Huế hiriko Phật Đản eguneko tiroketak

Huế hiriko Phật Đản eguneko tiroketak izenarekin ezagutzen da 1963ko maiatzaren 8an Hego Vietnameko Huế hirian Ngô Đình Diệmen gobernuaren indarrek armarik ez zeramatzaten bederatzi zibil budisten aurka egindako tiroketa.

Huế hiriko Phật Đản eguneko tiroketak
Irudia
Map
Data1963ko maiatzaren 8a

Gertakariak

aldatu

Armadak eta poliziak pistola eta granadekin erasotu zioten budistez osatutako jendetza bati. Hauek Phật Đản egunean bandera budista aireratzeko debekuaren aurrean protestan zeuden. Egun horretan Gautama Buddharen jaioteguna ospatzen da. Diệmek ez zuen bere gain hartu bertan gertatutakoa eta Việt Cộngari egotzi zion gertatutakoa. Horrek budisten artean haserrea areagotu zuen.[1]

Gertaera honek budisten protesten garrantzia handitu zuen, Diệmen gobernu Erromatar Katolikoaren aurka, eta Budisten krisia izena eman zitzaion, desobedientzia gertakari handiak sortuz. 1963ko azaroaren 1ean, sei hilabetez gobernuaren aurkako oposizioa hazi ondoren, Hego Vietnameko Errepublikako Armadako hainbat jeneralek estatu kolpea eman zuten eta Diệm erail.

Erreferentziak

aldatu
  1. Jacobs, Seth (2006). Cold War Mandarin: Ngo Dinh Diem and the Origins of America's War in Vietnam, 1950–1963. Lanham, Maryland: Rowman & Littlefield Publishers. ISBN 0-7425-4447-8.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1
eth 1