Ingeniaritza zibila edo herri-lanen ingeniaritza obra publikoekin zerikusia duen ingeniaritza adarrari esaten zaio. Besteak beste, zubi, errepide, trenbide, urtegi, portu, ur-horniketa eta horien pareko elementuen ingeniaritza lanei dagokie. Alor asko jorratzen dituen ingeniaritza da, lehenengoetako ingeniaritza izaki.

Eskoziako Falkirk Wheel

Ingeniari zibilak dira ingeniaritza arlo hau garatzen duten pertsonak. Hegoaldean Portu, Ubide eta Bide ingeniari bezala dira ezagunak, gazteleraz hala deitzen baitzaie (Caminos, Canales y Puertos). Iparraldean berriz Zubi eta Errepide ingeniaria (Ponts et Chaussées).

Historia

aldatu
 

Ingeniaritzaren adarrik zaharrenetarikotzat jo dezakegu herri-lan ingeniaritza. Ingeniaritza zibilaren sorkuntza eredu ditugu egiptoarrek eraikitako ubide sareak, Nilo ibaiak gainezka egiten zuenean ura landa soroetara garraiatzeko; guztiok ezagunak ditugun erromatar zibilizazio garaian eraikitako zubi, errepide, portu eta ubideak, gaur egun ere zutik dirautenak.

Ingeniaritza zibila ordea, gaur egungo ezaugarriekin, XIX eta XX. mendeetako aurkikuntzek sortu zuten; matematikaren garapena, burdin ekoizpenaren hobekuntzak eta hormigoi armatuaren asmakuntzak aldaketa ugari ekarri zizkioten ingeniaritza arlo honi. Castigliano, Mohr edo Navieren ikerketek, egituretan eragindako indarrek bertan sortutako esfortzuak analitikoki ikertzeko gaitasuna eman zioten herri-lan ingeniaritzari.

Altzairu ekoizpenaren hobekuntzak, ezpurutasunak txikituaz, bere erresistentzia handitzea lortu zuen eta altzairugintza prozesu berriek luzerak eta kalitate handiagoko piezak ekarri zituen. Baldintza hauetan egiturak askoz ere arin eta lerdenagoak erdietsi zitezkeen.

Hormigoi armatuaren asmakuntza eta garapenak, frantses ingeniarien asmakuntza da, iraultza suposatu zuen herri-lanetan. Material honek, altzairuarekin alderatuz, erresistentzia oso altuak lortu prezio oso baxuan eta mantenimendurik gabe lor litezke.

Gaur egun, ingeniaritza zibilak garapen etengabean dihardu, informatika eta material berriei esker.

Ingeniaritza zibilaren arloak

aldatu

Ingeniaritza zibilak obra publikoarekin zerikusia duten arloak jorratzen ditu batez ere, besteak beste:

  • Hiriko obra eta zerbitzuak
  • Hirigintza
  • Herri-lanen Ingurumena
  • Garraioa
  • Errepideak
  • Hidraulika
  • Portu eta itsasertzak
  • Zubiak eta egiturak
  • Geoteknia eta zimenduak
  • Energiaren eta industriaren arloak
  • Eraikuntza
  • Herri-lanen segurtasuna eta osasuna

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Association 1
Idea 2
idea 2
os 10