Ioannis Kapodistrias
Ioannis Kapodistrias edo Capo d´Istriako kondea (Korfu, 1776ko otsailaren 11a - Nauplio, 1831ko urriaren 9a) greziar politikaria bat izan zen. 1828–1831 bitartean, Grezia independenteko lehenbiziko estatuburua izan zen.
Ioannis Kapodistrias | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Korfu, 1776ko otsailaren 10a | ||
Herrialdea | Errusiar Inperioa Grezia | ||
Lehen hizkuntza | greziera modernoa | ||
Heriotza | Nauplio, 1831ko irailaren 27a (55 urte) | ||
Hobiratze lekua | Platytera Monastery (en) | ||
Heriotza modua | giza hilketa: deliberate murder (en) | ||
Hiltzailea | Konstantinos Mavromichalis (en) Georgios Mavromichalis (en) | ||
Familia | |||
Aita | Antonio Maria Capodistria | ||
Haurrideak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Paduako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | greziera modernoa frantsesa italiera errusiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria eta medikua | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Zientzien Bavariar Akademia | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Russian Party (en) | ||
Bizitza
aldatu1802-1807. urteetan Joniako uharteetako estatu-idazkaria izan ondoren, Errusiako koroaren aginduetara jarri zen 1809an, eta 1816-1822 bitartean Alexandro I.a tsarraren Kanpo Arazoetarako ministroa izan zen. Greziako burujabetasuna alferrik aldarrikatu eta gero, Errusiako koroak kargu guztiak kendu zizkion, eta Capo d´Istriak Genevara jo zuen Greziako burujabetasunari bete-betean ekiteko xedean.
1827an, Greziako Errepublikako estatuburu hautatu zuten, eta handik aurrera barne- eta kanpo-arazo askori heldu behar izan zion. Kontrako iritziak onartzen ez zituen eta herriaren atsegina egiten asmatu ez zuen aristokrata, iragan errusiazalea ezkuta ez zezakeen diplomazialaria, eta bertako handikiek higuin zuten politikaria izaki, aginpide egoki bati eusterik ez zuen izan, eta 1831. urtean Peloponesoko klan boteretsu bateko bi kidek hil zuten Nauplio hirian.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.