Itsas hondo

Ozeano hondoko goragune erlatiboak edo horien irudikapena mapa batean.

Itsas hondo edo ugaroia[1] itsasoaren azpian dagoen lurrazal-zatia da. Geologoek, plaken tektonika aztertzean, litosfera ozeaniko deitzen diote.

Itsasertz-ozeano ebaketa: plataforma kontinentalaren kokapena.

Hiru zatitan banatu ohi da:

Geoklimatikaren ikuspegitik, itsas hondoak garrantzi handia dute, karbono hodiak baitira, baina metano hidrato ugari ere badute, berotze globalaren eragile nagusietakoa.

Erliebea

aldatu

Lurrazalean bezala, itsas hondoan ere haranak, sakanak, ordokiak eta mendikateak daude. Hala, kostaldean kontinentearen itsaspeko ordokia hedatzen da, itsaso zabalerantz okertua egoten den lur zerrenda laua eta sakontasun gutxikoa (200 metro sakon du gehienez ere). Kontinentearen itsaspeko ordokia bukatzen den tokian ezponda edo aldapa hasten da; ordokian eta ezpondan arroila sakon batzuk izaten dira ibaietako ur lasterrek ebakiak. Ezpondatik itsaso zabalerantz barneratu ahala, itsas hondoko sakana edo ordoki abisala hedatzen da; itsas maila baino 3.500-5.500 metro beherago dago sakana abisala eta bertan biltzen dira, ibaiek eramanda, kontinenteetako sedimentuak. Sakana abisalean mendikateak edo bizkarrak daude, ozeanoetan zehar kilometro askotan luzatzen direnak, eta mendikate horietako tontorrak bizpahiru kilometrotako garaiera izaten dute. Lurraren azaleko bi plakaren artean eratzen dira itsas hondoko bizkarrak, eta lurpeko indarren ondorio dira. Sakana abisalean badira osin sakon batzuk ere, eta osin horien alde batean uretatik kanpora irteten diren tontor batzuk izaten dira, uharte arku izenekoak.

Erreferentziak

aldatu
  1. «ugaroi - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-03).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Ideen 1
multimedia 1
os 4
web 1