Isona Passola

bartzelonar zinema-ekoizlea, gidoilaria, zuzendaria, aktorea eta irakaslea

Isona Passola Vidal (Bartzelona, Katalunia, 1953) bartzelonar zinema-ekoizlea, gidoilaria, zuzendaria, aktorea eta irakaslea da.[1] Zinema Katalanaren Akademiako presidentea ere izan da. Ezaguna egin zen Agustí Villaronga zuzendari mallorcarraren Pan Negro (Pa Negre, 2011) eta Incierta Glòria (Comproa Glòria, 2017) filmen arrakastarengatik, baita Cataluña-Espanya (2009) edo L'endemà (2014) dokumental sozial eta politikoengatik ere, biak berak zuzenduak.[2][3][4]

Isona Passola

(2021)
Ahotsa
68. president of Ateneu Barcelonès (en) Itzuli

2021eko martxoaren 25a -
Jordi Casassas i Ymbert
President of the Academy of Catalan Cinema (en) Itzuli

2013 - 2021
Joel Joan (en) Itzuli - Judith Colell
Massa d’Or Produccionseko zuzendari exekutibo

1992 -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaria Lluïsa Passola i Vidal
JaiotzaBartzelona, 1953 (70/71 urte)
Herrialdea Katalunia
Familia
AitaErmengol Passola
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, zinema ekoizlea, film-zuzendaria, aktorea, ekoizle exekutiboa eta irakaslea
Jasotako sariak
KidetzaAcadèmia de Bones Lletres de Barcelona (en) Itzuli

massador.com…
IMDB: nm0664929 Allocine: 258542 Allmovie: p192737 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Ermengol Passola enpresari katalanaren alaba da. Historia Garaikidean lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.

Lan ibilbidea

aldatu

1992an, Massa d'Or Produccions ekoiztetxea sortu zuen, eta, ordutik, batez ere zinema ekoizpenean eta zuzendaritzan jardun du. Produkzio-etxe horren sorrerako helburuen artean nabarmendu ziren, katalanezko zinemaren gorputz indartsu bat lortzeko borroka ankerra, kultura norberaren hizkuntzan egitearen garrantzia eta ikus-entzunezko kultura indartsua ez duen herrialde indartsurik ez dagoen uste sendoa. Berak eta Agustí Villarongak osatutako bikoteak gerra zibilari buruzko trilogia tematiko bat bultzatu zuen, El mar (1999), 9 Goya sari eta 13 Gaudí sari irabazitako Pan negro (Pa Negre, 2010), eta Incierta Gloria (Comproí Glòria, 2017) filmek osatua. Jesús Garay, Mario Gas edo Joaquim Jordá zuzendarien filmak ere ekoitzi ditu, baita hamar bat dokumental eta TV movie ere.

Bere alderik politikoena, bere ibilbide profesionalean zehar mantendu duena, ikus-entzunezko moduan Cataluña-Espanya (2009) edo L'endemà (2014) produkzioetan gauzatu da, berak zuzendu zuena independentismoaren dibulgazioa sortzeko xedearekin. Bide beretik, Junts pel Sí taldearen zerrendan agertu zen 2015eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeetarako, eta U-1eko erreferendumerako Baiezkoaren kanpainan ere inplikatu zen.

Era berean, Kultura eta Arteen Kontseilu Nazionaleko (CoNCA) kidea izan zen (2012-2019), Zinema Katalanaren Akademiako presidentea izan zen (2013-2021), eta Ramon Llull Unibertsitateko Blanquerna Komunikazio Fakultateko unibertsitate-irakaslea izan zen hainbat urtez;[5] Betevéko Kontseiluko presidentea; Lluís Carulla Sarien eta Ramon Llull Sariaren epaimahaikidea da, eta hainbat hedabidetako tertuliakide gisa parte hartzen du sarritan.[5]

2021eko otsailean Ateneo Barcelonès-eko presidente izendatu zuten, eta erakundearen 160 urteko historian lehen emakume presidentea izan zen.[6] 2023ko otsailean Bartzelonako Letren Errege Akademian sartu zen.[7]

Filmografia

aldatu
Urtea Izenburua Ekoiztetxea Zuzendaria Gidoilaria Oharrak
1990 Despertaferro

(film luzea)

Bai Jordi Amorósena. Ekoizle exekutiboa.
1993 Les gens d'en face

(film luzea)

Bai Jesús Garayrena. Ekoizle exekutiboa.
1995 El pasajero clandestino

(film luzea)

Bai Agustí Villaronga. Ekoizle exekutiboa.
1998 Mensaka

(film luzea)

Bai Salvador García Ruiz. Ekoizle elkartua.
1998 El pianista

(film luzea)

Bai Mario Gasena. Ekoizle exekutiboa.
2000 El mar

(film luzea)

Bai Agustí Villarongarena. Ekoizle exekutiboa
2000 Valèria

(TV movie)

Bai Sílvia Querrena. Ekoizle exekutiboa.
2001 Germanes de sang

(TV movie)

Bai Jesús Garayrena. Ekoizle exekutiboa.
2002 Mucha sangre

(film luzea)

Bai Pepe de las Herasena. Ekoizle exekutiboa.
2003 De nens

(dokumentala)

 Bai Joaquim Jordàrena. Ekoizle exekutiboa.
2004 Desaparegut

(dokumentala)

Bai Julien Cunillerarena. Ekoizle exekutiboa.
2004 El manifest groc

(dokumentala)

Bai Xavier Montanyàrena. Ekoizle exekutiboa.
2005 Maria i Assou (TV movie)  Bai Sílvia Querrena. Ekoizle exekutiboa.
2007 Mirant al cel

(film luzea)

 Bai Jesús Garayrena. Ekoizle exekutiboa.
2008 Les veus del català

(dokumentala)

 Bai Sergi Doladérena. Ekoizle exekutiboa.
2009 Cataluña-Espanya

(dokumentala)

 Bai  Bai  Bai Isona Passolarena. Ekoizle exekutiboa, zuzendaria eta gidoilaria.
2010 Pa negre

(film luzea)

Bai Agustí Villarongarena. Emili Teixidorren Pa Negre eleberrian oinarritua.
2013 L'endemà

(dokumentala)

 Bai  Bai  Bai Isona Passolarena. Ekoizle exekutiboa, zuzendaria eta gidoilaria.
2014 Per on passa el futur

(dokumentala)

   Bai   Bai   Bai Isona Passola eta Joan Dolçena. Ekoizle exekutiboa, codirectora y coguionista
2016 El testament de la Rosa

(dokumentala)

  Bai Agustí Villarongarena. Ekoizle exekutiboa.
2017 Incerta Glòria (film luzea)  Bai Agustí Villarongarena. Joan Salesen Incerta glòria filmean oinarritua.
2018 Utopia Iogurt

(dokumentala)

 Bai Anna Thompson Teixidor eta David Bakshena. Ekoizle exekutiboa.

Sariak eta aintzatespenak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 6
idea 6