Infusio edo egoskina hainbat belar usaintsuren hosto lehor, lore zati edo fruituekin prestatutako edaria da. Horretarako uretan sartzen dira, ohikoa baino tenperatura altuagoan, baina irakitera heldu gabe. Urak irakiten badu, orduan egosketatzat hartzen da.

Kikara bat te
Mate

Historia

aldatu

Kafea, gure historian, arabiar mundutik sartu zen. Itxura denez, Etiopia eta Arabia aldeko tribu nomadak, non, kafe landarea basati hazten den, jada hartzen zuten, baina ez edari bezala. Eurek egiten zutena kafea birrindu, eta gantzarekin nahastea zen, honela, euren bidaietan zehar jaten zituzten bola batzuk eratuz.

Infusio ohikoenak, kafea, tea, matea, kamamila eta ezki-ura dira.

Kimikan

aldatu
 
Infusioan erabiltzeko belarrak

Kimikan, honela, ohikoa baino tenperatura altuagoan baina irakitekoa baino baxuagoan, produktu, nahasketa edo disolbaketa batetatik, uretan disolbagarriak diren zatiak ateratzeari esaten zaio.

Medikuntzan

aldatu

Infusioa, medikuntzan, bere lehen xedea, gorputzeko zatiren batean txertatzea den disolbaketa bat da. Ohi, zainetako zirkulazio uharrean txertatzen dira, eta, kasu hontan, zainbarneko infusioa esaten zaio. Baina, disolbaketa txertatu beharreko gorputz zatia liseriketa hodia balitz, eta infusio hori ahotik sartua izango balitz, infusio hori, ahozko infusio deituko litzateke, te infusio bat, adibidez.

Ohi, infusioak, disolbagarriren baten disolbaketa urtsuak dira, hau da, disolbagarri bat uretan disolbatzearen emaitza, baina, urak berak, beste inolako disolbagarririk ez duela. Disolbagarria, beti izango da disolbatzailean disolbatuko den substantzia. Ura ez den beste disolbatzaile batzuk dituzten disolbaketak, alkohola edo likido koipetsuren bat izan daitezke, eta disolbagarria materia solidoa izan daiteke, gatza, adibidez, gasa, presioan txertaturiko anhidrido karbonikoa kasu, edo substantzia likidoren bat, azido azetikoa bezala.

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: infusio .
  NODES
multimedia 1
os 3