Iñaki Arteta
- Artikulu hau zinema zuzendariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arteta (argipena)».
Iñaki Arteta Orbea (Bilbo, 1959ko abuztuaren 1a) euskal argazkilari eta zinema zuzendaria da.
Iñaki Arteta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1959ko abuztuaren 1a (65 urte) (65 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria, film-zuzendaria, gidoilaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
aldatuArkitektura teknikoa ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitatean. 1986an argazkigintzari ekin eta Deia eta COVER bezalako komunikabideentzat lan egin zuen. Zinemari ere lotu zion.
1988an Leize producciones ekoizpen-etxea sortu zuen. Hainbat argazki erakusketetan parte hartu zuen. Honez gain, telebista iragarkiak, telebista saioak eta dokumentalak zuzendu ditu. 2000. urtetik, Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiko hautaketa batzordeko kidea da baita Etxepare Institutukoa ere.[1]
1990eko hamarkadan elkarte zibilekin kolaboratu ondoren, 1996an ETAren aurkako iragarkia grabatu zuen. Ordutik aurrera Ermuko Foroa eta beste elkarteekin lan egin du.
Liburuak
aldatuAlfonso Galleterorekin liburu bi idatzi ditu:
Argazki-liburuak ere argitaratu ditu:
- "Euskadi 77-87"
- "Fotógrafos Margen Izquierda"
- "Bizkaia"
Filmografia
aldatu- Film laburrak:
- Material sensible (1988).
- Amor impasible (1992).
- Buenas noches (1997).
- Sin libertad (2001).
- Dokumentalak:
- Voces sin libertad (2004)
- Agustín Ibarrola. Entre el arte y la libertad (2004).
- Trece entre mil (2005).
- El infierno vasco (2008).
- Gidoiak:
- Euskadi Sur.
- Tres.
- Vivir sin miedo.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) IMDB datu basea