Inmaterialismoa, idealismo subjektibo edo idealismo enpiriko bezala ere deitua, korronte metafisiko monista da. Honen arabera, garunean dauden ideiak soilik existitzen dira, ez dago ideietik at existitzen den errealitaterik, alegia. Hortaz, benetako errealitatea materiala ez dena da, hau da, inmateriala. Ikuskera honentzat, gauzak garunaren bidez hautemandako ideiak besterik ez dira.


Idealismo subjektiboaren ezaugarri nagusia dena subjektuaren (ezagutzen duen pertsonaren) inguruan dabilela da. Bi mota bereiz ditzakegu:

  • Erradikala: idealismo subjektibo honen bitartez, munduaren existentzia osoa subjekturen baitan gelditzen da. Subjektuak errealitatea eraikitzen du; gauzak ez dute berezko existentziarik, baizik eta guretzat existitu egiten dira. Beraz, ikuspuntu honen arabera, errealitateak ez du existentzia independenterik.
  • Moderatua: idealismo subjektibo moderatuak, aldiz, esaten du "gauzak begiratzen dituzun kristalaren kolorearen araberakoak direla". Hau da, errealitatea subjektuaren araberakoa izango dela babesten du.

Idealismo subjektiboak dualismoa eta materialismoa ukatzen ditu.

Inmaterialismoaren babesle nagusiak Descartes, Berkeley, Kant, Fichte, Mach, Cassirer eta Collingwood dira.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 6
idea 6