Ibilketa nordiko

Ipar martxa» orritik birbideratua)

Ibilketa nordikoa (ingelesez Nordic walking) eskian erabili ohi diren antzeko makilen laguntzaz oinez eta aire librean burutzen den kirol bat da. Finlandian eskialarien udako jarduera edo entrenamendu gisa sortua izan zen, hortik bere izena.

Ibilketa nordikoko ibiltariak Ingalaterran.

Kirol honen abantaila nagusienetakoen artean edozein adineko jendeak, urte osoz eta edonon burutu daitekela da, makila egoki batzuen laguntzaz soilik gizakiaren mugimendu natural eta oinarrizkoena den oinez ibiltzean oinarritzen baita.

Onurak

aldatu

Martx nordikoaren jarduera fisiko erregularrak beste erresistentzia edo iraupen kirol entrenamenduen antzeko efektu edo ondorioak dauzka. Giza gorputzeko giharren %90a lantzen da, gaitasun aerobikoa, oxigenoaren gehieneko kontsumoa, eta erresistentzia fisikoa eta psikologikoa hobetzen dira, immunitate-sistema sendotzen da, eta zahartze prozesua mantsoarazten da.

Teknika

aldatu

Ibilketa nordikoa edo Nordic Walking delakoan jarduteko teknika egokia landu eta erabili behar da. Teknika nagusiek (Jatorrizkoa, 10 urratsen metodologia edo INWA, eta ALFA-247) heuren artean hainbat ezberdintasun dituzte.

Jatorrizkoa

aldatu
 
Marko Kantaneva.

Jatorrizko teknika Marko Kantanevak sortu zuen eta eski nordikoak erabiltzen duenaren oso antzekoa da. Antzeko keinu edo imintzioa proposatzen du, eski nordikotik eratorritako teknika diagonala erabiliz. Jatorrizko teknikak ibilketa nordikoari giharren indartze eta luzaketa ariketak gehitzen dizkio.

10 urratsen metodologia

aldatu

10 urratsen metodologia edo INWA, INWA federazioak babestua, 10 urratsen metodologia oinarritzen da.

Teknika honek honako oinarriak defendatzen ditu: oinez naturalki eta egoki ibiltzea, gorputzaren jarrera eta lerroketa egokia, egonkortasun zentrala, bizkarreko eta sabeleko giharren erabilera, eta makilen teknika zehatzaren erabilera -eski nordikoaren antzeko teknika-.

ALFA-247

aldatu

ALFA-247 teknika (euskaraz ZBHU teknika), INFO federazioak babestua, aurreko teknikaren aldaera bat da eta lau hizkiek duten esanahia aipagarria da oso.

  • Z – Zuzen ibiltzea. Helburua bizkarrezurra era naturalean eta zuzen mantentzean datza, bizkarraren mugimendu funtzional eta osasungarria lortzeko.
  • B – Besoak luzea. Bultzada eta lehengoratze faseetan bezoa luze mantenduz besoa eta sorbaldako giharren funtzionamendu hoberena bermatzea helburu du. Besoak ez du erabat luzatu eta tentsio egoeran egon behar, aldiz mugimendu zabal eta nasaiak burutu behar ditu.
  • H – Hirukia gauzatu. Makila 60º inguruko angeluan ezarri behar da, ibiltariaren oinarria eta entrenamendu sistemaren arteko konbinazio egokia egon dadin.
  • U – Urratsa egokitu. Helburua urrats luzera egoera bakoitzari egokitzea da. Urrats luzera besoaren bultzada mugimenduaren irismenaren araberakoa da, hots, nire aurrerapena pisua jasaten duen makilarekiko. Gainera, urratsaren luzera lurzoru motaren araberakoa ere bada, bai eta ibiltari bakoitzaren egoera edo izaera fisikoaren araberakoa ere.

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
multimedia 1
os 5
todo 5