Indonesian (XIII. mendetik aurrera) eta Malaysiako estatuak agertu ziren, Malakako sultanerria eta Bruneiko inperioa kasu.

Filipinetan hainbat estatu sortu ziren, Manilan, Cebun eta Butuanen.

Ozeania

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Ozeaniako historia»
 
Rapa Nuiko Moaiak.

Ozeanian, Tu'i Tonga Inperioa gure aroko X. mendean sortu zen eta 1200 eta 1500 artean hedatu zen. Kultura, hizkuntza eta nagusitasun tongarra zabal hedatu ziren ekialdeko Melanesia osoan, Mikronesian eta Polinesia zentralean aldi horretan[122], eta eragina izan zuten ekialdeko Uvean, Rotuman, Futunan, Samoan eta Niuen, bai eta Mikronesiako uharte batzuetan (Kiribati, Pohnpei...), Vanuatun eta Kaledonia Berrian, non Kanak herri melanesiarra aurki daitekeen[123].

Australiako iparraldean, zenbait talde aborigenek Indonesiako arrantzale makasarrekin merkataritza erregularra egiten zutela erakusten duten frogak daude, europarrak iritsi aurretik.

Aldi berean, gutxi gorabehera, talasokrazia boteretsu bat agertu zen Ekialdeko Polinesian, Sozietate Uharteetan zentratua, zehazki Taputapuateako marae sakratuan, zeinak Ekialdeko Polinesiako kolonoak erakarri baitzituen Hawaii, Zeelanda Berria (Aotearoa) eta Tuamotu Uharteak, arrazoi politiko, espiritual eta ekonomikoengatik.

Garai horretako erregistro idatzi indigenak ia ez dira existitzen; izan ere, badirudi Ozeano Bareko uharte guztiek, Rapa Nui enigmatikoak eta haien idazkera rongorongo-a izan ezik, gaur egun deszifraezina dena, ez zutela inolako idazketa-sistemarik izan, harik eta kolono europarrek sartu zituzten arte. Hala ere, zenbait aurrehistoria indigena akademikoki estimatu eta berreraiki daitezke, jatorrizko ahozko tradizioen, etnografia kolonialaren, arkeologiaren, antropologia fisikoaren eta hizkuntza-ikerketaren azterketa arretatsu eta zentzudunaren bidez.

Amerikak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Amerikako historia»

Ipar Amerikan, garai horretan sortu zen mississippiar kultura gaur egungo Ameriketako Estatu Batuetan, gure aroaren 800. urtearen inguruan, Cahokiako XII. mendeko hiri-konplexu zabalak markatuta. Antzinako Pueblotarrek eta beren aurrekoek (IX-XIII. mendeak) kokaleku iraunkor zabalak eraiki zituzten, XIX. mendera arte Ipar Amerikako eraikinik handienak izaten jarraituko zuten harrizko egiturak barne[79].

Mesoamerikan, Teotihuacango zibilizazioa erori eta Maya Klasikoaren kolapsoa gertatu zen. XIV. eta XV. mendeetan Azteken Inperioak Erdialdeko Amerikako zati handi bat menderatu zuen.

Hego Amerikan, XIV. eta XV. mendeetan inkek gora egin zuten. Tawantinsuyuko Inka Inperioa, bere hiriburua Cuzcon zuelarik, Ande guztietan zehar hedatzen zen, kolonaurreko zibilizazio zabalena bihurtuz. Inkak oparoak eta aurreratuak ziren, errepide sistema bikainagatik eta harlangaitz paregabeagatik ezagunak.

Historia modernoa

aldatu
 
Gutenbergen Biblia, 1450ean inprimatua.

Ikuspegi historiografiko lineal eta globalean, historia modernoa ("aro modernoa", "Garai modernoak") historia postklasikoaren ondorengo garaiaren historia da (Europan "Erdi Aroa" izenez ezagutzen dena), 1500 ingurutik gaur egunera artekoa. "Historia garaikideak" 1945 ingurutik gaur arteko gertaerak biltzen ditu. (Bi terminoen definizioak, "Historia modernoa" eta "historia garaikidea", aldatu egin dira denboran zehar, historia gehiago gertatu denean euren definizioa aldatzen joan delako). Orain gutxi arte, ikuspegi nagusiak ezartzen zuen Aro Modernoa Amerikaren aurkikuntzatik Frantziako Iraultzara arte hedatzen zela, eta Aro Garaikidea Frantziako Iraultzatik gaur egun arten. Hala jasotzen da liburu gehienetan. Azken urteotan proposatu da Aro Modernoa bi zatitan banatzea: goiztiarra eta berantiarra, eta Aro Garaikidea terminoa Bigarren Mundu Gerraren osteko historiarentzat uztea. Ikuspegi horren arabera, honela banatuko litzateke historia:

Aro Modernoaren ezaugarri bereizgarriak Europan garatu ziren nagusiki, eta, horregatik, batzuetan munduko beste leku batzuetan aldizkakotasun desberdinak aplikatzen dira. Europako aldiak modu globalean erabiltzen direnean, Europako kulturarekiko kontaktuaren testuinguruan izan ohi da, Esplorazioen Aroan.

Humanitateetan eta gizarte-zientzietan, aro modernoan sortutako arauak, jarrerak eta praktikak modernitate gisa ezagutzen dira. Bigarren Mundu Gerraren ondorengo kulturari dagozkion terminoak postmodernitatea edo modernitate berantiarra dira.

Modernitate goiztiarra

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Aro Modernoa»

"Aro moderno goiztiarra", ohituraz Aro Modernoa izenarekin ezaguna, Erdi Aroaren eta Industria Iraultzaren arteko aldia izan zen, 1500 eta 1800 artean gutxi gorabehera. Zientziaren gorakadak, aurrerapen teknologiko gero eta azkarragoak, gizarte politika sekularizatuak eta nazio estatuek ezaugarritu zuten. Ekonomia kapitalistak goraka hasi ziren, hasiera batean Italiako iparraldeko errepubliketan, Genoan kasu. Garai moderno goiztiarrak teoria ekonomiko merkantilistaren gorakada eta nagusitasuna ikusi zituen, eta Eliza Katolikoaren feudalismoa, morrontza eta boterea, neurri handi batean, Europako esferaren gainbehera eta balizko desagerpena. Garai horretan sartu ziren Erreforma Protestantea, Hogeita Hamar Urteko Gerra zorigaiztokoa, Esplorazioen Aroa, Europako hedapen koloniala, Europako sorgin-ehizaren gailurra, Iraultza Zientifikoa eta Argien Mendea.

Pizkundea

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Pizkundea»
 
Ilargiaren faseak, Galileo Galileik marraztua.

Europako Pizkundeak -kultura klasikoaren "berpizkundea", XIV. mendean hasi eta XVI.era arte hedatu zena- ulertu zuen mundu klasikoaren lorpen kultural, zientifiko eta teknologikoen berraurkikuntza eta Europaren gorakada ekonomiko eta soziala. Errenazimentuak galderak egiteko kultura sortu zuen, eta, azkenean, Humanismoa[124] eta Iraultza Zientifikoa ekarri zituen[125].

Garai horretan, nahasmendu sozial eta politikoak sortu ziren eta esparru intelektual askotan iraultzak gertatu ziren. Aldi hori ere ezaguna da bere garapen artistikoagatik eta Leonardo da Vinci eta Michelangelo bezalako polimaten lorpenengatik, "Pizkundeko gizona" terminoa inspiratu baitzuten[126].

Europarren espantsioa eta lehen globalizazioa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Esplorazioen Aroa», «Kolonialismo», «XVI. mende» eta «XVII. mende»
 
Kolondar trukaketaren bidez Europara iritsi ziren hainbat labore amerikar. Lehen aldiz, mundu osoan zehar barreiatu ziren landare eta animalia berberak.
 
Europar karabelak eta, orokorrean, ontzigintza, mundua lehen aldiz lotzeko bitartekoa izan ziren.

Garai horretan, Europako potentziek munduaren zatirik handiena menderatu zuten. Europako zibilizazio klasikoko eskualde garatuenak munduko beste edozein eskualde baino urbanizatuago zeuden arren, Europako zibilizazioak gainbehera eta kolapso mailakatuko aldi luzea jasan zuen. Aro moderno goiztiarrean, Europak bere nagusitasuna berreskuratu ahal izan zuen; historialariek kausak eztabaidatzen dituzte oraindik.

Fase horri protoglobalizazioa izana ere ematen zaio. XV., XVI. eta XVII. mendeetan Europako itsas inperioek izan zuten gorakadagatik nabarmendu zen, lehenik portugesa eta espainiarra, eta gero holandarra eta britainiarra. XVII. mendean, globalizazioa enpresa-fenomeno pribatu ere bihurtu zen, Caracasko Gipuzkoar Konpainia, Ekialdeko Indietako Konpainia Britainiarra (1600. urtean sortua) eta Ekialdeko Indietako Konpainia Holandarra (1602. urtean sortua) bezalako konpainiak sortu zirenean.

Esplorazioen Aroak aldaketa handia ekarri zuen globalizazioan, Eurasiak eta Afrikak Mundu Berriarekin truke kultural, material eta biologiko garrantzitsua egin zuten lehen aldia izan baitzen. XV. mendearen amaieran hasi zen, Iberiar Penintsulako bi erresumek -Portugalek eta Gaztelak- Esperantza Oneko Lurmuturraren inguruan eta Ameriketarantz lehen esplorazio-bidaiak bidali zituztenean, 1492an Kristobal Kolonek "aurkitu" zituenak. Mende aldaketa baino pixka bat lehenago, portugaldarrak merkataritza postuak (lantegiak) ezartzen hasi ziren Afrikatik Asia eta Brasileraino, bertako produktuen merkataritzaz arduratzeko, hala nola esklaboen merkataritza transatlantikoa, urrea, espeziak eta egurra, nazioarteko negozio zentro bat sartuz errege monopolio baten pean, Indiako Etxea.

Integrazio globalak Ameriken europar kolonizazioarekin jarraitu zuen, Kolondar trukaketa[127], landareen, animalien, elikagaien, giza populazioen (esklaboak barne), gaixotasun kutsakorren eta kulturaren elkartruke handia ekialdeko eta mendebaldeko hemisferioen artean hasiz. Ekologia, nekazaritza eta kulturaren arloko munduko gertaera garrantzitsuenetako bat izan zen. XVI. mendean Europako nabigatzaileen bidez Ameriketatik iritsitako labore berriek nabarmen lagundu zuten munduko populazioaren hazkundean[128]. Mundua batzeko prozesu honek jarraitu zuen: Magallaes-Elkano espedizioak Ozeano Barea zeharkatu zuen, eta Juan Sebastian Elkanok munduari bira eman zion[129]. Beranduago, Andres Urdanetak Itzulbidaia aurkitu zuen[130], Asiako merkantziak Ameriketara eraman eta Ameriketatik Europara garraiatzea baimentzen zuen merkataritza bideari ekinez.

Garai honetan Pirateriaren Urrezko Aroa gertatu zen. Termino hori pirateria agerraldi bati edo gehiagori ematen zaion izendapena da, aro moderno goiztiarrean, XVII. mendearen erdialdetik XVIII. mendearen erdialdera bitartekoa. Garai bukaneroak XVII. mendearen amaiera hartzen du gutxi gorabehera. Garai honen ezaugarri dira Jamaikan eta Tortuga uhartean basea zuten marinel anglo-frantsesak, Karibeko eta ekialdeko Ozeano Bareko espainiar kolonia eta itsasontziei erasotzen zietela. XVIII. mendearen amaieran, pirata angloamerikar batzuek Piraten Erronda izenez ezagutzen den nabigazio-ibilbide bat jarraitu zuten, Bermudetatik eta Ameriketatik abiatuz, barku musulmanak eta Ekialdeko Indietako Konpainiaren itsasontziak Indiako Ozeanoan eta Itsaso Gorrian lapurtzeko bidaiak. Espainiako Ondorengotza Gerraren ondorengo aldian, lanik gabe geratu ziren marinel eta kortsario angloamerikarrak, samaldan, piraterian aritu ziren Karibean, Amerikako ekialdeko kostaldean, Afrikako mendebaldeko kostaldean eta Indiako ozeanoan[131][132].

Garapen eskualdearen arabera

aldatu
Ekialde Hurbil zabala
aldatu

Otomandar Inperioa, 1453an Konstantinopla konkistatu ondoren[133], berehala Ekialde Ertaineko estaturik boteretsuena bihurtu zen[134]. Persiako Safaviden dinastiak gobernatu zuen 1501etik aurrera, bi mendez[135]. 1736an Afxariden dinastia, 1751n Zand dinastia eta 1794an Qajar dinastia nagusitu ziren. Afrikako iparraldean, Watasiden sultanerria, Zayyanid sultanerria eta Hafsidar leinua estatu berbereak izan ziren XVI. mendera arte. Asia erdialdeko iparraldea eta ekialdea uzbekoen eta paxtunen esku zeuden, XIX. mendearen hasieran, Errusiar Inperioak Kaukasoren konkista hasi zuen[136].

Europa
aldatu
 
Espainiako Ondorengotza Gerraren mapak erakusten du Aro Modernoan izan ziren etengabeko gerren posizio hartzeetako bat.

Errusian, Ivan Izugarria 1547an koroatu zuten Errusiako lehen tsar gisa, eta, ekialdeko turkiar kanatoak anexionatzean, Errusia eskualdeko potentzia bihurtu zuen. Europa mendebaldeko herrialdeak, aurrerapen teknologikoei eta konkista kolonialari esker izugarri hedatzen ziren bitartean, elkarren artean lehiatzen ziren ekonomikoki eta militarki ia etengabeko gerra-egoeran. Askotan, gerrek erlijio-dimentsioa zuten, katolikoa protestanteen aurka, edo (batez ere Europa ekialdean) kristaua musulmanen aurka. Gerrarik aipagarrienen artean daude Hogeita Hamar Urteko Gerra, Espainiako Ondorengotza Gerra, Zazpi Urteko Gerra eta Frantziako Iraultzako Gerrak. Napoleon 1799an iritsi zen boterera Frantzian, XIX. mende hasierako Napoleondar Gerrak iragartzen zituen gertakaria.

Garai honetan, .Europan inkisizioak bere une gorena ezagutu zuen, bereziki Espainiar Inkisizioak, 1478t8k 1834ra bitarte heresia, sorginkeria, blasfemia edo judu arbasoak izatea jazarri zuena. XVI. mendean Erreforma Protestantea abiatu zen. Martin Luterok Eliza Katolikoaren aurka bere Laurogeita hamabost Tesiak sortu zituen, kristautasunaren erreforma handia eragin zuena Europa osoan zehar. Saxoniako hauteslerriak, Frederiko III.a Saxoniakoa buru zela, Wittenbergeen unibertsitatea sortu zuen 1502an. Luteroren jarraitzaileek luterano izena hartu zuten, baina Kalbinistak ere laster agertu ziren. Ingalaterran anglikanismoa erlijio ofizial bilakatu zen.

Saharaz hegoaldeko Afrika
aldatu

Afrikan, garai honetan, hainbat zibilizazioren erorketa eta berri batzuen agerpena eman zen. Swahili kostaldearen gainbehera gertatu zen Portugaldar Inperioaren eta Omango Imamerriaren indartzearekin. Mendebaldeko Afrikan Songhai Inperioa marokoarrek konkistatu zuten 1591an, pistolaz armatuta inbaditu eta gero. Zimbabweko Erresuma, Hegoaldeko Afrikan, desegin zen eta Mutapa, Butua eta Rozvi bezalako erresuma txikiagoak sortu ziren bere baitan. Etiopiak 1531n jasan zuen Adaleko Sultanerri musulmanaren inbasioa, eta 1769an Zemene Mesafintean (Printzeen Aroa) sartu zen, non enperadorea apaingarri bihurtu zen eta herrialdea gerrako jaunek gobernatu zuten, errege lerroa geroago Tewodros II.a enperadorearekin berreskuratuko zen arren. Ajuranen sultanerria, Afrikako Adarrean, XVII. mendean hasi zen gainbehera, Gelediko sultanerriaren ondoren. Afrikako beste zibilizazio batzuek aurrera egin zuten garai horretan. Oyo Inperioak bere urrezko aroa bizi izan zuen, Beningo Erresumak bezala. Ashanti Inperioak gaur egungo Ghanan lortu zuen boterea 1670ean. Kongoko Erresumak ere aurrera egin zuen garai horretan.

Hegoaldeko Asia
aldatu
 
Khan'Alam mogol enbaxadorea Shah Abbas Handiarekin negoziatzen, Iranen.

Indiako azpikontinentean, Lodi dinastiak Delhiko sultanerria gobernatu zuen bere azken fasean. Bahlul Lodik sortutako dinastiak 1451tik 1526ra arte gobernatu zuen. Dinastiako azken gobernaria, Ibrahim Lodhi, Baburrek garaitu eta hil zuen Panipateko lehen guduan. Vijayanagara Inperioak bere egoitza Dekkaneko ordokian zuen, baina bere boterea murriztu egin zen 1565ean Dekkango sultanerrien aurkako porrot militar garrantzitsu baten ondoren.

Mogol Inperioaren sorrera 1526an datatu ohi da, Erdi Aroaren amaiera aldera. XVII. mendearen amaieran eta XVIII. mendearen hasieran Indostango eskualde gehiena gobernatu zuen potentzia inperial islamiarra izan zen[137]. Inperioak Asiako hegoaldea eta hego-mendebaldea menderatu zituen, eta munduko manufaktura-ekonomia eta -potentzia handiena bihurtu zen, munduko BPGren laurdenarekin[138][139][140]. "Aro klasikoa" Aurangzeb enperadore mogolaren heriotzarekin amaitu zen[141], dinastiak beste 150 urtez jarraitu zuen arren. Garai hartan, Inperioaren ezaugarria administrazio oso zentralizatua izan zen, eskualde desberdinak lotzen zituena. Mogolen monumentu esanguratsu guztiak, haien ondare ikusgarriena, garai horretakoak dira, Indiako azpikontinentean eragin kultural persiarraren hedapena ezaugarri izan zuena, emaitza literario, artistiko eta arkitektoniko bikainekin. Marathi Inperioa gaur egungo Indiako hego-mendebaldean zegoen, eta izugarri hedatu zen peshwen, maratha inperioko lehen ministroen, gobernupean. 1761ean, Maratha armadak Panipateko hirugarren gudua galdu zuen, hedapen inperiala geldiarazi zuena.

Inperialismo Berriaren garapenak potentzia kolonialek ekialdeko hemisferioko ia lurralde guztiak konkistatzea ekarri zuen. Indiako kolonizazio komertziala 1757an hasi zen, Plasseyko guduaren ondoren, Bengalako nawabak bere domeinuak Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiari eman zizkionean, 1765ean, konpainiari diwani edo diru-sarrerak biltzeko eskubidea eman zitzaionean, Bengalan eta Biharren[142][143], edo 1772an, konpainiak hiriburu bat Kalkutan ezarri zuenean[144].

Ipar-ekialdeko Asia
aldatu
 
Filipe V.a Espainiakoaren peso de ocho moneta, batez ere Mexikotik erauzitako zilarrarekin egina. Aro Modernoan erauzitako zilarraren herenak Txinan amaitu zuen, inflazioa handituz eta gatazka sozialak areagotuz[145].

Japoniak Azuchi-Momoyama aroa (1568-1603) bizi izan zuen, ondoren Edo aroa (1603-1868) etorriko zen. Joseon (1392-1910) korear dinastiak gobernatu zuen garai honetan guztian zehar Korea, Japonia eta Txinatik zetozen XVI. eta XVII. mendeetako inbasioak arrakastaz uxatuz.

Europarekiko itsas merkataritzaren hedapenak eragin nabarmena izan zuen Txinan eta Japonian aldi horretan, batez ere portugaldarren aldetik, Macaon eta Nagasakin presentzia baitzuten. 1571ean Miguel Lopez Legazpik Manila sortu zuen, munduko ekonomiak batuko zituen hiria[145]. Txinak eta Japoniak politika isolazionistak aplikatu zituzten, atzerriko eraginak ezabatzeko, baina ez zuten guztiz lortu. Txinak, Espainia Berritik zetorren zilarraren eraginez, Macaotik sartzen zena batik-bat, inflazio garaia bizi zuen[146]. Gobernuan zegoen Ming dinastiak arazoak izan zituen monetaren sorreran, eta espainiar pesoen eskaria izugarri handitu zen, urre, portzelana eta zetarekin ordaintzen zena, Herbeheretar eta Espainiar merkatariak gehiago aberastuz[147][148]. Inflazio horrek, eta garai horretan sortutako gosetek Ming dinastia erortzen lagundu zuten[149] eta 1644an Qing dinastia sortu zen, Txinako azken dinastia inperiala, 1912ra arte gobernatu zuena. Qing dinastia debekatu zuen espainiar zilarra, Espainiaren gainbeheran sakondu zuena[150].

Hego-ekialdeko Asia
aldatu
 
Portugaldarren Malakako gotorlekutik geratzen den ate bakarra.

1511n portugaldarrek Malakako Sultanerria eraitsi zuten gaur egungo Malaysia eta Indonesiako Sumatra artean. Portugaldarrek merkataritza lurralde garrantzitsu hau (eta nabigazio estazio baliotsua) hartu zuten 1641ean holandarrek bota zuten arte. Johor Sultanerria, Malaysiar Penintsularen hegoaldeko muturrean zegoena, eskualdeko merkataritza-botere nagusi bihurtu zen. Europearren kolonizazioa herbeheretarrekin batera zabaldu zen Indonesian, portugesekin Ekialdeko Timorren, eta espainiarrekin Filipinetan. XIX. mendean, europar hedapenak Asia hego-ekialde osoan izango zuen eragina, britainiarrek Myanmar eta Malaysian, eta frantsesek Indotxinan. Thailandia izan zen kolonizatu gabeko herrialde bakarra.

Ozeania
aldatu

Ozeano Bareko uharteak ere ukituko zituen Europaren kontaktuak, 1521ean Marianetan eta beste uharte batzuetan lehorreratu zen Fernando Magallaesen bidaiatik hasita. Era berean, aipagarriak izan ziren Abel Tasmanen bidaiak (1642-44) egungo Australiara, Zeelanda Berrira eta inguruko uharteetara, eta James Cook kapitainaren bidaiak (1768-1779), Hawaiirekiko Europako lehen kontaktua ezarri zuena. Britainia Handiak 1788an sortu zuen bere lehen kolonia Australian, Hegoaldeko Gales Berriko Kolonia.

Amerika
aldatu
 
Ameriketako Estatu Batuetako independentzia gerraren pasarte batzuk. Gerra hau Amerikaren deskolonizazioaren aurrekaria izan zen, eta Frantziako Iraultzarekin batera, Aro Modernoaren amaiera markatzeko erabili izan da.

Ameriketan, mendebaldeko potentzia europarrek aurkitu berri ziren kontinenteak indarrez kolonizatu zituzten, neurri handi batean populazio indigenak mugituz eta azteken eta inken zibilizazio aurreratuak suntsituz. Espainiak, Portugalek, Britainia Handiak eta Frantziak lurralde zabalak eskatu zituzten eta eskala handiko kolonizazioari ekin zioten, Afrikako esklabo kopuru handi baten inportazioa barne. Portugalek Brasil aldarrikatu zuen. Espainiak Hego Amerika, Erdialdeko Amerika eta Ipar Amerikako hegoaldea erreklamatu zituen, Tordesillasko Ituna betez. Britainia Handiak Ipar Amerikako ekialdeko kostaldea kolonizatu zuen, eta Frantziak Ipar Amerikako erdialdea. Errusiak Ipar Amerikako ipar-mendebaldeko kostaldean sartu-irtenak egin zituen, 1784an egungo Alaskan lehen kolonia batekin, eta Fort Rossen postu aurreratua egungo Kalifornian 1812an. 1762an, Zazpi Urteko Gerran, Frantziak ezkutuan utzi zizkion Espainiari Ipar Amerikan zituen aldarrikapen gehienak, Fontainebleauko Itunean. Britainiar kolonietako hamahiruk 1776an independentzia aldarrikatu zuten, Amerikako Estatu Batuak sortuz, Parisko Itunak 1783an berretsia, Ameriketako Gerra Iraultzaileari amaiera emanez[151]. Napoleon Bonapartek 1800eko Napoleonen Gerretan Frantziak Espainiari egindako erreklamazioak berreskuratu zituen, baina 1803an Estatu Batuei saldu zizkien Louisianaren Erosketa gisa[152].

Modernitate berantiarra

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Aro Garaikidea»

1750-1848: Iraultzen Aroa

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Industria Iraultza», «Frantziako Iraultza», «Gerra Napoleondarrak» eta «XVIII. mendea»

1750tik aurrera hainbat iraultza eman ziren munduan, denbora-banaketa klasikoan Aro Garaikidearen hasieratzat hartzen direnak.

 
Lurrun-makinaren eskema.
 
Lehen trenbidea 1830ean ireki zen Manchester eta Liverpool artean.

Industria Iraultza, XVIII. mendearen bukaeran Erresuma Batuan jaioa, egundoko aldaketa izan zen giza historian, eguneroko bizitzaren alderdi guztiak bestelakoak izanen baitziren harrez geroztik. Aldaketaren motorra ehungintza, burdina ekoizteko tekniken garapena eta ikatzaren erabilera izan ziren. Ondoren, aldaketak beste eremu batzuetara hedatu ziren. Ubide nabigagarri andana egitean, errepideak hobetzean eta (geroago) burdinbideak paratzean, merkataritza suspertu zen[153]. Lurrun makinaren asmakuntzak industria eta merkataritza izugarri aldatu zituen, eta mekanizazioak gero eta fabrika handiagoak sortu zituen. Aldaketa demografiko nabarmena ere izan zen, landa eremutik hirira. Ingalaterran, garai honetan nekazaritzaren sistema tradizional irekitik (openfield) nekazaritza itxi batera iragan zen lege ugariren bitartez (enclosure acts), itxitura deitzen den metodoarekin[154]. Industria Iraultza laster hedatu zen inguruko herrialdeetara, bereziki Rhin ibaiaren inguruetara. Mundu mailako komertzioa, lehengaien kudeaketa berritzailea eta itsas-nabigazioa nabarmen handitu ziren industria iraultzaren ondorioz.

 
Askatasuna herriaren burua, Uztailaren iraultzaren oroigarria.
 
Haitiko iraultza, historiako lehen esklabo iraultza arrakastatsua.

Frantziako Iraultza Antzinako Erregimenaren amaiera ekarri zuen ekimen historikoa izan zen. Harrez geroztik gizartearen eta politikaren eredua oso bestelakoa izan zen, bertan mundu garaikidearen hiztegia, alderdi politikoen programak eta ideaik sortu baitziren[155]. Aldi berean, Amerikako Iraultza ere eman zen, atzerabiderik ez zuen prozesua. Demokraziaren oinarriak ezarri ziren horietan, botereen banaketa, nazioaren burujabetza eta boto zentsitarioa ezarri zituzten. Gizaki eta Herritarraren Eskubideen Aldarrikapena egin zuten. Eredu hori hedatu zen eta Haitiko Iraultza gertatu zen handik gutxira, esklaboen lehenengo iraultza arrakastatsua, eta Amerikako kolonien artean independentismoa sortu zuena. Laster etorriko ziren Amerikaren deskolonizazioa beste hainbat herritan, bereziki Espainiar Inperioaren kalterako.

Frantziako Iraultzaren ondotik politikan gorabehera ugari izan ziren Frantzian. Napoleon Bonaparte militarra nabarmendu zen borroketan, zeinek 1799an estatu kolpe bat eman baitzuen boterea lortzeko. Frantzia eta Europako gainerako herrialdeen arteko gerra Iraultza garaian hasi bazen ere, Napoleon Bonaparteren agintaldian erpinera iritsi zen. Gerra hauek Europako armadak zeharo itxuraldatu zituzten, antolatzeko eta jokatzeko eredu berriak erabili baitziren. Izan ere, derrigorrezko errekrutatzeak hasi zirenez, gerrak maila ezezagunetan borrokatu ziren. Napoleondar Gerrak izenarekin ezagutzen diren gatazkak lehen mundu gerratzat har daitezke, hainbat koaliziok osatuta Europa osoa zein bere koloniak gerran izan baitziren etengabe. Errusiako frantziar inbasioaren ostean gauzak aldatzen ari ziren, eta beste hainbat porroten ostean, Waterlooko guduak markatu zuen erabateko azken porrota frantziarrentzat.

Horrenbeste urtetan borroka latzetan egon ostean, ondorioak ez ziren nolanahikoak izan. Germaniako Erromatar Inperio Santua desegin zen eta Espainia okupatuta zegoela Amerikako koloniak independentzia aldarrikatzen hasi ziren. Horrenbestez, Britainiar Inperioa munduko indarrik handiena izatekoa zen hurrengo mendean. Baina politika arloan ere nabaritu ziren gerren ondorioak. Okupatutako lurraldeetan Frantziako Iraultzako ideiak sartu ziren (demokrazia, botereen banaketa, pribilejioen akabera, etab.) eta Napoleondar Kodea oinarri zuten kode zibilak idatzi ziren. Erregeek nekez ezarri ahalko zuten lehengo sistema absolutista berriro abian. Vienako Batzarrarekin kontinente osoko ordezkariak toki berean bildu ziren lehen aldiz, eta bake terminoak hitzartu zituzten. Vienako Batzarrean Europako nazioarteko aferetako oinarriak finkatu ziren, aldaketak aldaketa, Lehen Mundu Gerraraino (1914) iraun zutenak.

Frantzian Borboien berrezrakuntzak beste iraultza bat eragin zuen 1830ean, Uztaileko Iraultza izenarekin ezaguna. Honek ziklo iraultzaile bat hauspotu zuen Europa osoan zehar: Greziak eta Belgikak independentzia eskuratu zuten urte horretan, baina Poloniak, Errusiar Inperioaren kontra matxinatuta ere, ez zuen halakorik lortu. Frantzian, edonola ere, Lois Philipperen erregealdia barrikadek ere amaiarazi zuten 1848ko otsailean, Bigarren Errepublika ezartzeko. Bozka unibertsala ezarrita, abenduaren 2an Louis Napoleon hautatu zuten presidente, batik bat landa lurraldeetako babesari esker. Parisko istilu horiek eraginda, iraultza Europako beste tokietara hedatu zen, 1848ko iraultzak ezagutzen den olatuan. Iraultza horietan ideia berriak ere agertu ziren, sozialismoa eta nazionalismoa kasu, tokian toki indar aldakorrekin.

Langile klasearen sorrera

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «XIX. mendea», «Kapitalismo» eta «Sozialismo»
 
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Karl Marx ulertzeko gakoak.

Industria Iraultzaren garapenak burgesia indartu eta kapitalismoa gailendu zuen gero eta herrialde gehiagotan. Ingalaterra laissez faire izeneko kapitalismoaren tontorrera iritsi zen, merkantilismoaren kalterako. Adam Smith eta David Ricardo buru ziren ekonomista klasikoen irakaspenekin bat, Ingalaterrak merkatu ekonomiaren lehia eta garapena bultzatu zuen. Finantza eta kreditu sistemek, burtsak eta nazioarteko merkataritzak ekonomia berri bat sortu zuen. Mende amaieran industriak trust eta holdingak bezalako egiturak sortu zituen[156]. 1870eko eta 1880ko hamarkadetan Depresio Luzea gertatu zen. Ondorioz ekonomiaren goraldiak eta beheraldiak kapitalismoaren arazo ohikoa bilakatu zen, epe luzerako eramangarria zen ala ez ezartzeko eztabaidak sortuz.[157][158]. Testuinguru horretan ere sortu zen langile mugimendua.

Langileen aldeko estreinako mugimenduak Ingalaterrako luddismoarekin etorri ziren, Ned Ludd langilearengatik. Hauek makinei egozten zieten artisau txikien erosteko ahalmenaren galera, eta suntsitzeei ekin zieten. Baina laster osatu ziren beste mugimendu batzuk, kartismoa kasu, eta sufragio unibertsalaren aldeko mugimenduak piztu zituzten langileek, nahiz eta garai horretan unibertsal hori gizonezkoak baino ez ziren. 1848an Karl Marxek eta Friedrich Engelsek Alderdi Komunistaren Manifestua plazaratu zuten. Handik hogei urtera osatu zuten Lehen Internazionala. 1871n Parisko Komunaren alde egin zuten. Izan ere, langileriak boterea eskuratu zuen lehen aldia izan zen. Garai horretan ere sendotu ziren langileen artean sozialismoa, komunismoa eta anarkismoa. 1890ko hamarkadan zortzi orduz lan egiteko kanpainari ekin zioten[159] eta maiatzaren 1a nazioarteko langileen eguna deklaratzea lortu zuten 1910ean.

1848-1914: Inperioen Aroa

aldatu
 
Afrikaren banaketa, 1913an.

Industrializazioak behar berriak sortu zituen, eta inperialismoa indartu zen. Tendentzia honek bere une gorena izan zuen Lehen Mundu Gerrarekin, inperioen arteko lehiaren ondorio zuzena. Europako potentziek Afrikaren banaketa egin zuten urte horietan, kontinentea kontrolpean utziz. Inperialismoaren bigarren olatu honetan Erresuma Batuak lurralde berriak kontrolatu zituen, tartean India, eta munduko inperiorik handienean bilakatu zen. Errusiako Inperioa Eurasia osoan zehar zabaldu zen, eta Joko Handia deitzen den lehia geopolitikoa hasi zuen Britainiar Inperioarekin lehian, Asiako erdialdea eta hegoaldea kontrolatzeko. Frantziak bereziki Afrikan hedatu zituen bere posizioak. Belgikar Inperio Kolonialak Kongoko Estatu Burujabea zuen bere eskuetan, erregearen esparru pribatu gisa[160]. Italiaren bateratzeak eta 1871ko Alemaniaren bateratzeak Europa erdialdeko paisaia aldatu zuten, Austria-Hungariako Inperioarekin eta Otomandar Inperioarekin lehian. Txinak mendebaldearen kontrola zuen, Erresuma Batuak bertan sartutako opioaren bidez. Opioaren Gerrak kolonialismo honen gorenean eman ziren. Frantziak Indotxina konkistatu zuen, eta Indonesian Herbehereek kontrol gogorra ezarri zuten. Herbehereek Boer errepublikak ezarri zituzten Hego Afrikan. Japoniak bere burua Mendebaldeari ireki zion Meiji Aroan (1868-1912).

Inperialismo horrek arazo berriak sortu zituen, baita gizateriaren aurkako krimenak ere. Leopoldo II.a Belgikakoak sarraskia eragin zuen Kongon, kautxu biltzaileen artean terrorea sortuz. 1876-1878ko Indiako gosete handiak 8,2 milioi hildako inguru eragin zituen[161][162]. Tentsio inperialistak hainbat gerra eragin zituzten: 1898ko Espainia-Estatu Batuak Gerra eta 1904-1905eko Errusia-Japonia Gerra edo Boerren Gerrak Hegoafrikako zurien artean. 1898ko Fashodako gertaeran, esaterako, Erresuma Batua eta Frantziaren arteko borroka apenas saihesterik zegoen. 1904an, ordea, bi herrialdeek Entente Cordiale izeneko ituna sinatu zuten. Alemaniarrak itun hori apurtzen saiatu ziren Marokon, baina Alemaniaren beraren kontrako erresumina areagotzea lortu zuen. Inperialismo honek mugimendu abertzaleak ere hauspotu zituen euren barruan, horren adibide mende amaieran sortutako euskal abertzaletasuna.

1914-1945: Bi Mundu Gerra eta Iraultza bat

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Lehen Mundu Gerra», «Errusiako Iraultza», «1929ko kraxa» eta «Bigarren Mundu Gerra»

Vienako Batzarraren ostean, Europako herrialde nagusiek botereen oreka bilatu zuten, inoren nagusitasuna suerta ez zedin. 1882an Aliantza Hirukoitza sinatu zuten sortu berria ziren Alemania, Italia eta Austria-Hungariako Inperioak. 1892an Frantziak eta Errusiak aliantza bat sinatu zuten, Europako erdialdeko botere horri aurre egiteko. 1904an Frantziak eta Erresuma Batuak Entente Cordiale sinatu zuten, elkar babeserako[163]. Bitartean, Balkanetako egonkortasuna pitzatzen zen, Austria-Hungariak Bosnia-Herzegovina konkistatu zuen, Errusia haserraraiz. Bosniako Krisiak Bulgariaren Independentzia Aldarrikapenarekin bat egin zuen, Otomandar Inperioa ere krisian sartuz. 1912an Italo-Turkiar Gerra eta Balkanetako Gerra piztuta zeuden. 1914an Franz Ferdinand Austriakoa erail zuten Sarajevoko atentatuan, Lehen Mundu Gerra definitiboki piztuz[164].

Alemaniaren asmoa Belgika neutrala zeharkatuz Frantzia azkar konkistatzea zen, baina Frantzia erasotzean Errusiak eta Erresuma Batuak erantzun zuten, eta Marneko lehen gudak aurrerapen guztiak geldiarazi zituen. Lubakietako gerra luze bat hasi zen, Europako potentzia guztiak mobilizatu zituena. Ia 74 milioi pertsonek hartu zuten parte gerran eta 9.400.000 militar eta 7.000.000 zibil baino gehiago hil ziren. Sommeko erasoan bakarrik britainiarrek milioi erdia lagun galdu zituzten. 1917an Ameriketako Estatu Batuak ere gerran sartu ziren, aliatuen alde. Urte horretan bertan Otsaileko Iraultza gertatu zen Errusian, gerraren aurkako jarrerak hauspotua. Boltxebikeek boterea eskuratu zuten azaroko iraultzarekin eta Brest-Litovsk ituna sinatu zuten, gatazka utziz. Baina boltxebikeen gobernu berriaren aurka ere piztu zen gerra, Errusiako Gerra Zibilak beste hiru milioi hildako eragin zituen.

1918ko irailean Hindenburg Marra gainditu zuten aliatuak. Bakea adosteko negozazioak Versaillesko Itunean idatzi ziren. Gerraren erantzukizuna Alemaniari egotzi zitzaion, eta egundoko gerra-ordainak pagatu behar izan zituen. Orobat, koloniak galdu zituen. Austria-Hungaria eta Otomandar Inperioak desegin ziren, eta Austria, Hungaria, Txekoslovakia eta Jugoslavia sortu ziren (Brest-Litovsken itunari esker Estonia, Letonia, Lituania, Finlandia eta Polonia sortu ziren). Munduak oraindik beste arazo bati aurre egin behar izan zion: 1918ko gripe pandemiak 50 milioi pertsona inguru hil zituen, frontean ziren militar asko euren etxeetara bueltatu ostean hedatzen lagundu zuten pandemia[165].

Errusiako Iraultzari jarraituz, mugimendu sozialista ugarik matxinada eta iraultza saiakerak egin zituzten. Alemaniako Weimarko Errepublikan Matxinada Espartakista piztu zen, Azaroko Iraultzaren testuinguruan. 1917-1923ko iraultzetan Txinako Alderdi Komunista sortu zen 1921ean, eta Mongoliako Iraultza urte berean eman zen. Formalki Lehen Mundu Gerraren barruan Finlandiako Gerra Zibila ere zurien eta gorrien artekoa izan zen. Ameriketako Estatu Batuetan ere iraultza sozialista emango zenaren beldur, Beldur Gorria abiarazi zuten[166]. Garapen ekonomiko handia izan zuen 1920ko Hamarkada Zoriontsua amaitu zen 1929ko kraxarekin, Depresio Handia eragin zuena[167]. Gosea munduko beste hainbat lekutan hedatu zen: 1931-1933ko sobietar goseteak milioika pertsona hil zituen, Ukrainak Holodomor deitzen duen genozidioaren parte. Urte batzuk lehenago, jaio berria zen Turkiak Armeniar genozidioa egin zuen, gutxienez 1.200.000 pertsona hil zituena. Eta testuinguru horretan, Erromarako Martxaren ostean sortu zen Italiar faxismoa, laster etorriko ziren beste talde faxista batzuen aitzindaria. Bitartean, Espainiako Bigarren Errepublikak aukera izan zuen politika sozialistak aurrera eramateko, baina Francisco Francok gidatutako estatu-kolpearen ondorioz Espainiako Gerra Zibila piztu zen, ondoren etorriko ziren beste indar faxista batzuen aitzindaria.

Alemaniak gerra-ordainak oraindik zorretan, krisi ekonomiko izugarriak bultzatuta, Adolf Hitlerrek bultzatutako nazionalsozialismoak indarra hartu zuen. 1933an nazismoaren gailentzea gertatu zen, Hirugarren Reicha aldarrikatuz. Alemaniak Lebensraum edo "bizitzeko tokia" aldarrikatu zuen, eta hainbat eskualde inbaditu zituen, tartean Sarre, Austria (Anschlussa) eta Sudeteak. 1939ko irailaren 1ean Poloniaren inbasioarekin Erresuma Batua eta Frantziak gerra deklaratu zioten Alemaniari, Bigarren Mundu Gerra piztuz. SESBek Molotov-Ribbentrop Itunaren ondorioz ez zuen Alemaniaren aurka egin, baina Bizargorri Operazioan Errusia inbaditu zutenean, SESB ere gerran sartu zen. Urte horretako abenduaren 7an Japoniak Pearl Harbor estatubatuarra eraso zuen eta F. D. Roosvelten agindupean AEB ere gerran sartu zen.

Ekialdeko frontean borroka latzen artean, gudu erabakiora Stalingradokoa izan zen (1942ko abuztuaren 21etik 1943ko otsailaren 2ra). Ekialdeko Europa bereganatuta, sobietarrek Berlin 1945eko maiatzaren 2an konkistatu zuten. AEBek eta Ingalaterrak, halaber, 1944ko ekainaren 6an beste fronte bat ireki zuten Frantzian, Normandian lehorreratuta. Alemaniak amore emanda, herrialdea lau irabazleen artean (AEBak, SESB, Erresuma Batua eta Frantzia) banandu zen, lau okupazio eremutan. Ozeano Bareko gerrari dagokionez, 1942ko udan geldiarazi zuten estatubatuarrek Japoniaren hedapena, Midwayko guduan. Harrez geroztik, uhartez uharte japoniarrek atzera egin behar izan zuten. Txinan ere, 1929tik abian zegoen gerra zibileko nazionalistek eta komunistek bat egin ondoren, gero eta lurralde gehiago galdu zuen Japoniak. Azkenean, Europan gerra amaituta, Harry S. Truman AEBetako presidente berriak arma nuklearrak erabiltzeko deliberoa hartu zuen, Japoniak lehenbailehen amore ematera behartzeko. Abuztuaren 6an Hiroshiman eta 9an Nagasakin lehertu ziren asmo belikoak zituzten lehen bonba atomikoak. Irailaren 2an errendizio ofiziala sinatutakoan amaitu zen Bigarren Mundu Gerra, 60 milioi hildako eraginez. Alemaniak kontzentrazio-esparru nazien bidez milioika zibil erail zituen, tartean 12 milioi hildako Holokaustoan, bereziki juduen aurkako genozidioa. Nurenbergeko epaiketekin, Nazio Batuen Erakundearen sorrerarekin eta AEBren botere ekonomikoa finkatuko zuen Marshall Planarekin hasi zen Historia Garaikidearen hurrengo fasea.

Mundu garaikidea

aldatu

1945-2000

aldatu

Bigarren Mundu Gerran Ardatzeko potentzien porrotak, potentzia aliatuen esku, hainbat ondorio izan zituen nazioarteko politikan. Alde batetik, Nazio Batuen Erakundea sortu zen, etorkizuneko gerrak saihesteko itxaropenarekin, Lehen Mundu Gerraren ondoren Nazioen Elkartea eratu zen bezala. Gerrak bi herrialde utzi zituen, Estatu Batuak eta Sobietar Batasuna, nazioarteko arazoetan eragiteko botere nagusiarekin. Haietako bakoitza ez zen besteaz fidatzen, eta bestearen eredu politiko-ekonomikoa mundu osoan hedatzearen beldur zen, kapitalista eta komunista, hurrenez hurren. Honek Gerra Hotzera eraman zuen, Estatu Batuen eta bere aliatuen eta Sobietar Batasunaren eta bere aliatuen arteko berrogeita bost urteko borroka eta arma-lasterketa. Komunismoak aurrera egiteko bidea ireki zuen Ekialdeko Alemanian, Polonian, Txekoslovakian, Hungarian, Jugoslavian, Albanian, Bulgarian, Errumanian, Txinako Herri Errepublikan, Ipar Korean eta Ipar Vietnamen. Beranduago, hainbat iraultza izan ziren munduan zehar, batez ere Hirugarren Mundua deitu zen herrialde independizatu berrien artean. Angolako Gerra Zibila, Kubako Iraultza edo Hego Yemen testuinguru honetan kokatzen dira.

Bigarren Mundu Gerran arma nuklearrak garatu zirenean, eta ondoren ugaldu zirenean, bi superpotentzien arteko gerra nuklearraren arriskupean egon zen gizadi osoa, gertakari askok erakutsi zuten bezala, horien artean Kubako misilen krisia 1962ko urrian. Gerra hau ez zen oso praktikoa, eta superpotentziek zeharkako gerrak hasi zituzten arma nuklearrik gabeko Hirugarren Munduko herrialdeetan, Koreako Gerra eta Vietnamgo Gerra izan ziren bezala. Txinan, Mao Zedongek industrializazio eta kolektibizazio erreformak aplikatu zituen Adelante salto handiaren zati gisa (1958-1962), eta horrek hamarnaka milioi pertsona gosez hiltzea eragin zuen (1959-1961). Goseteak, hala ere, ohikoak izan ziren Hirugarren Munduan, 1983-1985eko Etiopiako gosetea edo Nigeriako Gerra Zibilaren baitan Biafran gertatutakoak kasu.

1960 eta 1970ko hamarkadetan bitartean, Gerra Hotzeko Espazio Lasterketaren barruan, satelite artifizialen eta zunden jaurtiketak izan ziren. Sputnik satelitea aireratu zuen SESBek, eta AEBk hamabi astronauta Ilargian lurreratu eta onik itzuli ziren Lurrera, Apollo programaren baitan. Lehen zundak iritsi ziren Marte eta Artizarrera, eta Voyager programaren bidez Eguzki-sistematik kanpora bidali ziren lehen objektuak jaurti ziren. Gerra Hotzaren prestaketek, hirugarren mundu-gerra bat eragozteko edo borrokatzeko, teknologietan egindako aurrerapenak bizkortu zituzten, Bigarren Mundu Gerra baino lehen kontzeptualizatu baziren ere, gerra horren eskakizunetarako ezarri baitziren, hala nola erreakzio-hegazkinetarako, koheteetarako eta ordenagailuetarako. Bigarren Mundu Gerraren ondorengo hamarkadetan, aurrerapen horien ondorioz, hegazkinetako bidaiak ugaritu ziren, aplikazio kontaezineko satelite artifizialak erabili zituzten, Posizionamendu Sistema Globala (GPS) eta Internet barne. Asmakizun hauek pertsonen, ideien eta informazioaren zirkulazioa irauli dute, Informazioaren Aroa deitzen den eremuan sartuz. Bestetik, plastikoan eta petrolioan oinarritutako ekonomia garatu zen, kotxeen erabilera orokortu zen, eta horrek arazo ugari ekarri zituen baliabideen aldetik. 1973ko petrolioaren krisia[168], edo Golkoko gerra baliabide eskas horren inguruan garatutako gertakariak dira.

Gerra Hotza modu baketsuan amaitu zen 1991n, Picnic Paneuroparraren ondoren, Altzairuzko Teloiaren eta Berlingo Harresiaren erorketaren ondoren, eta Ekialdeko Blokearen eta Varsoviako Itunaren kolapsoaren ondoren. Sobietar Batasuna desegin zen, neurri batean Estatu Batuekin eta Mendebaldeko Europarekin ekonomikoki lehiatzeko gai ez zelako. Hala ere, Estatu Batuak ere eragin geopolitikoaren galeraren zantzuak erakusten hasi ziren, nahiz eta sektore pribatuak, sektore publikoaren aldarrikapenek orain gutxiago inhibituak, onura pribatua gero eta gehiago bilatzen zuen, ondasun publikoaren kaltetan.

Gerraosteko lehen hamarkadetan, Belgikako, Britainia Handiko, Herbehereetako, Frantziako eta mendebaldeko Europako beste herrialde batzuetako inperioen Asiako eta Afrikako koloniek independentzia formala lortu zuten. Hala ere, independizatu berri ziren herrialde horiek sarritan aurre egin behar izan zieten neokolonialismo, desordena soziopolitiko, pobrezia, analfabetismo eta gaixotasun tropikal endemiko gisako erronkei. Independizatutako herrialde horiek indar handia lortu zuten XX. mendearen amaieran, India edo Hego Afrika kasu. Herrialde sortu berri horien arteko gatazka-armatuak ohikoak izan ziren, hala ere. Mendebaldeko blokeko hainbat herrialdek NATO defentsa-talde bateratua bideratu zuten, Jugoslaviako Gerretan ere parte hartu zutenak. Ruandako Gerra Zibila eta Ruandako genozidioa, edo Kongoko Lehen Gerra bereziki Afrika kolpatu duten bi adibide dira. Gatazka hauek guztiek inoizko desplazatu eta errefuxiatu kopururik handiena sortu zuten.

Mendebaldeko eta Erdialdeko Europako herrialde gehienek pixkanaka komunitate politiko eta ekonomiko bat osatu zuten, Europar Batasuna, ekialderantz hedatu zena antzinako estatu satelite sobietarrak sartzeko. Europar Batasunaren eraginkortasunari kalte egin zion bere erakunde ekonomiko eta politiko komunen heldutasun ezak. Asiako, Afrikako eta Hego Amerikako herrialdeek haren ereduari jarraitu zioten, eta beren kontinente-elkarteak eratzeko saiakerak egiten hasi ziren. Beste eragile transnazional batzuk ere sortu ziren, G7, G8, G20, ALBA edo BRICS gisakoak.

XX. mendeak iraultza zientifikoa ekarri zuen, eta ez soilik aurrerapen militarraren ondorioz. Eremu guztietan izan ziren inoiz egon gabeko aldaketak, eta zientzia esparru guztiz berriak ere sortu ziren, fisika kuantikoa edo genetika gisa. Aurrerapen aitzindariak ere egin ziren, hala nola DNAren egitura eta DNAren sekuentziazioa aurkitzea, giza genomaren sekuentziazioa (Giza Genoma Proiektua), baztanga mundu osoan desagerraraztea, txertoetan aurrerapen handiak, antibiotikoen garapena (penizilina 1928an aurkitu zen) zelula amak aurkitzea, telefono mugikor eramangarria asmatzeea, plaken tektonika aurkitzea, espazioko eta Lurraren zatietako tripulaziorik gabeko esplorazio tripulatua, eta ordura arte ezezagunak ziren fenomeno fisiko bai oso txikiak (fisika nuklearra) zein oso handiak (kosmologia) garatu ziren. Konputazioak eta goi-hezkuntzaren demokratizazioak inoizko ezagutza handiena biltzea ahalbidetu zuen.

Generoa, sexua eta arraza, eskubideen bila

aldatu

Giza eskubideen aldeko borrokek mendeak dituzten arren, XX. mendetik aurrera ebidenteago bilakatu ziren mugimendu horietako batzuk. Emakumeen eskubideen aldeko mugimendua, feminismo deitua, supremazismo zuriaren eta arrazismoaren aurkakoa eta, bereziki XX. mendearen amaieran LGBTen eskubideen aldeko mugimenduek indar handia izan zuten.

 
Annie Kenney eta Christabel Pankhurst, sufragio unibertsalaren aldeko pankarta batekin. Sufragio unibertsala pixkanaka iritsi zen munduko herrialde askotan XX. mendean.

Feminismoaren lehen olatuak XIX. mendean du jatorria. Batez ere legearen aurreko berdintasunean eta sufragismoan izan zuen indargunea. Feminismo liberal hau goi klaseen artean hedatu zen gehien bat, baina eremu sozialistan ere izan zuen erakusleihoa, Errusiako Otsaileko Iraultzan, martxoaren 8 batean emakumezkoek izandako papera dela eta, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna aldarrikatzera eraman zuena. Bigarren olatuko feminismoa 1960-1980 artean garatu zen Mendebaldean. Desoreka kulturalak, genero arauak eta emakumeek gizartean izan beharreko paperari buruz hitz egin zen, batez ere. Sexu iraultza eta hippie mugimenduarekin batera eman zen. Bortxaketa eta familia-indarkerian jarri zuen arretan, emakumeentzako etxe seguruak sortu ziren eta dibortzioa bezalako eskubideen alde borrokatu zen. Feminismoaren hirugarren olatua 1990ko hamarkadaren amaieratik aurrera eman zen, eta XXI. mendean sartu zen, indarrez. Bigarren olatuan itxi gabeko eztabaidak berrireki ziren, mundu mailako mugimendu gisa indartu zen, eta emakumeen presentzia esparru guztietan aldarrikatu zuen. Filosofiaren alorrean, intersekzionalitatea, sexu positibotasuna, ekofeminismoa, transfeminismoa eta feminismo postmodernoa olatu honekin garatu ziren[169][170][171].

XXI. mendea

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «XXI. mendea»

XXI. mendearen ezaugarria da digitalizazioaren aurrerapena eta hedapena eta informazioaren kontrola maila globalean. Garai horri informazioaren aroa ere esaten zaio (hura kontrolatzen duenak eta bertara sartzen denak izango ditu aukerarik onenak). Aro industriala eta aro espaziala oso aldakorrak ez diren eredu linealek ezaugarritzen dute. Sare sozialak deiturikoek informazioaren mundu aldakorra islatzen dute, kostu baxuko konektibitatea. Aurrerapen hau XX. mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadan hasita zegoen hirugarren iraultza industrialarekin. Hala ere, XXI. mendearen hasieran, digitalizazioak aldaketa handia izan zuen, eta, horren ondorioz, datuak biltegiratzeko gailu berriak sortu ziren (flash memoriak), baita telefonia mugikorraren hedapenean intentsitate handiagoa ere (XX. mendeko 1980ko hamarkadan hasi zen Europan eta Ameriketako Estatu Batuetan). Teknologiaren arloan, itzalaldi analogikoa ere nabarmendu zen, 2005ean lurreko telebista digitala agertu zelako, gailu mugikorrak masifikatu zirelako eta Internetera sartzeak kostu txikia zuelako; baita Giza Genoma Proiektua garapena ere.

Mende honen hasieran, klima-aldaketa izenez ezagutzen den fenomenoaren kontzientziari heldu zitzaion berriro ere, joan den mendeko 1970eko hamarkadan hasitako mugimendua, nazioarteko komunitatearen kezka handienetako bat bihurtu dena. Baina 2015ean hasi ziren alertak sendotzen, hiri handietan sortutako kutsadura handiagatik. Arazo horrek protesta-kanpaina ugari eragin ditu, eta estatuek, bestalde, konponbideak lortzeko neurriak proposatzen dituzte, hala nola XX. mendearen amaieran adostutako Kyotoko Protokoloa (1997ko abenduaren 11n hitzartu zen, eta 1998ko martxoaren 16an eta 1999ko martxoaren 15ean sinatu zen NBEren egoitzan). Politika demografikoaren esparruan, globalizazioa, XX. mendeko azken hamarkadetan aipatu zena, nabarmen areagotu da; baita aktibisten eta mundu osoko suminduen mugimenduak ere.

Nazioarteko testuinguru politiko eta ekonomikoan, XXI. mendea, hasi zenetik, 2001eko irailaren 11n Estatu Batuetan izandako eraso terroristek markatu zuten, Ameriketako Estatu Batuek hasitako «terrorismoaren aurkako gerra» delakoaren hasierarako punta-puntakoa izan baitzen. Kanpaina militar honek Afganistango gerra hasi zuen 2001ean, eta Irakeko inbasioaren eta ondorengo gerraren arduraduna izan zen 2003an. Mende berri honek ere Errusiaren eta Estatu Batuen arteko Bigarren Gerra Hotza izan zitekeena markatzen du, Estatu Batuetako misilen aurkako sistema, Ekialdeko Europan zabaldua, Errusian azken belaunaldiko misil balistikoen garapen berri bat eragiten ari delako erantzun gisa.

Mende berria 2008an hasitako krisi ekonomikoak ere markatzen du, irismen globalekoa, gaur egun arte jarraitzen duena, eta Txinaren igoera ekonomikoak; Udaberri Arabiarra deiturikoan mundu arabiarrean dagoen ezegonkortasunak: Ekialde Ertaineko herrialdeetan baliabide energetikoen kontrol mundialak eragindako hainbat protesta, gatazka eta are esku-hartze militarrek ere markatzen dute, 2011ko Libiako gerra eta Siriako gerra zibila nabarmenduz. 2020an hasitako COVID-19 pandemiak milioika pertsona hil ditu eta atzerakada ekonomiko larria eragin du.

Erreferentziak

aldatu
  1. «World Population Growth» Our World in Data (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
  2. Colin., Tudge,. (1999). Neanderthals, bandits, and farmers : how agriculture really began. Yale University Press ISBN 0300080247. PMC 41184978. (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
  3. 1917-2016., McNeill, William Hardy,. (1999). A world history. (4th ed. argitaraldia) Oxford University Press ISBN 019511616X. PMC 38079231. (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
  4. 1946-, Baines, John,. (2000). Cultural atlas of Ancient Egypt. (Rev. ed. argitaraldia) Facts on file ISBN 0816040362. PMC 42780471. (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
  5. The Oxford history of ancient Egypt. (New ed. argitaraldia) Oxford University Press 2003 ISBN 9780191590597. PMC 743803162. (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
  6. Indus civilization sites in India : new discoveries. Marg Publications on behalf of the National Centre for the Performing Arts 2004 ISBN 8185026637. PMC 56367715. (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
  7. (Ingelesez) Lee, Yun Kuen. (2002-11-19). «Building the Chronology of Early Chinese History» Asian Perspectives 41 (1): 15–42.  doi:10.1353/asi.2002.0006. ISSN 1535-8283. (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
  8. 1928-, Teeple, John B.,. (2006). Timelines of world history. DK Pub ISBN 0756617030. PMC 66463795. (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
  9. 1928-2003,, Roberts, J. M. (John Morris),. The Penguin history of the world. (Sixth revised edition. argitaraldia) ISBN 9781846144431. PMC 862761245. (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
  10. a b The Encyclopedia of world history : ancient, medieval, and modern, chronologically arranged. (sixth edition [revised and updated]. argitaraldia) ISBN 0395652375. PMC 46660607. (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
  11. History : the definitive visual guide : from the dawn of civilization to the present day. DK Pub 2012 ISBN 9780756698584. PMC 794672969. (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
  12. 1926-, Grant, Edward,. The foundations of modern science in the Middle Ages : their religious, institutional, and intellectual contexts. ISBN 052156137X. PMC 33948732. (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
  13. 1949-2012,, Bentley, Jerry H.,. Traditions & encounters : a global perspective on the past. (Fourth edition. argitaraldia) ISBN 9780073330624. PMC 505211302. (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
  14. A history of the global economy : from 1500 to the present. ISBN 9781107104709. PMC 914156941. (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
  15. (Ingelesez) Chen, Feng-Chi; Li, Wen-Hsiung. (2001-02-01). «Genomic Divergences between Humans and Other Hominoids and the Effective Population Size of the Common Ancestor of Humans and Chimpanzees» The American Journal of Human Genetics 68 (2): 444–456.  doi:10.1086/318206. ISSN 0002-9297. PMID 11170892. PMC PMC1235277. (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  16. (Ingelesez) «Homo sapiens» The Smithsonian Institution's Human Origins Program (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  17. (Ingelesez) Klein, Richard G.. (1995-06-01). «Anatomy, behavior, and modern human origins» Journal of World Prehistory 9 (2): 167–198.  doi:10.1007/BF02221838. ISSN 1573-7802. (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  18. Christian, David. (2014). Big history : between nothing and everything. ISBN 978-0-07-338561-7. PMC 844372762. (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  19. Johnston, William D.. (1922). «The Evolution of Tools and Implements» The American Midland Naturalist 8 (2): 49–60.  doi:10.2307/2993010. ISSN 0003-0031. (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  20. Hart-Davis 2012, 17 orr. .
  21. Hart-Davis 2012, 20-21 orr. .
  22. Hart-Davis 2012, 32-33 orr. .
  23. Hart-Davis 2012, 30-31 orr. .
  24. (Ingelesez) Gavashelishvili, Alexander; Tarkhnishvili, David. (2016). «Biomes and human distribution during the last ice age» Global Ecology and Biogeography 25 (5): 563–574.  doi:10.1111/geb.12437. ISSN 1466-8238. (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  25. (Ingelesez) Stringer, Chris. (2012-05). «What makes a modern human» Nature 485 (7396): 33–35.  doi:10.1038/485033a. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  26. Hart-Davis 2012, 24-29 orr. .
  27. McNeill 1999, 11 orr. .
  28. Hart-Davis 2012, 36-37 orr. .
  29. Hart-Davis 2012, 42-43 orr. .
  30. Robert & Westad 2013, 34-35 orr. .
  31. Stearns & Langer 2001, 15 orr. .
  32. McNeill 1999, 13 orr. .
  33. Stearns & Langer 2001, 21 orr. .
  34. Hart-Davis 2012, 54-55 orr. .
  35. Robert & Westad 2013, 53 orr. .
  36. The Oxford history of ancient Egypt. (New ed. argitaraldia) Oxford University Press 2003 ISBN 978-0-19-159059-7. PMC 743803162. (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  37. Robert & Westad 2013.
  38. Indus civilization sites in India : new discoveries. Marg Publications on behalf of the National Centre for the Performing Arts 2004 ISBN 81-85026-63-7. PMC 56367715. (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  39. Allchin & Allchin 1997, 153–168 orr. .
  40. Lee, Yun Kuen. (2002). «Building the Chronology of Early Chinese History» Asian Perspectives 41 (1): 15–42.  doi:10.1353/asi.2002.0006. ISSN 1535-8283. (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  41. Teeple, John B.. (2006). Timelines of world history. DK Pub ISBN 0-7566-1703-0. PMC 66463795. (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  42. Hart-Davis 2012, 44 orr. .
  43. Roberts & Westad 2013, 59 orr. .
  44. McNeill 1999, 16 orr. .
  45. McNeill 1999, 18 orr. .
  46. Roberts & Westad 2013, 43–46 orr. .
  47. (Ingelesez) Regulski, Ilona. (2016-05-02). The Origins and Early Development of Writing in Egypt. Oxford University Press  doi:10.1093/oxfordhb/9780199935413.013.61. (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  48. The Oxford companion to archaeology. 1996 ISBN 0-19-507618-4. PMC 35178577. (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  49. Cook, Mercer; Barzel, Charles. (1949). «Mort et vivant» Books Abroad 23 (3): 268.  doi:10.2307/40087028. ISSN 0006-7431. (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  50. Allen 2007, 1 orr. .
  51. Buchanan 1979, 23 orr. .
  52. Chakrabarti 2004, 10–13 orr. .
  53. Hart-Davis 2012, 54–55 orr. .
  54. a b Hart-Davis 2012, 62–63 orr. .
  55. a b Roberts & Westad 2013, 53–54 orr. .
  56. «Mesopotamian history: the basics» oracc.museum.upenn.edu (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  57. Bard 2000, 57–64 orr. .
  58. Hart-Davis 2012, 76–77 orr. .
  59. (Ingelesez) «Early civilizations (article)» Khan Academy (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  60. McNeill 1999, 36–37 orr. .
  61. (Ingelesez) published, Heather Whipps. (2008-02-18). «How Ancient Trade Changed the World» livescience.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  62. Price & Thonemann 2010, 22 orr. .
  63. Roberts & Westad 2013, 116–122 orr. .
  64. Singh 2008, 260–264 orr. .
  65. (Ingelesez) Baumard, Nicolas; Hyafil, Alexandre; Boyer, Pascal. (2015-09-03). «What changed during the axial age: Cognitive styles or reward systems?» Communicative & Integrative Biology 8 (5): e1046657.  doi:10.1080/19420889.2015.1046657. ISSN 1942-0889. PMID 27066164. PMC PMC4802742. (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  66. Stearns & Langer 2001, 63 orr. .
  67. Stearns & Langer 2001, 70-71 orr. .
  68. Faulkner, Neil. (2019). Una historia radical del mundo. ISBN 978-84-948208-9-2. PMC 1107151023. (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  69. Roberts & Westad 2013, 110 orr. .
  70. Martin 2000, 106–107 orr. .
  71. Golden 2011, 25 orr. .
  72. (Ingelesez) «BBC - History - Alexander the Great» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  73. www.metmuseum.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  74. Kulke, Hermann. (2004). A history of India. (4th ed. argitaraldia) Routledge ISBN 0-203-39126-8. PMC 57054139. (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  75. (Ingelesez) «Cera dynasty | India | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  76. Hart-Davis 2012, 106–107 orr. .
  77. Kelly, Christopher. (2006). The Roman Empire : a very short introduction. Oxford University Press ISBN 978-0-19-151678-8. PMC 170419220. (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  78. Zhou, Jinghao. (2003). Remaking China's public philosophy for the twenty-first century. Praeger ISBN 978-0-313-05739-7. PMC 143289687. (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  79. a b Fagan, Brian M.. (2000). Ancient North America : the archaeology of a continent. (Third edition. argitaraldia) ISBN 0-500-28148-3. PMC 44139017. (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  80. Marcus, Joyce. (1996). Zapotec civilization : how urban society evolved in Mexico's Oaxaca Valley. Thames and Hudson ISBN 0-500-05078-3. PMC 34409496. (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  81. Coe, Michael D.. (2011). The Maya. (8th ed., fully rev. and expanded. argitaraldia) Thames & Hudson ISBN 978-0-500-28902-0. PMC 741415779. (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  82. Camp, John McK., II. (1984). Ancient Athenian building methods. American School of Classical Studies at Athens ISBN 0-87661-626-0. PMC 11573596. (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  83. Stearns & Langer 2001, 95, 99 orr. .
  84. Collins 1999, 80–99 orr. .
  85. Collins 1999, 100–115 orr. .
  86. Stearns & Langer 2001, 97, 103 orr. .
  87. Collins 1999, 404 orr. .
  88. Loyn 1991, 122–123 orr. .
  89. Johnson 1996, 23 orr. .
  90. Gascoigne 2003, 90–92 orr. .
  91. Gernet 1996, 237–238 orr. .
  92. Shaw, Stanford J.. (1976-1977). History of the Ottoman Empire and modern Turkey. Cambridge University Press ISBN 0-521-21280-4. PMC 2346036. (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  93. Ebrey, Patricia Buckley. (2006). East Asia : a cultural, social, and political history. Houghton Mifflin ISBN 0-618-13384-4. PMC 61446526. (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  94. (Ingelesez) Pillalamarri, Akhilesh. «Buddhism and Islam in Asia: A Long and Complicated History» thediplomat.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  95. (Ingelesez) Tor, D. G.. (2009-06). «The Islamization of Central Asia in the Sāmānid era and the reshaping of the Muslim world*» Bulletin of the School of Oriental and African Studies 72 (2): 279–299.  doi:10.1017/S0041977X09000524. ISSN 1474-0699. (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  96. Rashīd al-Dīn Ṭabīb,?-1318. (2001). The history of the Seljuq Turks from the Jāmiʻ al-tawārīkh : an Ilkhanid adaptation of the Saljūq-nāma of Ẓahīr al-Dīn Nīshāpūrī. Curzon ISBN 0-7007-1342-5. PMC 43968985. (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  97. «The Mongol Empire | Boundless World History» courses.lumenlearning.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  98. Stearns & Langer 2001, 153 orr. .
  99. Deanesly, Margaret. (1956). «The Carolingian Conquests» A History of Early Medieval Europe (Routledge)  doi:10.4324/9780429061530-18. ISBN 978-0-429-06153-0. (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  100. Roesdahl, Else. (1998). The Vikings. (2nd ed. argitaraldia) Penguin Books ISBN 0-14-025282-7. PMC 40695691. (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  101. Critical readings on global slavery. 2018 ISBN 978-90-04-34661-1. PMC 1015888198. (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  102. (Ingelesez) «From the Brink of the Apocalypse: Confronting Famine, War, Plague, and Death in the Later Middle Ages» Hamilton College (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  103. (Ingelesez) «Science» National Geographic (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  104. Benedictow, Ole Jørgen. (2004). The Black Death, 1346-1353 : the complete history. Boydell Press ISBN 0-85115-943-5. PMC 53375968. (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  105. Bentley & Ziegler 2008, 595 orr. .
  106. Stearns & Langer 2001, 280 orr. .
  107. McNeill 1999, 319–323 orr. .
  108. McNeill 1999, 267–268 orr. .
  109. Heldman, Marilyn E.; Haile, Getatchew. (1987). «WHO IS WHO IN ETHIOPIA'S PAST, PART III: Founders of Ethiopia's Solomonic Dynasty» Northeast African Studies 9 (1): 1–11. ISSN 0740-9133. (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  110. Blier, Suzanne Preston. (2012-12-01). «Art in Ancient Ife, Birthplace of the Yoruba» African Arts 45 (4): 70–85.  doi:10.1162/AFAR_a_00029. ISSN 0001-9933. (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  111. (Ingelesez) «Igbo-Ukwu Bronze Statuette» Brauer Museum of Art (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  112. «Architecture of Akan Societies | TOTA» www.tota.world (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  113. «Decline of the Gupta Empire | World Civilization» courses.lumenlearning.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  114. (Ingelesez) «India - Southern India | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  115. «The Sui» depts.washington.edu (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  116. Lewis, Mark Edward. (2009). China's cosmopolitan empire : the Tang dynasty. ISBN 978-0-674-05419-6. PMC 648759716. (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  117. The Silk Road : trade, travel, war and faith. Serindia Publications 2004 ISBN 1-932476-12-1. PMC 54966268. (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  118. Mason, R. H. P.. (2011). A history of Japan. (Revised edition. argitaraldia) ISBN 978-1-4629-0097-8. PMC 753480369. (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  119. Encyclopedia of world history. Facts on File 2008 ISBN 978-0-8160-6386-4. PMC 82287280. (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  120. (Koreeraz) «남북국시대» terms.naver.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  121. Korea through the ages. Center for Information on Korean Culture, the Academy of Korean Studies 2005 ISBN 89-7105-544-8. PMC 76937118. (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  122. (Ingelesez) Kirch, Patrick Vinton; Green, Roger C.. (2001-03-15). Hawaiki, Ancestral Polynesia: An Essay in Historical Anthropology. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-78879-3. (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  123. Language contact and change in the Austronesian world. Mouton de Gruyter 1994 ISBN 3-11-012786-5. PMC 30893813. (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  124. Hart-Davis 2012, 250–253 orr. .
  125. Roberts & Westad 2013, 683–685 orr. .
  126. Gardner, Helen. (1970). Gardner's art through the ages.. (5th ed. argitaraldia) Harcourt, Brace & World ISBN 0-15-503752-8. PMC 66922. (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).
  127. Crosby, Alfred W.. (2003). The Columbian exchange : biological and cultural consequences of 1492. (30th anniversary ed. argitaraldia) Praeger ISBN 0-275-98073-1. PMC 51726873. (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  128. «learnnc.org» www.learnnc.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  129. Fundazioa, Elkano. «Elkano Fundazioa – Elkanoren kontakizuna» Elkano Fundazioa (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  130. Guillermo, Roa Zubia. (2008-05-01). «Andres Urdaneta, Itzulerako bidaiaren aita» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  131. Mares, Martin. (2019). The Golden Age of Piracy and the British Contribution to its Development. (1. Auflage, digitale Originalausgabe. argitaraldia) ISBN 978-3-346-08101-8. PMC 1138049364. (Noiz kontsultatua: 2022-01-24).
  132. (Ingelesez) «The ‘Golden Age’ of Piracy in the Early Modern World» Brewminate: We're Never Far from Where We Were 2021-02-12 (Noiz kontsultatua: 2022-01-24).
  133. Durant, Will; James, William; Easton, Durant; Mihell, Monica Ariel. (1300). Dedication. (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  134. Quataert, Donald. (2005). The Ottoman Empire, 1700-1922. (2nd ed. argitaraldia) Cambrige University Press ISBN 0-521-83910-6. PMC 59280221. (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  135. (Ingelesez) Foundation, Encyclopaedia Iranica. «Welcome to Encyclopaedia Iranica» iranicaonline.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  136. Baddeley, John F. (John Frederick). (1908). The Russian conquest of the Caucasus. London, New York, Bombay, Calcutta, Longmans, Green and co. (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  137. Turko-Persia in historical perspective. Cambridge University Press 2002 ISBN 0-521-52291-9. PMC 49737740. (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  138. (Ingelesez) «MANAS | UCLA Social Sciences Computing» MANAS (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  139. Maddison, Angus. (2003). The world economy : historical statistics. Development Centre of the Organisation for Economic Co-operation and Development ISBN 92-64-10412-7. PMC 326529006. (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  140. (Ingelesez) Harrison, Lawrence E.; Berger, Peter L.. (2006). Developing Cultures: Case Studies. Routledge ISBN 978-0-415-95279-8. (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  141. (Ingelesez) «BBC - Religions - Islam: Mughal Empire (1500s, 1600s)» www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  142. (Ingelesez) Brown, Judith Margaret; PhD, Beit Professor of Commonwealth History and Fellow Judith M. Brown. (1994). Modern India: The Origins of an Asian Democracy. Oxford University Press ISBN 978-0-19-873112-2. (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  143. (Ingelesez) Peers, Douglas M.. (2006). India Under Colonial Rule: 1700-1885. Pearson Education ISBN 978-0-582-31738-3. (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  144. (Ingelesez) Metcalf, Barbara D.; Metcalf, Thomas R.. (2006-09-28). A Concise History of Modern India. Cambridge University Press ISBN 978-1-139-45887-0. (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  145. a b Flynn, Dennis O.; Giráldez, Arturo. (1995). «Born with a "Silver Spoon": The Origin of World Trade in 1571» Journal of World History 6 (2): 201–221. ISSN 1045-6007. (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  146. «Chapter 8 The New World» web.archive.org 2019-04-13 (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  147. Spence, Jonathan D.. (1999). The search for modern China. (2nd ed. argitaraldia) W.W. Norton ISBN 0-393-97351-4. PMC 39143093. (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  148. (Ingelesez) Glahn, Richard Von. (1996-06). «Myth and Reality of China's Seventeenth-Century Monetary Crisis» The Journal of Economic History 56 (2): 429–454.  doi:10.1017/S0022050700016508. ISSN 1471-6372. (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  149. Atwell, William S.. (2005). «Another Look at Silver Imports into China, ca. 1635-1644» Journal of World History 16 (4): 467–489. ISSN 1045-6007. (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  150. (Ingelesez) Glahn, Richard von. (2020-12). «THE CHANGING SIGNIFICANCE OF LATIN AMERICAN SILVER IN THE CHINESE ECONOMY, 16TH–19TH CENTURIES» Revista de Historia Economica - Journal of Iberian and Latin American Economic History 38 (3): 553–585.  doi:10.1017/S0212610919000193. ISSN 0212-6109. (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  151. (Ingelesez) «American Revolution | Causes, Battles, Aftermath, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  152. Lee, Robert. (2017-03-01). «Accounting for Conquest: The Price of the Louisiana Purchase of Indian Country» Journal of American History 103 (4): 921–942.  doi:10.1093/jahist/jaw504. ISSN 0021-8723. (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
  153. Leading issues in economic development. (7th ed. argitaraldia) Oxford University Press 2000 ISBN 0-19-511589-9. PMC 42955164. (Noiz kontsultatua: 2022-01-24).
  154. Pontón, Gonzalo. (2016). La lucha por la desigualdad : una historia del mundo occidental en el siglo XVIII. ISBN 978-84-944950-4-5. PMC 957730848. (Noiz kontsultatua: 2022-01-24).
  155. Fernández, Antonio. (1986). Historia del mundo contemporáneo. (8. ed. argitaraldia) Editorial Vicens-Vives ISBN 84-316-1774-8. PMC 26618518. (Noiz kontsultatua: 2022-01-24).
  156. «ECONOMY PROFESSOR | Monopoly Capitalism» web.archive.org 2009-09-22 (Noiz kontsultatua: 2022-01-24).
  157. (Ingelesez) Capie, Forrest; Wood, Geoffrey. (1997). Business cycles and depressions: an encyclopedia. New York: Garland Publishing, 148–49 or. ISBN 0824009444..
  158. (Ingelesez) Rosenberg, Hans. (1943). «Political and Social Consequences of the Great Depression of 1873-1896 in Central Europe» The Economic History Review (Blackwell Publishing) 13 (1/2): 58–73..
  159. (Gaztelaniaz) Rubio, José Luis. (1971). Las internacionales obreras en América. Madril, 43 or..
  160. «Inperialismoa - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-24).
  161. Dyson, Tim, M. SC. (2018). A population history of India : from the first modern people to the present day. (First edition. argitaraldia) ISBN 978-0-19-256429-0. PMC 1053888109. (Noiz kontsultatua: 2022-01-25).
  162. The Cambridge illustrated history of the British Empire. Cambridge University Press 1996 ISBN 0-521-43211-1. PMC 32388316. (Noiz kontsultatua: 2022-01-25).
  163. Oakes, Kaya. (2009). Slanted and enchanted : the evolution of Indie culture. (1st Holt paperbacks ed. argitaraldia) Henry Holt and Co ISBN 978-0-8050-8852-6. PMC 263065423. (Noiz kontsultatua: 2022-01-25).
  164. (Ingelesez) Doak, Robin S.. (2009). Assassination at Sarajevo: The Spark That Started World War I. Capstone ISBN 978-0-7565-3857-6. (Noiz kontsultatua: 2022-01-25).
  165. Institute of Medicine (US) Forum on Microbial Threats. (2005). Knobler, Stacey L. ed. The Threat of Pandemic Influenza: Are We Ready? Workshop Summary. National Academies Press (US) ISBN 978-0-309-09504-4. PMID 20669448. (Noiz kontsultatua: 2022-01-25).
  166. (Ingelesez) Levin, Murray Burton; Levin, Susan K.. (1971). Political Hysteria America. Basic Books ISBN 978-0-465-05898-3. (Noiz kontsultatua: 2022-01-25).
  167. (Ingelesez) «Great Depression | Definition, History, Dates, Causes, Effects, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-25).
  168. «Milestones: 1969–1976 - Office of the Historian» history.state.gov (Noiz kontsultatua: 2022-01-26).
  169. Evans, Elizabeth. (2015). The politics of third wave feminisms : neoliberalism, intersectionality and the state in Britain and the US. ISBN 978-1-137-29526-2. PMC 894540428. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  170. (Ingelesez) «feminism - The third wave of feminism | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  171. Baumgardner, Jennifer. (2000). Manifesta : young women, feminism, and the future. (First edition. argitaraldia) ISBN 0-374-52622-2. PMC 43607358. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).

Bibliografia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
ELIZA 6
Idea 27
idea 27
Ideen 8
Intern 4
iOS 5
mac 3
Note 1
os 143
text 2
todo 2
visual 2
web 2