Intzestua edo ahaidekeria familia bateko kideen arteko sexu harreman debekatua da. Mundu osoko kultura gehien-gehienetan tabutzat hartzen da, baina tabuak, debekuak edo gaitzespenak, hedadura ezberdina du kultura eta garai batetik bestera. Batzuetan, familia nuklearrera mugatzen da soilik, guraso eta seme-alaben arteko harremanak debekatuz hain zuzen; beste batzuetan ordea, familia eremu zabalagoa hartzen du[1], esaterako koinata eta koinatuekiko sexu harremanei buruz.

Lot eta bere alabak, Simon Voueten margolana

Intzestuaren tabua azaltzeko hainbat teoria eratu dira, biologikoak, psikologikoak nahiz soziologikoak. Teoria biologikoen arabera, intzestua espeziearentzat arrisku biologikoa dakar, bereziki genetika aldetik sor daitezkeen nahasmenduak direla eta.

Historia

aldatu

Intzestu-ezkontzen adibideak eta historiako errege familietan endogamiak izan duen eragina:

  • Ptolomeo II.aren dinastiako gobernari guztiak euren anai-arrebekin ezkondu ziren, Ptolomeoren odola "garbia" mantentzeko helburuarekin.
  • Kleopatra VII (Kleopatra VI ere deitua) eta Ptolomeo XIII, bere aitaren heriotzaren ondoren antzinako Egiptoko gobernaria bilakatu zena, adibide ezagunena da.
  • Jean V Armagnac-ekoari buruz esaten zen anaien arteko aliantza berezia sortu zutela. Ez dago frogarik ezkontza hau arrazoi pertsonalegatik egin zela, arrazoi dinastikoengatik baizik.
  • Ezkontza mistoekin faktore genetiko baten okertzearen adibide ospetsuena Habsburgoko dinastiarena da. Euren ezaugarria matrail-hezurra zen, oso ohikoa izan zena sei mendetan zehar.
Beste pertsonaia historiko batzuk[2]
Antzinako Erroma
 
Albert Einstein bere lehengusina Elsarekin ezkondu zen. Bien amak ahizpak ziren eta bien aitak lehengusuak.

Enperadore askori egotzi diete intzestua historialari klasikoek:

Erdi Aroa

Azterketa historikoko lanetan jaso diren kondairen arabera, adibidez, "Aita Santuak eta sexua" (Eric Frattini) eta "Aita Santuen bizitza sexuala" (Nigel Cawthorne), Aita Santu askori intzestua aurrera eramatea egotzi zitzaien.

Pizkundea

Intzestu akzidental

aldatu

Intzestu akzidentala familia harremana daukatela ez dakiten pertsonen artean ematen den edozein sexu jarduera litzateke.

Legeak intzestu-ezkontzak debekatzen dituenez, intzestu susmoa badago, DNA proba bat egin daiteke hau ziurtatzeko.

Intzestu emozional

aldatu

Kenneth Adamsek sortu zuen kontzeptu hau 80ko hamarkadan[3]. Guraso figura baten eta haur baten artean gertatzen den abusu psikologiko egoera da[4], harreman sexualak edo sexu jarduera barne hartzen ez duena. Hala ere, bikote sexualen arteko dinamika interpertsonalak gertatzen dira[5][6].

Abusu hau aita edo ama batek beste heldu batekin harremanik mantendu nahi ez duenean gertatzen da, eta ondorioz, bere seme edo alaba behartzen du bikote baten paper emozionala betetzera. Haurraren behar eta nahiak alde batera uzten dira eta bien arteko harremana gurasoa asebetetzeko soilik edukitzen da[7]; gainera, posible da pertsona heldua bere arazoaren eta bere jokabidearen ondorioen kontzientzia ez izatea[8].

Biktimek haserrea edo erruduntasuna sentitzen dute euren gurasoekiko, horrez gain, autoestimu arazoak, adikzioak eta arazoak euren intimitate emozional zein sexualean[9].

Marion Woodman autoreak intzestu emozionala "mugarik gabeko afektu harreman" bezala deskribatzen du, non guraso edo gurasoek haurra euren beharrak asebetetzeko erabiltzen duten, semea bere garapen emozionalean babestu ordez[10].

Intzestu emozionala alkoholismoarekin eta droga kontsumoarekin lotzen da[11].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Los países en los que el incesto no está castigado por la ley» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  2. (Gaztelaniaz) «Cleopatra y otros personajes de la historia que cometieron incesto» culturacolectiva.com 2017-09-30 (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  3. (Ingelesez) Jacobson, Maxine. (2001-05). «Child Sexual Abuse and the Multidisciplinary Team Approach: Contradictions in Practice» Childhood 8 (2): 231–250.  doi:10.1177/0907568201008002006. ISSN 0907-5682. (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  4. Friel, John C.. (1988). Adult children : the secrets of dysfunctional families. Health Communications ISBN 0-932194-53-2. PMC 16649541. (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  5. Love, Patricia. (1991). The emotional incest syndrome : what to do when a parent's love rules your life. (Bantam trade pbk. ed. argitaraldia) Bantam Books ISBN 0-553-35275-X. PMC 24113146. (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  6. Woititz, Janet Geringer. (1993). The intimacy struggle. Deerfield Beach, Fla. : Health Communications ISBN 978-1-55874-277-2. (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  7. (Ingelesez) Johnson, R. Skip. (2020-07-04). «Was Part of Your Childhood Deprived by Emotional Incest?» Borderline Personality Disorder (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  8. Gartner, Richard B.. (1999). Betrayed as boys : psychodynamic treatment of sexually abused men. ISBN 1-57230-467-7. PMC 40608616. (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  9. Adams, Kenneth M.. (1991). Silently seduced : when parents make their children partners : understanding covert incest. Health Communications ISBN 1-55874-131-3. PMC 22732815. (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  10. Marion Woodman. (1993). Conscious femininity. Inner City Books ISBN 978-0-919123-59-5. (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  11. Aggression, family violence, and chemical dependency. Haworth Press 1990 ISBN 0-86656-977-4. PMC 20629507. (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).

Bibliografia

aldatu
  • Bixler, Ray H. (1982) "Comment on the Incidence and Purpose of Royal Sibling Incest," American Ethnologist, 9(3), August, pp. 580–582. JSTOR 680655
  • Leavitt, G. C. (1990) "Sociobiological explanations of incest avoidance: A critical claim of evidential claims", American Anthropologist, 92: 971–993. JSTOR 644006
  • Potter, David Morris (2007). Emperors of Rome. Englewood Cliffs, N.J: Quercus. ISBN 978-1-84724-166-5.
  • Sacco, Lynn (2009). Unspeakable: Father–Daughter Incest in American History. Johns Hopkins University Press. 351 ISBN 978-0-8018-9300-1
  • Indrajit Bandyopadhyay (29 October 2008). "A Study In Folk "Mahabharata": How Balarama Became Abhimanyu's Father-in-law". Epic India: A New Arts & Culture Magazine
  • Đõ, Quý Toàn; Iyer, Sriya; Joshi, Shareen (2006). The Economics of Consanguineous Marriages. World Bank, Development Research Group, Poverty Team.
  • Ska, Jean Louis (2009). The Exegesis of the Pentateuch: Exegetical Studies and Basic Questions. Mohr Siebeck. pp. 30–31, 260. ISBN 978-3-16-149905-0. link pp. 30–31
  • Ska, Jean Louis (2006). Introduction to Reading the Pentateuch. Eisenbrauns. ISBN 978-1-57506-122-1.

Kanpo-estekak

aldatu
  NODES
Idea 2
idea 2