Inbidia edo bekaizkeria pertsona batek beste batek gozatzen dituen ondasun, trebezia, ospea eta oro har egoera pertsonal, sozial eta ekonomiko mesedegarriren baten falta izan eta horren beharra sentitzea da, bereziki beste pertsona horrek duelako soilik eta askotan hark horiek gabe geratzea ere desiratuz. Zoriontsu ez izatearen arrazoietako bat da.

Inbidiak herra eta amorrua ekartzen ditu.

Aristotelesen arabera, inbidia beste baten zorte ona ikusteak eragindako mina da, "guk izan behar duguna daukatenek" eragindakoa. Bertrand Russellek esan zuen inbidia zela zoritxarraren arrazoi indartsuenetako bat[1]. Duela gutxi egindako ikerketek hori gertatzeko baldintzak aztertu dituzte, jendeak nola egiten dion aurre eta jendea inbidia dietenei jarraitzera zer bultza dezakeen[2][3].

Erreferentziak

aldatu
  1. «Is Happiness Still Possible?» The Conquest of Happiness (Routledge): 109–119. 2015-08-27 ISBN 978-0-429-23641-9. (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
  2. (Ingelesez) Duffy, Michelle K.; Lee, KiYoung; Adair, Elizabeth A.. (2021-01-21). «Workplace Envy» Annual Review of Organizational Psychology and Organizational Behavior 8 (1): 19–44.  doi:10.1146/annurev-orgpsych-012420-055746. ISSN 2327-0608. (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).
  3. (Ingelesez) van de Ven, Niels; Zeelenberg, Marcel; Pieters, Rik. (2009). «Leveling up and down: The experiences of benign and malicious envy.» Emotion 9 (3): 419–429.  doi:10.1037/a0015669. ISSN 1931-1516. (Noiz kontsultatua: 2024-10-12).

Kanpo estekak

aldatu


  NODES