Idiazabal

Gipuzkoako udalerria
Artikulu hau Gipuzkoako Idiazabal herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Idiazabal (argipena)».

Idiazabal Gipuzkoako hegoaldeko udalerri bat da, Goierri eskualdekoa. Idiazabalgo gazta ezagunari izena eman dio.

Idiazabal
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Idiazabalgo udaletxea.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaGoierri
Izen ofizialaIdiazabal
AlkateaIñaki Alberdi Iparragirre
Posta kodea20213
INE kodea20043
Herritarraidiazabaldar
Ezizenaazeriak
Kokapena
Koordenatuak43°00′39″N 2°14′01″W / 43.0107°N 2.2336°W / 43.0107; -2.2336
Map
Azalera29,47 km²
Garaiera210 m
Distantzia45 km Donostiara
Demografia
Biztanleria2.275 (2023)
4 (2022)
alt_left 1.138 (%50) (%51,6) 1.174 alt_right
Dentsitatea0,77 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 11,93
Zahartze tasa[1]% 18,13
Ugalkortasun tasa[1]‰ 71,57
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 76,47 (2011)
Genero desoreka[1]% 16,33 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 7,6 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 78,45 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 77.94 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1615 (juliotar egutegia)
Webguneahttp://www.idiazabal.eus

Bertako lagunarteko hizkeran, Ízal esaten zaio herriari.

Izenaren aipamenik zaharrena 1199. urtekoa da, eta Iviazaval (egungo euskal idazkeran, Ibiazabal) formarekin ageri da. Geroztik, ordea, Idiazabal forma ageri da, edo haren aldaerak (Ydiaçabal, Ydiaçaual, Ydiaçaval, Idiazaval).[3]

Etimologiari dagokionez, bi dira hizkuntzalariek darabiltzaten hipotesiak:[3]

  1. Idiazabal izenaren oinarria ibi dela, forma dokumentatu zaharrena aintzat hartuta.
  2. Idiazabal izenaren oinarria ihidi (ihiak dauden tokia) dela, antzinatik gehien erabili den forma aintzat hartuta.

Geografia

aldatu

Kokapena

aldatu

Gipuzkoako hegoaldean dago Idiazabal, Goierriko bailaran, eta 29,5 km² lur hartzen ditu haren mugapeak.

Donostiatik 45 kilometrora, N-I errepideari jarraitu beharko dio Idiazabalera heldu nahi duenak. Herrira jotzeko, kilometro pare bat lehenago dagoen bidegurutzetik sartu behar da.

Lurreko materialak eta erliebea

aldatu

Aro Kretazikoaren erdi aldera itsaspean itxuratutako materialez daude osatuak ia erabat Idiazabalgo lurrak; orain dela 112 milioi urte hasi zen prozesua eta 22 milioi urte geroago bukatu. Higadura eragileek (haizeak, urak...) ordutik gaur egun arte higatu eta garraiatu dituzten materialak Oriaren eta Urtsuaranen ibar azaletan, behealdean, geratu dira jalkita.

43 graduko ipar latitudean egonik, Idiazabal bete-betean klima epelen eskualdean dago sartua. Itsasotik oso gertu (31 kilometro herri gunetik), Europako kontinentearen mendebaldean eta mendi artean dagoenez, klima atlantikoa da.

 
Urtsuaran erreka

Landaredia

aldatu

Klima atlantikoari dagokionez, neguan hostoa galtzen duten espezieek osatutako basoak dira nagusi. Arboladi horien azpian, era askotako sastraka eta belarkiak izaten dira, lurzoruaren, argitasunaren eta abarren arabera.

Baso horiek kendu eta, haien ordez, beste espezie batzuk aldatu dira leku askotan. Beste batzuetan, ganaduarentzako larreak ugaltzeko, beste gabe, baso autoktonoak kendu egin dira; horrelakoetan, larre horiek bertan behera geratu direnean, berezko basoa berriro etorri bitartean, ote, garo, txilar eta abarrez osatutako paisaia sortu ohi da.

Historia

aldatu

Historiaurrea

aldatu

Gutxi dira Erdi Aroaren aurretik aurki daitezkeen aztarnak. Bere mendietan hainbat dolmen eta tumulu aurki daitezke, hala nola Dorronsoroko Jentilzuloa, Urrezuloko Armurea, Atxurbi, Praalata, Aitxu, Napalatza, Unanabi, Etzegarate, Bidarte edo Zorroztarri. Brontze Aroko aztarnak aurkitu dira bertan.[4] K.a. 3200 eta K.a. 1300 artean datatu dira.[5]

Antzinaroa

aldatu

1898an II. mendeko hainbat Antzinako Erromako txanpon aurkitu ziren harrobi batean. Horietatik bost kontserbatu dira, bi Antonino Piorenak, bat Faustina Zaharra enperatrizarena eta bi Komodorenak.[6] Beraz eskualdean erromatarren presentziaren bat egongo zela pentsa daiteke. Manuel Lekuonak dio elizako pontea bisigodoen garaikoa izan zitekeela.[5]

Erdi Aroa

aldatu

X. mendeko Goenekoa, Barrenekoa, Albisu eta Serotegi dira ezagutzen diren baserririk zaharrenak. Ondoren eraiki ziren Altamira, Gurutzeta, Aizkorreta-Saletxe eta Goatse-Garako baserriak. Bailararen behealdera XII. mendean iritsi zen.[7]

1199. urtean lehen aldiz agertu zen idatzita herriaren izena.[4] 1384an Segurako hiribilduarekin batzeko dokumentua egin zuten, herri hau izan baitzen, denbora luzez, eskualdeko hiriburu zibila. Astigarreta, Zegama, Zerain, Gabiria, Gudugarreta, Idiazabal, Legazpia, Mutiloa eta Ormaiztegik urte horretan Ahaide Nagusiek egiten zituzten lapurketa eta erailketengandik babesteko dokumentua sinatu zuten. 1387ko otsailaren 2an Joanes I.a Gaztelakoak batasun hori onartu zuen Ávilan sinatutako dokumentu batean eta 1393an Henrike III.a Gaztelakoak ere berretsi zuen Madrilen.[8] Idiazabalen anexioa Segurako barrutira egin bazen ere, herriaren mugetan zeuden mugarriak mantendu ziren, mendien jabetzarekin batera.

Garai hartan baserri gehienak egurrezkoak izango ziren, gehienez harri batzuk oinarri gisa. Baserriaren ekonomiari lotuta industria ere bazen, errotak eta olak, adibidez.[5]

Aro modernoa

aldatu

1599an Ataunekin gatazka izan zen ez zietelako uzten euren animaliak euren lurretara eramaten. Probintziak baimena ematen zuen animaliek eguzkia ateratzen zenetik sartzen zen arte kontzejuko mendietan izatera, eta idiazabaldarrek uste zuten herritar batek nonbaiten hartzen bazuen gaua pasatzeko aukera, animaliak beraiekin egon behar zirela. 1612ko urtarrilaren 19an Valladoliden izandako epaiketak arrazoia eman zioten Idiazabali.[7]

1615. urtean bereizi zen Idiazabal Seguratik, eta hiribildu titulua eman zioten, behar beste diru ordainduta. Zehazki hogeita sei auzokide eta erdi kontatu ziren, eta 70.795 erreal ordaindu behar izan zituzten.[7] Herriko etxea "kontzeju etxe" bilakatu zen eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan esku hartzeko eskubidea lortu zuen. Hala ere Ataun, Segura, Zegama edo Mutiloarekin batera bidali ohi zituen ordezkariak.[5]

XVI. eta XVII. mendeetan eraiki zen herriko eliza, estilo gotikoan.[4] 1561era arte Idiazabalen Nafarroarantz zihozen garraioek hamarrenak ordaindu behar zituzten.

XVII. mendean Idiazabalek hiru herritar bidali behar dituen gerra baldin bazegoen. Konbentzio Gerran, ordea, 70 bidali behar izan zituen "muga ziantzera". Garai horretako alkatea Manuel Ignacio de Urreta zen.[7]

Aro garaikidea

aldatu

1847an Pascual Madozek honela deskribatu zuen herria:[9]

« 22 etxe ditu herria osatzen, eta 122 baserri barreiaturik, herriko etxea, eta oso segurua ez den kartzela, bi sexuentzako eskola 40 ikaslerekin.

Parrokia eliza du, bikario batekin, 2 onuradun osorekin eta bat errazio erdiarekin, Valmedianoko Markes jaunaren esku. 6 baseliza eta hilerria du.

Lurzorua kalitate erregularrekoa da.

Bideak: Beasaina, Segurara eta mendietara doazenak, baina oso egoera txarrean daude; aurten Beasaindik Altsasura doan kotxeentzako errepidea eraikitzen hasi dira. Korreoa Villarealetik (sic) jasotzen da oinez.

Produktuak: garia, artoa, babarrunak, babak, patatak eta gaztainak. Behi eta artile ganadua, bere esnearekin oso gazta onak egiten direlarik. Erbiak eta orkatzak ehiza daitezke, eta amuarrainak eta aingiren arrantza dago. Nekazaritza eta abeltzaintzaz gain, zazpi errota eta burdinola bat dago.

Biztanleria: 1.087 arima.

»


Idiazabal baserriarekin lotutako herria izan da. 1860. urtean 1.716 biztanle zituen herriak, baina gehienak baserrietan bizi ziren. Herrigunean 30 etxe inguru zeuden, horietako asko ere baserri. XIX. mendearen bukaeran Ameriketara immigrazio handia izan zen, egoera ekonomikoak bultzatuta.[4]

 
Idiazabal 1940 urte inguruan

XX. mendearen hasieran iritsi ziren, elektrizitatea, kanileko ura, plaza berria, kanposantu berria, eskola... batez ere Ameriketatik bueltatutako Indianoek bultzatuta. Garai horretakoak dira hainbat jauregi, Altolagirrerenea edo Floreaga kasu.[4]

Espainiako Gerra zibilaren ostean industria asko etorri zen Idiazabalera, eta enpresa garrantzitsuak sortu ziren: Ampo, Jaso edo Patricio Echeverría kasu. Garai honetan inmigrazioa etorri zen herrira, eta baserritik herrigunerako bidea egin zuten askok.[4]

1947an Seguraren esku zegoen Urtsuaran auzoa Idiazabalen batu zen.

Ekonomia

aldatu

Industria (elikagai-industria, hegazti-hazkuntza, mekanika eta metalgintza); zerbitzuak (garraioak, ostalaritza); basogintza (pagoa, artea eta pinua); eta abeltzaintza dira jarduera nagusiak.

Ondorengoak dira 150 langiletik gora dituzten enpresak:

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea BEGaren %1,9. Bigarren sektorea %64,7. Hirugarren sektorea %27,9. Eraikuntza %5,5.[10]

Demografia

aldatu

2019an zituen 2.388 biztanleetatik %23,03k 65 urte edo gehiago zituen, eta atzerrian jaiotakoak %6,95 ziren.[10]

Idiazabalgo biztanleria

Politika

aldatu

2023ko udal hauteskundeak

aldatu

2023ko maiatzaren 28ko udal hauteskundeetako emaitzen ondorioz Idiazabalgo alkatea EH Bilduko Iñaki Alberdi Iparragirre da.

Idiazabalgo udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzaren 28a

Zinegotziak Boto kopurua
EH Bildu
8 / 11
832 (% 66,77)
IzalBerri
3 / 11
373 (% 29,93)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 11
17 (% 1,36)
Datuen iturria: [ http://www.euskadi.eus/ab12aAREWar/resultado/maint emaitzak euskadi.eus webgunean]

2019ko udal hauteskundeak

aldatu

2019ko maiatzaren 29ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Idiazabalgo alkatea EH Bilduko Iñaki Alberdi Iparragirre da.[11]

Idiazabalgo udalbatza

Alderdia

2019ko maiatzaren 29a

Zinegotziak Boto kopurua
EH Bildu
6 / 11
729 (% 55,19)
Izal Bai
5 / 11
547 (% 41,41)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 11
21 (% 1,59)
Datuen iturria: [ http://www.euskadi.eus/ab12aAREWar/resultado/maint emaitzak euskadi.eus webgunean]

2015eko udal hauteskundeak

aldatu

2015eko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: Izal Baik 789 boto. EH Bilduk 458 boto. PPk 12 boto. PSE-EEk 11 boto.[12][13] Ioritz Imaz aukeratu zuten alkate.[14]

Alkateak

aldatu

Hauek izan dira Idiazabalgo azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[15]
Santiago Aguirre Elorza[15][16] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Santiago Aguirre Elorza[16] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
1987 1991
Antton Irizar 1991 1995 Eusko Alkartasuna
Antton Irizar 1995 1999 Eusko Alkartasuna
Antton Irizar 1999 2003 Eusko Alkartasuna
Antton Irizar[14] 2003 2007 Eusko Alkartasuna-Euzko Alderdi Jeltzalea
Ioritz Imaz Baztarrika[14] 2007 2011 Izal Bai
Ioritz Imaz Baztarrika[14] 2011 2015 Izal Bai
Ioritz Imaz Baztarrika[14][17] 2015 2019 Izal Bai
Iñaki Alberdi Iparragirre[17][18][19] 2019 2023 Euskal Herria Bildu
Iñaki Alberdi Iparragirre 2023 Jardunean Euskal Herria Bildu

Euskara

aldatu
Idiazabalgo Juan Urrestarazuren[20] testigantza, eskolan euskaraz hitz egiteagatik jasotako zigorren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[21][22] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Idiazabalgo euskalkia gipuzkeraren[23] aldaera da, eta Goierriko hizkera[24] hain zuzen. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia[25] osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.

2016an herritarren %85,75 euskalduna zen.[10]

2021etik Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide da.

Jaiak eta ospakizunak

aldatu
  • Otsailaren 3a (eta bere inguruko egunak): San Blas (herriko festak)[26]
  • Maiatzeko lehen asteburua: Euskal Gaztaren Azoka.[26]
  • Maiatzeko larunbat guztietan: Maiatzeko loreak Gurutzetako baselizan
  • Uztailak 31: San Ignazio jaiak, San Ignazio auzoan.
  • Abuztuaren 15a: Gurutzetako amaren eguna.
  • Irailaren 29a: San Migel festak Urtsuaranen.[26]

Ondasun nabarmenak

aldatu

Eusko Jaurlaritzak ondare izendatutakoak:

Ondare eraikia

aldatu

Eraikin zibilak

aldatu
  • Arimasagasti jauregia
  • Arimasagastiko errota
  • Eztenagatorre jauregia
  • Guardia etxea
  • Nafarrasagasti baserria
  • Oiarbide jauregia
  • Urbizu bekoetxe baserria

Eraikin erlijiosoak

aldatu
  • Goiko Kalbarioko kapera
  • Gurutzetako Andre Mariaren baseliza
  • Eztenagako Santa Isabelen baseliza
  • San Migel goiaingeruaren eliza. XII-XIII. mendeetako atari erromaniko-gotikoa dauka.[27]

Bideak

aldatu
  • Artsugarats galtzada
  • Uzkanga galtzada
  • Nafarrasagastibarrena - Otazabal bidea

Arkeologia ondarea

aldatu

Megalitoak

aldatu

Lantegiak

aldatu
  • Arimasagasti burdinola
  • Eztenaga errota
  • Goatse teileria
  • Ihurreko burdinola
  • Loidi burdinola
  • Lopategiko errota
  • Urtsuarango Olea burdinola

Bestelako interesguneak

aldatu

Idiazabaldar ospetsuak

aldatu

Politika

aldatu

Erlijioa

aldatu

Artea eta arkitektura

aldatu

Musika

aldatu

Literatura

aldatu

Kirola

aldatu

Ikerketa

aldatu

Beste batzuk

aldatu

Azpiegiturak eta zerbitzuak

aldatu

Kultura

aldatu
  • Areto nagusia[28]
  • Guraso elkartea aretoa[28]
  • Mediku-etxe zaharra[28]
  • Liburutegia[29]
  • Artxiboa[30]
  • Gaztaren interpretazio zentroa[31]
  • Fabiana Zudaire musika sorkuntza gunea[32].

Hezkuntza

aldatu

Kirola

aldatu
 
Igarondo pilotalekua
  • Igarondo pilotalekua[40]
  • Igarondoko igerilekuak[40]
  • Arizkorreta futbol zelaia[40]
  • Zelaako kiroldegia[40]
  • Skate parkea[40]
  • Joxe Kruz Aranburu bolatokia[40]
  • Pump track parkea[41]

Partzuergoak

aldatu

Idiazabal Gipuzkoako Partzuergo Txikiko eta Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorreko kide da berauen sorreratik.

Argazki galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. a b Salaberri Zaratiegi, Patxi; Zaldua Etxabe, Luis Mari. (2020). Gipuzkoako herrien izenak. Lekukotasunak eta etimologia. in: Izenak. Euskaltzaindia, 23 or. ISBN 978-84-120766-2-2..
  4. a b c d e f Turismo, Idiazabal. Idiazabalgo historia | Idiazabal | Idiazabal turismo. (Noiz kontsultatua: 2017-03-05).
  5. a b c d IDIAZABALGO UDALA. (Noiz kontsultatua: 2017-03-05).
  6. López Colom; Gereñu Urzelai, Marian; Urteaga Artigas, Mª Mercedes. (1997). «El territorio guipuzcoano. Análisis de los elemntos romanos» Isturitz 8: 151-173..
  7. a b c d «IDIAZABAL» Euskomedia (Noiz kontsultatua: 2017-03-05).
  8. (Gaztelaniaz) Gorosabel, Pablo. (1862). Diccionario... de Guipuzcoa. INGEBA (Noiz kontsultatua: 2017-03-05).
  9. (Gaztelaniaz) Pascual, Madoz. (1846-1850). Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de ultramar. (Noiz kontsultatua: 2017-03-05).
  10. a b c «Web Eustat. Idiazabalko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
  11. http://www.idiazabal.eus/eu/berriak/-/asset_publisher/Bo6pdFVi7mrW/content/inaki-alberdi-da-idiazabalgo-alkate-berria?inheritRedirect=false
  12. «Udal-hauteskundeak 2015» idiazabal (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
  13. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
  14. a b c d e «Ioritz Imaz: "Bizitzarako ikaspen ona da alkatetza, oso aberasgarria"» Goierriko Hitza 2015-10-13 (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
  15. a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-10).
  16. a b (Gaztelaniaz) «IDIAZABAL - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).
  17. a b «Hamabi alkate berrik kargua hartu dute Goierrin» Goierriko Hitza 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  18. «Makilak aldatu dira eskuz» Goierriko Hitza 2019-06-17 (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  19. Idiazabalgo Udala. (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  20. «Urrestarazu Aldasoro, Juan - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  21. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  22. «Eskolan euskaraz hitz egiteagatik egurra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  23. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
  24. «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
  25. «Sartaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
  26. a b c «Jaiak eta ospakizunak» idiazabal (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
  27. (Gaztelaniaz) «Idiazabal» turismo.euskadi.eus 2006-06-10 (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
  28. a b c «Kultur instalakuntzak» idiazabal (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
  29. «Liburutegia» idiazabal (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
  30. «Artxiboa» idiazabal (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
  31. «Gaztaren interpretazio zentroa» idiazabal (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
  32. «Fabiana Zudaire musika lokalak - Berriak» idiazabal (Noiz kontsultatua: 2021-05-15).
  33. «Musika eskola» idiazabal (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
  34. «Haurreskolak - Haurreskolako datuak» haurreskolak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
  35. «Inicio» www.aitaiparragirrelhi.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
  36. «Hezkuntza instalakuntzak» idiazabal (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
  37. «Gaztelekua» idiazabal (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
  38. a b «Haur eta gazte instalakuntzak» idiazabal (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
  39. «Haur zerbitzuak» idiazabal (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
  40. a b c d e f «Kirol instalakuntzak» idiazabal (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
  41. «Idiazabalgo pump track pista eraberritua estreinatu zuten asteburuan - Idiazabal» gitb.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-16).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa
  NODES
admin 1
Idea 10
idea 10