Industria Garapenerako Nazio Batuen Erakundea
Industria Garapenerako Nazio Batuen Erakundea (IGNBE; ingelesez United Nations Industrial Development Organisation, UNIDO), Nazio Batuen erakunde espezializatu bat da, Batzar Nagusiak ezarri zuena 1966an, garapen bidean dauden herrialdeetan industrializazioa sustatu eta bizkortzeko organo gisa.[1]
Industria Garapenerako Nazio Batuen Erakundea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | gobernu arteko erakundea eta Nazio Batuen agentzia espezializatua |
Jarduera | |
Kidetza | Indian Statistical Institute (en) |
Honen parte | Nazio Batuen Erakundea |
Enplegatuak | 680 (2023) |
Agintea | |
Zuzendaria | Gerd Müller |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Ekonomia eta Gizarte Kontseilua |
Historia | |
Sorrera | 1966 |
webgune ofiziala |
Erakunde espezializatuaren izaera 1979an eman zioten, baina 1986ko urtarrilaren 1etik aurrera erakunde erabat autonomo bihurtu zen.[2]
IGNBEk herrialde industrializatuen eta garapen bidean dauden herrialdeen arteko lankidetza sustatzen du industria garapena bizkortzeko, inbertsioak sustatzeko eta teknologia transferitzeko jarduerak sustatuz.
Herrialde industrializatuek eta garapen bidean daudenek batera aztertzen dituzte industrializazioa bizkortzeko bitartekoak, gobernuen eta industria sektorearen parte hartzea bultzatuta, besteak beste. Inkestatan eta azterketetan oinarrituta, IGNBEk garapenerako kontzeptuak eta ikuspegiak sortzen eta hobetzen ditu; sektore publiko, kooperatibo eta pribatuko planak formulatzen laguntzen du, sektore horietan interesa duten enpresen arteko lankidetza sustatzea barne.
Gainera, industria trebakuntzako programak antolatzen ditu, aholkularitza eta laguntza zerbitzuak eskaintzen dizkie herrialdeei kanpo finantzaketa ekitatezko baldintza bidezkoetan lortzeko, eta industria estatistikak biltzen, aztertzen, jendaurrean jartzen, normalizatzen eta hobetzen ditu.
Nazio Batuen sistemakoa den erakunde honen egoitza Vienan (Austria) dago, eta 60 herrialde baino gehiagotan ari da etengabeko lanetan.[3] 2019ko apiriletik aurrera, 170 estatu kidek osatzen dute IGNBE, eta bi urtetik behin egiten den Konferentzia Orokorraren bidez ezartzen dituzte elkarrekin erakundearen politikak, programak eta printzipioak.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «UNIDO in brief | UNIDO» www.unido.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
- ↑ «A brief history | UNIDO» www.unido.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
- ↑ «UNIDO Worldwide | UNIDO» www.unido.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
- ↑ «Member States List | UNIDO» www.unido.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).