Ida Bell Wells-Barnett (1862- 1931), Ida B. Wells izen laburragoarekin ezaguna, estatubatuar kazetaria izan zen, eskubide zibilen mugimenduko lider aitzindaria. Afro-amerikarren eskubideen aldeko NAACP erakundearen sortzaileetako bat izan zen. [1] Bere garaian Amerikako Estatu Batuetako emakume beltz ospetsuena bihurtu zen, afroamerikarren berdintasunaren alde borrokatu zen, batez ere emakumeen alde. [2]

Ida B. Wells

Bizitza
JaiotzaHolly Springs1862ko uztailaren 16a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaChicago1931ko martxoaren 25a (68 urte)
Hobiratze lekuaOak Woods Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: uremia
Familia
Ezkontidea(k)Ferdinand Lee Barnett  (1895eko ekainaren 27a -  1931ko martxoaren 25a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaFisk unibertsitatea
Rust College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, soziologoa, sufragista, idazlea eta giza eskubideen aldeko ekintzailea
Jasotako sariak
KidetzaNAACP
National Association of Colored Women's Clubs (en) Itzuli
National Afro-American Council (en) Itzuli
Izengoitia(k)ksp
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

Discogs: 1928842 Find a Grave: 7862236 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Holly Springs-en, Mississippin, esklabutzan jaio zen. 16 urte zituela, gurasoak eta bere neba bat epidemia batean galdu zituen.

Bere jaioterrian beltzentzat ezarritako ikastetxe batean, Rust University delakoan ikasi zuen, eta gero Fisk Unibertsitatean[3]. Ondoren Memphis-en (Tennessee) jarri zen bizitzen, eta irakasle gisa aritu zen.

1883an, Rosa Parks ezagunak 1950eko hamarkadan egin zuenaren ekintza aitzindaria egin zuen: Tennesseeko lehen klaseko tren bagoi batean eseri zen, zurientzako bakarrik baimendua zegoen tokian. Egotzi eta trenetik bota egin zuten, baina epaitegietan, lehen itzuli batean, 500 euroko indemnizazioa ordaindu behar izan zen trenaren konpainiak. Hala ere, Tennesseeko gorte gorenak atzera bota zuen erabaki hori, eta trenaren jabeari eman zion arrazoia. Injustizia agerikoa deskribatu zuen artikuluetan Wellsek, eta horrek zuzendu zuen bere gogoa lege diskriminatzailee salaketa etengabera[4].

Laster, kazetaritzara zuzendu zen eta 1892an Memphis Free Speech and Headlight egunkarirako idazten hasi zen. Agerkariaren jabetzan ere sartu zen. Salaketa zorrotzak idatzi zituen arraza-segregazioren aurka, eta bereziki lintxamenduak salatu zituen. Memphis hirian 1892an bertan izandako arraza-istiluak, zurien jazarpena eta hiru lintxamendu deskribatu zituen, eragin eta zabalkundea izango zuten artikuluetan, kazetaritza fina eginez, lekukotzak jasoz[3].

Bereziki, lintxamenduen mito zurietako bat salatu zuen: beltzek emakumezko zurien kontrako jazarpen eta erasoena gezurra baizik ez zela, eta sarri, helburua beltzen komunitateko pertsonarik esanguratsuenak zirela lintxamenduen biktima.

Mehatxuen ondorioz, Wells-ek Memphis utzi zuen Chicago aldera. Ezkondu egin zen eta familia izan zuen, baina kazetaritza egiten jarraitu zuen, eta baita hitzaldien zirkuitoak egiten.

Emakumeen eskubideetan eta emakumeen sufragio mugimenduan aktibo bilakatu zen.

Erreferentziak

aldatu
  1. Giddings, Paula J. "Wells-Barnett, Ida B. 1862–1931", in Patrick L. Mason (ed.), Encyclopedia of Race and Racism, 2nd edn, vol. 4, Macmillan Reference, 2013, pp. 265–67. Gale Virtual Reference Library. Retrieved March 8, 2017.
  2. ISSN 0362-4331..
  3. a b «Ida B. Wells-The Memphis Free Speech» www.pbs.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
  4. (Ingelesez) «Reconstruction: Ida B. Wells - Pioneer of Civil Rights» PBS LearningMedia (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
  NODES
Done 1
orte 1
see 3