Ilargi-itsaso
Ilargi-itsasoak (latinez: lunar maria, sing.: mare) Ilargiaren azalean dauden ordoki basaltiko zabalak dira, antzinako sumendi-erupziok sortua. Beste guneek baino gutxiago islatzen dute argia, beraz ilunagoak dirudite. 1651. urtean Giovanni B. Riccioli jesuita italiarrak bere Almagestum novum liburuan Ilargiaren alde ikusgaiaren eremuei itsaso izena eman zien (Mare Imbrium, Mare Nectaris, etab.), eta izen hori erabili da geroztik, Ilargiaren gainaldean urik ez izan arren.[1] Azal osoaren % 16 osatzen dute. Nomenklatura tradizionalean oceanus (ozeano), lacus (aintzira), palus (padura) eta sinus (badia) ere badaude. Azken hirurak maria (itsasoak) baino txikiagoak dira baina ezaugarri berak dituzte.
Erreferentziak
aldatuArtikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |