Imanol Alvarez
Imanol Alvarez Gartzia (Bilbo, Bizkaia, 1956) sexu askapenaren aldeko militante aktibista da.
Imanol Alvarez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1956 (67/68 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea |
Kidetza | Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua |
Ibilbidea
aldatuEuskal Herri mailan, gay mugimenduaren lehen abiarazleetako bat izan zen. EHGAM en sortzaileetako bat izan zen, Antonio Kintanarekin batera, 1970eko hamarkadaren amaieran.[1] Elkarteko lehendakari izan da urte luzez.
Ibilbide luzea izan du Euskal Herriko LGTBI+ aktibismoaren munduan.
Hitzaldi asko eman ditu mota guztietako forotan: irakas-zentruetan, elkarteetan, sexologia-jardunaldietan... Komunikabe askotan agertu izan da, elkarrizketatu gisa, kolboratzaile gisa (ETB1eko "Sorginen Laratza"n, Euskadi Irratian...), baita artikulista gisa ere (Argia, Anaitasuna, Egin...).[2]
Ikasketaz, Deustuko Unibertsitateko Informatikako lizentziaduna da, eta lanbidez Iraleko irakaslea.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Aperribai, Julen. «Antonio Kintana hil da, EHGAMen sortzaileetako bat» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-28).
- ↑ «Imanol Álvarez (EHGAM) - LGTB+ eta Komunikazio Jardunaldia - UPV/EHU» LGTB+ eta Komunikazio Jardunaldia (Noiz kontsultatua: 2023-01-28).