Irakitea isurkariaren masa osoan eta tenperatura jakin batean gertatzen da, lurruntzea ez bezala, azken hori isurkariaren azalean soilik eta edozein tenperaturatan gertatzen baita.

Ura irakiten.

Irakite puntua

aldatu

Irakite puntua isurkari batek irakiteko behar duen tenperatura da. Isurkari baten irakite puntua atmosferaren presioaren arabera aldatzen da, isurkari batek lurrun asearen presioa eta kanpoko presioa berdinak direnean irakiten baitu. Isurkari baten irakite puntua 0’037° C igotzen da atmosferaren presioa milimetro bat handitzen den aldiko. Isurkari arruntenen irakite puntuak, atmosferaren presio normalean, hauek dira: ur hutsa, 100° C; itsasoko ura, 103° C; amoniakoa, -34° C; nitrogenoa, -196° C; kloroa, -34° C; hidrogenoa, -253° C; merkurioa, 357° C; oxigenoa, 183° C.

Irakite konstantea

aldatu

Irakite konstantea isurkari baten irakite puntuaren igoera adierazten duen zenbatekoa. Formula honen arabera kalkulatzen da irakite konstantea (Clausius–Clapeyron ekuazioa):

 

non:

  irakite puntu presio batean,
  gasen konstante ideala,
  lurrinezko presioa,
  presioa, non   ezaguna da (normalean 1 atm eta 100 kPa artean),
  likidoaren irakite-entalpia
  irakite tenperatura,
  logaritmo hiperbolikoa.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES
Idea 1
idea 1
Ideen 1
multimedia 1
os 5
text 3
web 1