Itsas igaraba (Enhydra lutris) Mustelidae familiako ugaztuna da, Ipar Amerikako eta Asiako itsasbazterretan bizi dena, batez ere Asiako iparraldean. Oin palmatuak ditu, ile motz trinkoa, lehor eta bero mantentzeko, eta uretan ixten diren sudur- eta belarri-zuloak.

Itsas igaraba
Iraute egoera
Invalid status (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaMustelidae
GeneroaEnhydra
Espeziea Enhydra lutris
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Habitatcoastal margin (en) Itzuli
Luzera148 cm eta 140 cm
Masa1,868 kg
arra: 45 kg
emea: 32,5 kg
Kumaldiaren tamaina1
Genomaren kokapenadnazoo.org…

Itsas igarabak, askotan, ur azalean flotatzen du balsetan (haien artean elkarri heltzen diote, gainazal flotatzaile bat sortuz), edo alga erraldoietan lotu egiten dira itsaso barnera ez mugitzeko.

Ahoz gora flotatzen duten bitartean, bi gauza egin ditzakete: siesta hartu edo  muskuiluak edo bestelako itsaskiak ireki arroka baten laguntzaz. Igarabak harri bat jartzen du bularraren gainean eta itsaskia txikitzen du. Bestelako itsaskiak, itsas trikua, karramarroak, txipiroiak, olagarroak eta   arrainak dira.

Itsas igarabak dira uretan erditzen diren igaraba bakarrak. Kume horiek jaiotzen direnean, denbora gutxira amek kumeei igeri egiten irakasten diete eta beren kabuz ehizatzen.

Itsas igarabak bazkaldu ondoren garbitzen dira, larrua hortzez eta atzaparrez garbituz. Larrua garbi eduki behar dute, iragazgaitza izan dadin. Itsasoko igarabek larruazal lodia dute eta airea harrapatzen dute ur hotzetan geruza isolatzaile bat eratzeko (ez dute gantz isolatzailerik).

Itsas igarabak beren larruaren bila ehizatzen zituzten desagertzeraino. XX. mendearen hasieran 1.000 eta 2.000 animalia artean baino ez ziren geratu. Ozeano Bareko kostaldean zehar aurki daitezke, Ipar Amerikan eta Asian.

Eboluzioa

aldatu

Itsas igarabak itsas ugaztun espezie guztien artean txikienak dira, baina mustelidoen artean handienak. Ugaztun hauek gaur egungo igarabaren antzekoak izango ziren, itsasora migratuz, itsas ingurunera egokitzen hasi eta itsasoan bizirik irauteko eboluzionatu  duela 5 edo 7 milioi urte, Pleistozenoren amaieran.

Igarabak Lutrinae subfamilia osatzen dute. Mustelidae familian 13 igaraba espezie daude eta bertan lurreko animaliak barne hartzen dira, hala nola erbinude, azkonarrak eta bisoiak. Dauden 13 espeziek [1] uretako inguruneetan elikatzen dira neurri handi batean edo esklusiboki eta bi elikadura-kategoria ezberdinetan bana daitezke[2]. Beraz, talde honetan aurkitzen diren espezie guztiak konparatzen baditugu, ikusiko dugu itsas igaraba, batez ere ornogabeez elikatzen den taldean dagoela. Espezie hauek normalean aurreko hankekin harrapatzen dituzte harrapakinak eta, beraz, ondo garatuta dute funtzio sentsorial-motorra gorputzeko eskualde horretan. Beste kategoria, batez ere, arrainez elikatzen da eta ahoa erabiltzen du harrapakinak harrapatzeko. Hori dela eta, garapen sentsorial eta motorra bereziki garatua dute aurpegi aldean[3].

Enhydra generoko kide bizidun bakarra baita. Baina itsasoko igarabaz gain, Afrikako igaraba, Eurasiar igaraba, Afrikako atzaparrik gabeko igaraba eta Asiako atzapar motzeko igarabak arbaso bat partekatzen zuten duela 5 milioi urte inguru[4].

Bertak eta Morganek (1985) itsas igarabei buruzko lana egin zuten. Itsas igaraben artean bi leinu zeuden: Enhydriodon eta, Enhydra, orain desagertuak daudenak. Bi gertaera garrantzitsu  gertatu ziren Zenozoikoaren amaieran, eta horiek itsas igarabaren eboluzioarekin lotuta egon ziren. Lehen gertaera latitude altuetan hozte globala izan zen, Miozenoaren amaieran hasi zena. Itsas igaraba modernoa eskualde epeletan bakarrik bizi da. Honek, Ipar Pazifikoko hego-ekialderantz duen populazio berriena erakusten du, eta, gutxi gorabehera, Kalifornia Behereko erdialderaino hedatu zen[5]. Gainera, Kaliforniatik gora dauden ur hotzak itsasorantz biratzen dira eta sakabanatzen dira, Kaliforniara heldu gabe. Miozeno berantiarraren aurretik, baldintza tropikal eta subtropikalak nagusitzen ziren Ipar Pazifikoan eta itsas igaraba modernoek iraun egin zuten inguru horietan. Era berean, jaten duten elikagai asko kostaldean aurkitzen dira, hala nola muskuiluak, barraskiloak eta trikuak. Itsas igarabaren bilakaeran bigarren gertaera garrantzitsua Pliozenoko pinnipedio odobenidoak desagertzea izan zen. Odobenido horietako batzuk, batez ere Dusignathinae espezieak, sakonera gutxiko uretako elikadura bentikora egokitu dira[6].

Horretaz gain, esan dezakegu itsas igaraba nahiko berria dela, zetazeoak, sireniarrak eta pinnipedoak duela 50, 40 eta 20 milioi urte inguru sartu baitziren uretara.

Taxonomia

aldatu

Carl Linnaeus-ek itsas igaraba ugaztunen klasean sartu zuen Systema Naturae-ren 1758ko hamargarren edizioan. Gaur egun, espeziearen izena Enhydra lutris (1922) da eta izen-aldaketa asko jasan ditu eta eman zioten lehenengoa Lutra marina izan zen[7]. Enhydra izen generikoa antzinako grezieratik dator en/εν "in" eta hydra/ύδρα "ur", "uretan" esan nahi duena eta latinezko lutris hitza, "igaraba" esan nahi duena[8]. Aurretik, batzuetan "itsas kastorea" izenez ezagutzen zen[9][10] .

Azpiespezieak

aldatu
 
Itsas igarabak (Enhydra lutris)

Lehen azaldu den moduan, itsas igarabak dira Enhydra generoko espezie bakarra, eta Carnivora ordenakoak, Caniformia subordenakoak eta Mustelidae familiakoak dira. Hiru azpiespezie ezagutzen dira, batez ere garezurraren eta hortzen ezaugarrietan oinarrituak: E. l. kenyoni Aleutiar uharteetatik Prince William Sound, Alaska eta Britainiar Columbia, Washington eta Oregoneko kostaldeak arte; E. l. lutris Kuril uharteen asiar mailatik ipar-ekialderaino, Kamchatka penintsula eta Commander uharteetaraino; eta E. l. nereis Kalifornia eta Mexiko.

Asiako itsas igaraba da azpiespezierik handiena eta garezurra apur bat zabalagoa eta sudur-hezur laburragoak ditu. Bestalde, iparraldeko itsas igarabak masailezur luzeagoak dituzte, hegoaldekoak, berriz, aurpegi luzeagoak eta hortz txikiagoak[7].

Deskribapena

aldatu

Itsas igaraba itsas ugaztunen artean txikiena da, arrak 45 kg-ra irits daitezke eta guztira 148 cm-ko luzera izan dezakete. Emeak 36 kg-ra eta 140 cm-ra irits daitezke. Kumeek, jaiotzean, 0,6 m luze eta 1,4 eta 2,3 kg artean pisatzen dute[5]. Itsas igaraba handienak Washingtonen daude; harrapatutako ar batek 50,5 kg pisatu zuen[11].

Itsas igaraben larrua oso lodia da, eta ugaztun guztien ilerik finenak ditu. Ile luzeagoz osatutako kanpoko geruza babeslea dute eta azpikoa ile trinkoagoz osatuta dago. Beraz, bere isolamendu modu nagusia ile lodiko geruza da, zentimetro koadroko 100.000 ile inguru dituena[5], dagoen ilajerik trinkoena[12].

Itsas igarabak ileen artean harrapatutako airea erabiltzen dute bero mantentzeko eta ur hotzetik isolatzeko. Hala ere, isolamendu mota honen desabantaila igaraba murgiltzean aire-geruzaren konpresioa da. Horrek ilearen isolamendu-kalitatea murrizten du sakonean animaliak janaria bilatzen duenean itsasoaren hondoan. Beste desabantaila haien ilea zaintzea lan gogorra dela. Larrua kutsatzaileekin zikintzen bada (adibidez, olioak), ilearen propietate isolatzaileak suntsitu ditzakete. Ondorioz, ezin dute tenperatura egokia mantendu, hipotermiaren aurrean zaurgarriagoak bihurtuz. Beraz, igarabak denbora asko ematen dute beren burua garbitzen ilea egoera onean mantentzeko. Koloreari erreparatuz, helduak, oro har, kolore marroi ilunekoak izaten dira, burua, lepoa eta sorbaldak kolore argiagokoak izaten dira, eta zenbait indibiduotan grisaxkak. Larrua aldatzea pixkanaka egiten da urtean zehar, eta sarritan larruz aldatzea funtsezkoa da ilajearen propietate isolatzaileak mantentzeko[5]. Bestalde, kumeek ile luzeko geruza lodia dute, beltza edo marroia[13].

Itsas igarabek aurpegi zirkular eta iletsuak dituzte, sudur motzak, begi eta belarri biribilduak eta bibote luzeak, janaria bilatzen laguntzen dietenak. Atzeko hankak igeri egiteko egokituta daude, luzeak dira eta hankak zabalak, lauak eta palmatuak eta mintz interdigitalez hornituta daude. Hanka bakoitzaren bosgarren behatza luzeena da, eta horrek erraztu egiten dio igeri egitea, baina trakets mugitzen da lurrean. Aurreko gorputz-adarrak motzak dira eta atzapar erretraktilak dituzte, apaintzen eta jaten laguntzen dutenak. Itsas igarabek larruazal askeko adabakiak dituzte besaurreen azpian, eta tresnak (arroka bat normalean) biltzen laguntzeko erabiltzen dituzte, horrela arazorik gabe jan dezakete, baita urpekaritzan elikagaiak garraiatzeko ere. Itsas igarabak dira haragijaleak dira[14] [15][16][17][18].

 
Atseden hartzen dutenean, ahoz gora egiten dute itsasoan flotatzen.

Uretan zehar mugitzeko, itsas igarabak gorputzaren atzekaldea, buztana eta atzeko hankak barne, ur azpian bultzadak emateko erabilzen du. Uretan orduko 9 kilometroko abiadura har dezakete. Gorputza luzea eta arina da urpean dagoenean, eta aipatutako gorputz-adarrak bularraren kontra estutzen dituzte[14]. Animali honek, oro har, ahoz gora egiten du igeri ur-azalean, atzeko hankak mugitzeko eta isatsak zuzentzeko erabiliz. Igerilari motelak dira. Itsas igarabak izututa badaude, ahoz behera irauliko dira eta igerian alde egingo dute, batzuetan urpean murgilduz. Baina mugitzen ez badira eta atsedenean badaude lau gorputz-adarrak enborraren gainean uzten dituzte beroa gordetzeko, egun bereziki beroetan atzeko hankak ur azpian eduki daitezke hozteko[12].

Igarabaren usaimena eta entzumena ikusmena baino garatuagoa daude, landan dagozenean. Horregatik haizea beste animaliak azkarrago identifikatzen laguntzen baitu eta abisu gisa erabiltzen dute. Usaimena garatuago dagoen arren horrek ez du esan nahi ikusmena txarra denik, ikusmena ere oso ona dute ur azpian. Ur ingurunera hobeto egokitzen duten lente bereziak baitituzte. Itsa igaraba bost zentzumenak dituzte mutur gainean bibote sentikorrak dituztelako, igeriketa-izakien bibrazioak detektatzen laguntzen dutenak, baita ur lohietan janaria aurkitzen ere[19][19].

Heltzean 32 hortzak zapaldu eta biribildu egiten zaizkie janaria ebaki beharrean ehotzeko. Batzuetan, hortzak morez zikinduta daude itsas trikuak irenstearen ondorioz. Metabolismo altua dute ur hotzari aurre egiteko, bero-galera gitxiagoa izateko. Beraz, gehiago jan behar dute metabolismo horretan energia erretzeko. Haien digestio-eraginkortasuna oso azkarra da. Gainera, animali hauek janariaren bidez lortzen dute ura, itsasoko ura ere edaten dutelako. Giltzurrun handi samarrei esker, itsasoko uretatik ur geza lortzeko eta gernu kontzentratua kanporatzeko aukera dute[20].

Portaera

aldatu

Etengabe egiten duten gauza bat da larrua garbitzea, korapiloak askatzea, larrua igurtzi ura ateratzeko eta airea sartzeko. Jan ondoren, uretan garbitzen dira larruan geratu diren janari-hondarrak kentzeko.

Bazka-bilketa

aldatu

Itsas igarabak nahiago dute goizean goiz eta arratsaldean ehizatzea. Gorputzaren pisuaren % 15 eta % 25 jan behar dute egunero. Horretaz gain, itsas igarabak harrapakina aurreko hankekin harrapatzen du eta janaria poltsa batean gordetzen du. Poltsa hori bularrean dago, aurreko hanken azpitik,  lurrazalera eramateko eta han jateko[21][22]. Senideek edo beste igarabek janaria lapurtzen dute, normalean ar helduak[23].

Itsas igarabak oskol gogorreko moluskuak hausteko arrokak bezalako tresnak erabiltzea ohikoa da Kalifornian[24][25] [26] [27] [5]. Bestalde, Aleutiar uharteetan ez da ohikoa tresna hori erabilzea[5]. Hala ere, Calkinsek (1978) eta Garshelisek(1983), Prince William Sound-en ikusi zuten, harrapakinek harrizko tresnekin irekitzen zituztela. Presak hain txikiak direnez, oskolarekin jaten dituzte edo itsas hondoan daudenak hartzen dituzte, eta zulaketa gogor eta errepikakorren bidez, aurreko hankekin, oskolak irekitzen dituze[26] [27]. Itsas igarabak kaptura-teknika berriak ikasteko gai dira, elikadura eraginkorra errazteko[3].

Egitura soziala

aldatu
 
Itsas igarabak eskutik helduz

Itsas igarabak taldeetan biltzen dira, baltsak sortuz, atseden hartzen dutenean. Emeek arrak saihesteko joera dute, harremanak dituztenean izan ezik. Itsas igarabak bizitza luzekoak dira eta, oro har, urteetan egoten dira eremu berean. Beren denbora gehiena ozeanoan ematen dute, baina lurrean atseden hartzen dute populazio-dentsitatea altua denean edo ekaitz batean. Aipatutako baltsak 10 eta 100 igaraba artean sortzen dira eta arrarena emeena baino handiagoa da. Askotan, gorputza algekin estaliko dute, manta bat sortuz, urrundu ez daitezen. Bestela, jaten, lo egiten eta atseden hartzen duten bitartean, elkarrekin jarraitzeko eskutik heltzen dira. Ekintza sinple eta samurra da, elkarrekin jarrai dezaten ahalbidetzen duena. Egiten ez badute, ez dira bezain seguru sentitzen lehen aipatutako ekintzak egiteko[28] [14][15] [29] [24][30][16] [17].

Gainera, itsas igarabak sozialak dira eta taldeak sortzean generoaren arabera bereizten dira: bata kumeena eta emeena eta bestea arrena, “eremu maskulinoak” eta “eremu femeninoak” sortuz. Gizon helduak emeen eremuetan sartzen dira eta lurralde bat ezartzen dute. Arrek beren lurraldeetan sartzen diren emeekin kopulatzenu dute. Babeslekuen eskuragarritasunaren eta lurralde horretan dauden elikagaien kopuruaren arabera, kopulazio maskulino gehiago edo gutxiago dago. Eme helduek ez dute arazorik izaten gizonezkoen lurraldeen artean askatasunez mugitzeko. Baina arrak euren artean borrokatzen dira lurraldeak lortzeko.

Animali hauek pozik daudenean soinuak egiten dituzte, emeak xuxurlaka eta arrak marmarrean. Helduek ere txistu egiten dute beldur direnean, eta egoera muturrekoa bada, oihu egiten dute[31].

Ugalketa eta bizi-zikloa

aldatu
 
Harremanak dituztenean, arrek emeei sudurretik hartu eta orbainak sortzen dizkiete.

Itsas igarabak poligamoak dira, arrek emakume-bikote ugari baidituzte urte osoan. Badira beren lurraldea defendatzen duten arrak. Eztabaidak, oro har, ahots-erakustaldiekin konpontzen dira, eta borrokak bakanak izaten dira. Ar baten lurraldean aurkitzen diren eme guztiek harremanak dituzte berarekin. Ar batek lurralderik ez badu, emeak bilatzen dituzte araldian. Itsas igaraba ar batek eme harkor bat aurkitzen duenean, biak jokabide jostari eta, batzuetan, oldarkor batean inplikatzen dira. Bi edo hiru egun biltzen dira. Arrak emearen buru edo sudurrari eusten dio, bere barailekin, kopulan zehar. Begi-bistako orbainak askotan  agertzen dira emeengan, portaera horren ondorioz[14] [15][32] [16] [33] [18].

Itsas igarabak urte osoan ugaldu daitezke. Dauden lekuaren arabera, urteko une ezberdinetan jaiotzen dira, adibidez Aleutiar Uharteetan maiatzetik ekainera eta urtarriletik martxora Kalifornian. Itsas igarabak hainbat ugaztun-espezietako bat dira, non kumeak baldintza onenetan jaiotzea ahalbidetu dezaketen. Haurdunaldiak askotarikoak dira, 4 eta 12 hilabete bitartekoak. Emeak urtean behin erditzen dira, baina kume batek bizirik irauten ez badu, amak estresa senti dezake erditze ostean[14].

Bikiak jaiotzen % 2an gertatzen dira, baina kume bat bakarrik haz daiteke arrakastaz. Kumeak jaio eta 5 eta 6 hilabete bitartean egoten dira amarekin.  Emeek 4 urte inguruan lortzen dute sexu-heldutasuna; arrek, berriz, 5 edo 6 urte inguruan lortzen dute ugaltzeko gaitasunera[5][34][7].

Kumeak jaio eta gutxira hasten dira elikagai solidoak jaten. Emeek sabelean dituzte kumeak, bularra ematen dieten bitartean. Esneak % 20-25eko koipea du. Ama batek janaria bilatzen duen bitartean, bere kumea itsas algetan korapilatuta uzten du, alde egin ez dadin. Harrapari baten edozein seinaleren aurrean, emeak bere kumearen lepoa ahoarekin eusten du eta urperatu egiten da. Emeek 3 hilabetez garbitzen dituzte kumeak ilajea garatu ahala. Kume baten ilajeak airea harrapatzen du, eta horrek animalia flotatzen mantentzen du. Kumeak 2 hilabetera hasten dira urperatzen.[14] [35] [17][18].

Beren bizi-iraupena ikusten badugu, konturatzen gara emeak arrak baino gehiago bizi direla. Emeak 20 urtera arte eta arrak 15 urtera arte bizi direla kalkulatzen da[34]. Itsas igarabak hainbat kausaren ondorioz hiltzen dira: gaixotasunak, parasitoak, harraparikeria eta gizakiek eragindako hilkortasuna. 2002 eta 2015 artean, 323 itsas igaraba hil ziren Washingtonen eta 10 Oregonen. 333 itsas igaraba horien ehuneko hirurogeita sei helduak ziren. 93 nekropsia egin ziren, eta frogatu zuten 53 gaixotasun infekziosoen ondorioz hil zirela, hala nola Sarcocystis neurona eta Leptospirosia. Gainerako heriotza-kausak ezezagunak ziren[36] .

Washingtonen ere, 2013-14an, 17 itsas igaraba autopsiatu ziren; horietatik 13 helduak ziren eta 4 kumeak. Heriotza-kausek bakterio-septizemia, neoplasia, klostridioak eta bala-zauria barne hartu zituzten[7].

Populazioa eta banaketa

aldatu
 
Itsas igarabaren banapen-area

Itsas igarabak bizi diren urak kostaldekoak eta epelak dira, eta gune horiek hondo ozeaniko harritsuak edo sedimentu bigunak dituzte. Alga erraldoien (Macrocystis pyrifera) multzoak dauden tokian bizi dira, eta denbora aktibo gehiena jaten ematen dute. Jan, atseden hartu eta ur azalean garbitzen dira. Itsas igarabak 30 metroko sakonera duten kostaldeko uretan bizi dira, baina gutxienez 45 metroko sakoneran urperatu daitezke. Eta nahiago dute 30 metroko sakonera izatea, ura zenbat eta sakonagoa izan, orduan eta denbora gehiago igarotzen da ur azpitik janaria hartzeko[14] [15][16] [17].

Itsas igarabak Pazifikoko kostaldeko bi eskualde geografikotan daude. Hauek dira Errusiako kostaldearen parean dauden Kuril eta Commander uharteak, Bering itsasoaren azpian dauden Aleutiar uharteak eta Alaska penintsularen parean dauden kostaldeko urak Vancouver uharteraino (Kanada) eta Kaliforniako erdialdeko kostaldean zehar Ano Nuevo eta Point Sur artean. XVIII, hau ere Mexikoren ondoan. Mende hasieran, munduko populazioa 150.000 eta 300.000 ale artean estimatzen zen[37].

XVIII. eta XIX. mendeetan ohikoa zen animalia horiek ehizatzea, eta, beraz, murriztu egin zen itsas igaraben kopurua eta horien banaketa. Errusiarrak izan ziren igarabak XVIII. mendearen erdialdean Ipar Pazifikoan aurkitu zituztenak eta haien ilajea erabiltzen zuten. Horregatik sortu ziren 1911n Itsas Otsoen Nazioarteko Itunaren babesak, baina hain berandu sortu zenez, 2.000 animalia baino gutxiagora murriztu zen populazioa. Itsas igaraben 11 kolonia geratzen dira: 3 Kuriles, Kamchatka eta Commander uharteetan, Errusiaren parean; 7 talde txiki Aleutiar Uharteetatik Prince William Soundera, Alaskan; eta talde txiki bat Kaliforniako erdialdeko kostaldearen parean, Hego Handitik gertu. Beste bi talde Kanadako Queen Charlotte eta Mexikoko San Benito uharteetan geratu ziren, baina gero desagertu egin ziren[5]. Oregoneko azken itsas igaraba basatia 1906an hil zuten eta Washingtonen 1910ean[38] .

Iparraldean itsas igarabak berreskuratzen hasi ziren. Baina urte asko behar ziren, Iparraldea hutsik egon baitzen urteetan. Igarabak Alaskatik Alaskako hego-ekialdera, Columbia Britainiarrera eta Washingtonera eraman zituzten. Baina lekualdaketa horrek huts egin zuen leku batean, hamar urte geroago desagertu egin baitziren. Toki hau Oregongo hegoaldeko kos

taldea da[39] [34] [40].

Washingtonen birsartutako populazioak gora egin du denborarekin, 1969an eta 1970ean sartutako 59 itsas igaraba izatetik 2019an 2785 izatera heldu ziren[41]. Bestalde, Oregon daitsas igarabak inoiz bizi izan ez diren estatu bakarra, eta gaur egun, itsas igaraba bakarra ikusten da oso nohizbehinka Oregoneko kostaldearen aurrean; horietako gehienak, ziurrenik, Washingtongo biztanleriatik sakabanatzen ari diren gizon gazteak dira. Ebidentzia genetikoaren arabera, historikoki, Oregongo kostaldea iparraldeko eta hegoaldeko itsas igaraben arteko trantsizio-eremu bat izan da[42] [43].

Kaliforniako hegoaldeko itsas igarabaren populazioa (Enhydra lutris nereis) arriskuan dago, galtzeko arriskuan dauden espezieen legearen arabera. Hegoaldeko itsas igaraben populazioa erritmo nahiko motelean hazi da denboran zehar, eta banaketa-eremua gutxi hedatu da. Uste da iparralderantz hedatzea marrazo zuri handien hozkaden ondoriozko hilkortasunak mugatzen duela batez ere[42].

Hegoaldeko itsas igarabarentzat argitaratutako populazio berrienaren estimazioa 2962 animaliakoa izan zen 2019an [38] [44] [45].

Ekologia

aldatu
 
Itsas igaraba bat karramarro batekin

Itsas igarabak ornogabeez elikatzen dira, txirlak, muskuiluak, itsas trikuak, itsas barraskiloak eta karramarroak barne [14] [46]. Baina Alaska eta Errusiakoak ere arrain epibentonikoez elikatzen dira. Baina gehien kontsumitzen diren animaliak harkaitz-karramarroak eta itsas trikuak dira, elikagai horiek kaloria-balio handiagoa dutelako[47] [48][27] [49] [50]. Gustuko elikagairik ez dagoenean, beste animali mota batzuk gehitzen dizkiote dietari: muskuiluak, olagarroak, lanpernak, bieirak eta itsas izarrak[47] [51] [15][48] [52] [30][53] [50].

Triku gutxiago egoteak itsas algak eta itsas algei lotutako komunitateak haztea eragiten du. Sedimentu bigunen substratuetan, itsas igarabak hondeatzaile bibalbioez elikatzen dira, labanez, esaterako. Harrapakin gogokoenak falta diren heinean, itsas igarabek elikadura-eremua handituko dute[46] [3].

Itsas igarabek gorputzaren pisuaren eguneko %15-25 baliokidea kontsumitu behar dute tasa metaboliko altuari eusteko[54] eta jakina da beren denboraren %41 igarotzen dutela janari bila[55].

Itsas igarabak kostaldetik 30 metro baino gutxiagora dauden uretan elikatzen dira[5] [34][56] [57]. Maizago elikatzen dira goizeko eta arratsaldeko orduetan, baina eguneko edo gaueko edozein unetan murgildu daitezke janari bila[59]. Itsas igarabak 50 eta 90 segundo artean egoten dira harrapakin bila[46]. Urperatzeen iraupena eta maiztasuna presa motaren araberakoak dira[15].

Talde txikietan elikatzen dira. Ehizarako, bibote sentikorrek harrapakinak aurkitzen laguntzen dute. Harrapakin horiek, jan aurretik, bildu eta besapeetan dauden tolesturetan gordetzen dituzte, eta gero gainazalean jaten dituzte. Itsas igarabek 3-4 aldiz jaten dute egunean[5].

Harrapakinaren oskola gogorra bada, arrokekin laguntzen dira, batzuek harria bularrean utzi eta harriari kolpeak ematen dizkiote harrapakinarekin. Beste batzuek alderantziz egiten dute, harrapakina bularrean utzi eta harriekin jotzen dituzte. Arrek janaririk aurkitzen ez badute, emeei lapurtzeko diete. Horregatik, emeek leku bereizietan bilatzen dute janaria[28] [14][15] [29] [24] [30] [16] [17][18].

Funtsezko espezie gisa

aldatu

Itsas igarabei "funtsezko espezie" deitzen zaie, itsaz trikuez elikatzen baitira, itsas algaz elikatzen diren animaliak. Itsas triku gutxiago badago, itsas algen basoak loratuko dira. Gainera, kostaldeko ekosistema anitzagoa mantentzen laguntzen dute.

Itsas igarabak ekosistema batetik joaten direnean, itsas trikuen kopuruak gora egiten du. Gero, trikuek itsas algak mozten dituzte funtsean. Horrek espezie askoren habitata kaltetzen du, arrainak, ornogabeak eta beste ugaztun batzuk barne [58].

Harrapakaritza

aldatu

Itsas igaraben harrapari natural ezagunak dira orka iragankorrak (Orcinus orca), marrazo zuri handiak (Carcharodon carcharias), arrano burusoilak (Haliaeetus leucocephalus), koioteak (Canis latrans) eta hartz arreak (Ursus arctos)[34]. Horien artean, marrazo zuri handiak harrapari nagusienak dira. Noizbehinka, koioteek igarabak jaten dituzte ekaitzetan hondarretan babestu ondoren. Itsas igaraben amak uretan elikatzen diren bitartean kume gazteak azalean bakarrik geratzen dira eta arrano burusoilek harrapatzen dituzte[15] [59] [60] [30][32]. Bestetik, Washingtonen, harrapaketa ez da igaraba-populazioen etengabeko hazkundea saihesteko bezain handia [3].

Gizakiekiko harremanak

aldatu
 
Itsas igaraben larrua erabili arropa egiteko

Larruen merkataritza

aldatu

XVIII. mendean, 1911 arte, oso ohikoa zen itsas igaraben larruen merkataritza. Izan ere, ilajea trinkoa zen eta beroa ematen zuen. Bere ilajea garestia zen, 1125 dolarretan saltzen baitziren eta euren larrua kapela, beroki eta bestelako jantzi bihurtzen baitzuten Errusian, Kanadan eta Estatu Batuetan[61] [16].

Berreskuratzea eta kontserbatzea

aldatu

Otter Fundazioaren arabera, 2008ko uztaila eta 2011ko uztaila bitartean Kaliforniako itsas igaraben populazioak behera egin zuen. Kalkuluen arabera, Kalifornian 2700 igaraba inguru bizi ziren. Enhydra lutris Galtzeko Arriskuan dauden Espezieen Legearen (ESA) pean kokatu zen 1973an. Kanadan, itsas igarabak Espezie Mehatxatuen Legeak babesten ditu. 2008tik aurrera, UICNk uste du E. lutris desagertzeko arriskuan dagoela. Itsas igarabek populazioa eskala handian murrizteko arriskua dute, eta petrolio-isurketak dira mehatxu antropogeniko handiena[28] [61][62] [14][63][64] [16] [7]. Beraz, Fundazio horiek elkarlanean dihardute itsas igarabak desagertu ez daitezen.

Erreferentziak

aldatu
  1. Macdonald, S. M.; Mason, C. F.; Shalmon, B.. (1986-10). «A survey for otters in Israel» Oryx 20 (4): 233–236.  doi:10.1017/s0030605300020263. ISSN 0030-6053. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  2. Burton, R.; Chanin, Paul. (1986-12). «The Natural History of Otters.» The Journal of Applied Ecology 23 (3): 1061.  doi:10.2307/2403958. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  3. a b c d Riedman, M. L.; Estes, J. A.. (1988). VanBlaricom, Glenn R. ed. «A Review of the History, Distribution and Foraging Ecology of Sea Otters» The Community Ecology of Sea Otters (Springer Berlin Heidelberg) 65: 4–21.  doi:10.1007/978-3-642-72845-7_2.. ISBN 978-3-642-72847-1. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  4. (Ingelesez) Koepfli, Klaus-Peter; Deere, Kerry A; Slater, Graham J; Begg, Colleen; Begg, Keith; Grassman, Lon; Lucherini, Mauro; Veron, Geraldine et al.. (2008-12). «Multigene phylogeny of the Mustelidae: Resolving relationships, tempo and biogeographic history of a mammalian adaptive radiation» BMC Biology 6 (1): 10.  doi:10.1186/1741-7007-6-10. ISSN 1741-7007. PMID 18275614. PMC PMC2276185. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  5. a b c d e f g h i j (Ingelesez) Kenyon, Karl W.. (1969-08). «THE SEA OTTER IN THE EASTERN PACIFIC OCEAN» North American Fauna 68: 1–352.  doi:10.3996/nafa.68.0001. ISSN 0078-1304. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  6. Riedman, M. L.; Estes, J. A.. (1988). VanBlaricom, Glenn R. ed. «A Review of the History, Distribution and Foraging Ecology of Sea Otters» The Community Ecology of Sea Otters (Springer Berlin Heidelberg) 65: 4–21.  doi:10.1007/978-3-642-72845-7_2.. ISBN 978-3-642-72847-1. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  7. a b c d e «Wayback Machine» web.archive.org 2018-07-10 (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  8. Considine, John. (2019-10-17). «Liddell and Scott and the Oxford English Dictionary» Liddell and Scott (Oxford University Press): 395–412. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  9. Silverstein, Alvin; Silverstein, Virginia B.; Silverstein, Robert A.. (1995). The sea otter. Brookfield , Conn. : The Millbrook Press ISBN 978-0-7613-0165-3. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  10. (Ingelesez) Park, Han-Chan; Kurihara, Nozomi; Kim, Kyung Seok; Min, Mi-Sook; Han, Sungyong; Lee, Hang; Kimura, Junpei. (2019-05-04). «What is the taxonomic status of East Asian otter species based on molecular evidence?: focus on the position of the Japanese otter holotype specimen from museum» Animal Cells and Systems 23 (3): 228–234.  doi:10.1080/19768354.2019.1601133. ISSN 1976-8354. PMID 31231587. PMC PMC6567078. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  11. Prince, Eric D., ed. (2002). «Catch and Release in Marine Recreational Fisheries» Catch and Release in Marine Recreational Fisheries (American Fisheries Society) (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  12. a b (Ingelesez) Sea Otters ~ MarineBio Conservation Society. 2017-05-18 (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  13. «Marine_Mammals» kids.nceas.ucsb.edu (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  14. a b c d e f g h i j (Ingelesez) Gunderson, Joe Allegra; Rhiannon Rath; Aren. «Enhydra lutris (sea otter)» Animal Diversity Web (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  15. a b c d e f g h Estes, James A.. (1980-04-15). «Enhydra lutris» Mammalian Species (133): 1.  doi:10.2307/3503844. ISSN 0076-3519. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  16. a b c d e f g MARTIN, TONY. (2003-12). «Walker's Marine Mammals of the World by Ronald M. Nowak Johns Hopkins University Press, Baltimore & London. (2003). ISBN 0-8018-7343-6. 264 pp. Paperback. £17» Antarctic Science 15 (4): 559–560.  doi:10.1017/s0954102003241729. ISSN 0954-1020. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  17. a b c d e «Figure 3: Potential sea otter habitat in the San Francisco Bay.» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  18. a b c d Woodward, Arthur. (1938-09-01). «Sea Otter Hunting on the Pacific Coast» The Quarterly: Historical Society of Southern California 20 (3): 119–134.  doi:10.2307/41166265. ISSN 2162-9358. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  19. a b Knight, Joseph. (2004-09-23). Cavendish [married name Marshall, Ada (1839?–1895), actress. ] Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  20. (Ingelesez) Winer, J.N.; Liong, S.M.; Verstraete, F.J.M.. (2013-08). «The Dental Pathology of Southern Sea Otters (Enhydra lutris nereis)» Journal of Comparative Pathology 149 (2-3): 346–355.  doi:10.1016/j.jcpa.2012.11.243. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  21. Garshelis, David L.. (1984-04). «Age Estimation of Living Sea Otters» The Journal of Wildlife Management 48 (2): 456.  doi:10.2307/3801178. ISSN 0022-541X. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  22. Kirkpatrick, Charles M.; Stullken, Donald E.; Jones, Jr., Robert D.. (1955-01-01). «Notes on Captive Sea Otters» ARCTIC 8 (1): 46–59.  doi:10.14430/arctic3804. ISSN 1923-1245. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  23. (Ingelesez) VanBlaricom, Glenn R., ed. (1988). The Community Ecology of Sea Otters. Springer Berlin Heidelberg  doi:10.1007/978-3-642-72845-7. ISBN 978-3-642-72847-1. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  24. a b c Fisher, Edna M.. (1939-02). «Habits of the Southern Sea Otter» Journal of Mammalogy 20 (1): 21.  doi:10.2307/1374489. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  25. (Ingelesez) Hall, K. R. L.; Schaller, G. B.. (1964-05-20). «Tool-Using Behavior of the California Sea Otter» Journal of Mammalogy 45 (2): 287–298.  doi:10.2307/1376994. ISSN 1545-1542. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  26. a b (Ingelesez) Hines, Anson H.; Pearse, John S.. (1982-10). «Abalones, Shells, and Sea Otters: Dynamics of Prey Populations in Central California» Ecology 63 (5): 1547–1560.  doi:10.2307/1938879. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  27. a b c Antonelis, George A.; Leatherwood, Stephen; Cornell, Lanny H.; Antrim, James G.. (21/1981). «Activity Cycle and Food Selection of Captive Sea Otters» The Murrelet 62 (1): 6.  doi:10.2307/3534440. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  28. a b c Cohn, Jeffrey P.. (1998-03). «Understanding Sea Otters» BioScience 48 (3): 151–155.  doi:10.2307/1313259. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  29. a b Estes, James A.; Underwood, Karen E.; Karmann, Margit J.. (1986-10). «Activity-Time Budgets of Sea Otters in California» The Journal of Wildlife Management 50 (4): 626.  doi:10.2307/3800973. ISSN 0022-541X. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  30. a b c d Limbaugh, Conrad. (1961-05). «Observations on the California Sea Otter» Journal of Mammalogy 42 (2): 271.  doi:10.2307/1376856. ISSN 0022-2372. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  31. (Ingelesez) von Biela, Vanessa R.; Testa, J. Ward; Gill, Verena A.; Burns, Jennifer M.. (2008-04). «Evaluating Cementum to Determine Past Reproduction in Northern Sea Otters» Journal of Wildlife Management 72 (3): 618–624.  doi:10.2193/2007-218. ISSN 0022-541X. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  32. a b McShane, L. J.; Estes, J. A.; Riedman, M. L.; Staedler, M. M.. (1995-05-19). «Repertoire, Structure, and Individual Variation of Vocalizations in the Sea Otter» Journal of Mammalogy 76 (2): 414–427.  doi:10.2307/1382352. ISSN 1545-1542. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  33. www.oceanlink.info (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  34. a b c d e Flynn, J. J.. (1995-02-23). «Riedman, M. L., and J. A. Estes. 1990. THE SEA OTTER (ENHYDRA LUTRIS): Behavior, Ecology, and Natural History. United States Fish and Wildlife Service, Biological Report, 90(14): 1-126. ISSN 0895-1926» Journal of Mammalogy 76 (1): 263–264.  doi:10.2307/1382334. ISSN 1545-1542. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  35. «Sea Otters Can Hold Hands» SciVee 2009-03-02 (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  36. White, C. LeAnn; Lankau, Emily W.; Lynch, Deanna; Knowles, Susan; Schuler, Krysten L.; Dubey, Jitender P.; Shearn-Bochsler, Valerie I.; Isidoro-Ayza, Marcos et al.. (2018-04-01). «MORTALITY TRENDS IN NORTHERN SEA OTTERS (ENHYDRA LUTRIS KENYONI) COLLECTED FROM THE COASTS OF WASHINGTON AND OREGON, USA (2002–15)» Journal of Wildlife Diseases 54 (2): 238.  doi:10.7589/2017-05-122. ISSN 0090-3558. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  37. Larson, Shawn E.; Bodkin, James L.; VanBlaricom, Glenn R.. (2015). «Preface» Sea Otter Conservation (Elsevier): xix–xx. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  38. a b Canada, Environment and Climate Change. (2014-01-27). «Sea otter (Enhydra lutris): management plan» www.canada.ca (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  39. Jameson, Ronald J.; Kenyon, Karl W.; Jeffries, Steven; VanBlaricom, Glenn R.. (1986). «Status of a Translocated Sea Otter Population and Its Habitat in Washington» The Murrelet 67 (3): 84.  doi:10.2307/3536464. ISSN 0027-3716. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  40. Kone, DV; Tinker, MT; Torres, LG. (2021-02-25). «Informing sea otter reintroduction through habitat and human interaction assessment» Endangered Species Research 44: 159–176.  doi:10.3354/esr01101. ISSN 1863-5407. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  41. Hale, Jessica R.; Laidre, Kristin L.; Jeffries, Steven J.; Scordino, Jonathan J.; Lynch, Deanna; Jameson, Ronald J.; Tim Tinker, M.. (2022-03-28). «Status, trends, and equilibrium abundance estimates of the translocated sea otter population in Washington State» The Journal of Wildlife Management 86 (4)  doi:10.1002/jwmg.22215. ISSN 0022-541X. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  42. a b Lindsey, Jacqueline Kimberly. Estuarine Habitat Use by the California Sea Otter (Enhydra lutris nereis). San Jose State University Library (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  43. (Ingelesez) Wellman, Hannah P.; Austin, Rita M.; Dagtas, Nihan D.; Moss, Madonna L.; Rick, Torben C.; Hofman, Courtney A.. (2020-12-09). «Archaeological mitogenomes illuminate the historical ecology of sea otters ( Enhydra lutris ) and the viability of reintroduction» Proceedings of the Royal Society B: Biological Sciences 287 (1940): 20202343.  doi:10.1098/rspb.2020.2343. ISSN 0962-8452. PMID 33259759. PMC PMC7739945. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  44. (Ingelesez) Data Series. 2019  doi:10.3133/ds1118.. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  45. «Figure 1: Current status of sea otter distribution and research effort in different ecosystems and habitats.» dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  46. a b c (Ingelesez) Laidre, Kristin L.; Jameson, Ronald J.. (2006-08). «FORAGING PATTERNS AND PREY SELECTION IN AN INCREASING AND EXPANDING SEA OTTER POPULATION» Journal of Mammalogy 87 (4): 799–807.  doi:10.1644/05-MAMM-A-244R2.1. ISSN 0022-2372. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  47. a b Cheney, Lisa Christine. An assessment of genetic variation within and between sea otter (Enhydra lutris) populations off Alaska and California. San Jose State University Library (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  48. a b Cockrum, E. Lendell. (1983-01). «Furbearers Worldwide Furbearer Conference Proceedings Joseph A. Chapman Duane Pursley Worldwide Furbearer Conference, Inc.» BioScience 33 (1): 58–58.  doi:10.2307/1309252. ISSN 0006-3568. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  49. Wade, L. S.. (1975-08-29). «A Sea Otter Possibly Feeding on Pismo Clams» Journal of Mammalogy 56 (3): 720–721.  doi:10.2307/1379499. ISSN 1545-1542. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  50. a b Lindsey, Jacqueline Kimberly. Estuarine Habitat Use by the California Sea Otter (Enhydra lutris nereis). San Jose State University Library (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  51. Brown, Frank A.. (1967-07). «Physiology of Echinodermata, a Collective Effort by a Group of Experts. Richard A. Boolootian» Physiological Zoology 40 (3): 315–316.  doi:10.1086/physzool.40.3.30152869. ISSN 0031-935X. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  52. Ravalli, Richard; McGrann, Michael C.. (2019). «Sea Otter Hunting and Conservation in Southern California since the Gold Rush» Southern California Quarterly 101 (3): 265–284.  doi:10.1525/scq.2019.101.3.265. ISSN 0038-3929. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  53. (Ingelesez) Ostfeld, Richard S.. (1982). «Foraging strategies and prey switching in the California sea otter» Oecologia 53 (2): 170–178.  doi:10.1007/BF00545660. ISSN 0029-8549. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  54. (Ingelesez) Costa, Daniel P.; Kooyman, Gerald L.. (1982-11-01). «Oxygen consumption, thermoregulation, and the effect of fur oiling and washing on the sea otter, Enhydra lutris» Canadian Journal of Zoology 60 (11): 2761–2767.  doi:10.1139/z82-354. ISSN 0008-4301. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  55. (Ingelesez) Laidre, Kristin L.; Jameson, Ronald J.; Gurarie, Eliezer; Jeffries, Steven J.; Allen, Harriet. (2009-08-14). «Spatial Habitat Use Patterns of Sea Otters in Coastal Washington» Journal of Mammalogy 90 (4): 906–917.  doi:10.1644/08-MAMM-A-338.1. ISSN 0022-2372. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  56. (Ingelesez) Bodkin, James L.; Esslinger, George G.; Monson, Daniel H.. (2004-04). «FORAGING DEPTHS OF SEA OTTERS AND IMPLICATIONS TO COASTAL MARINE COMMUNITIES» Marine Mammal Science 20 (2): 305–321.  doi:10.1111/j.1748-7692.2004.tb01159.x. ISSN 0824-0469. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  57. Lindsey, Jacqueline Kimberly. Estuarine Habitat Use by the California Sea Otter (Enhydra lutris nereis). San Jose State University Library (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  58. (Ingelesez) Park, Mailing Address: Glacier Bay National; Gustavus, Preserve PO Box 140; Us, AK 99826 Phone: 907 697-2230 Contact. «A Keystone Species, the Sea Otter, Colonizes Glacier Bay - Glacier Bay National Park & Preserve (U.S. National Park Service)» www.nps.gov (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  59. (Ingelesez) Estes, J. A.; Tinker, M. T.; Williams, T. M.; Doak, D. F.. (1998-10-16). «Killer Whale Predation on Sea Otters Linking Oceanic and Nearshore Ecosystems» Science 282 (5388): 473–476.  doi:10.1126/science.282.5388.473. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  60. KUKER, Katie; BARRETT-LENNARD, Lance. (2010-04). «A re-evaluation of the role of killer whalesOrcinus orcain a population decline of sea ottersEnhydra lutrisin the Aleutian Islands and a review of alternative hypotheses» Mammal Review 40 (2): 103–124.  doi:10.1111/j.1365-2907.2009.00156.x. ISSN 0305-1838. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  61. a b Williams, Paul. (2018-04-19). «"Making time: killing time"» Time and Memory (Routledge): 47–63. ISBN 978-0-429-48402-5. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  62. Davis, Randall W.; Bodkin, James L.; Coletti, Heather A.; Monson, Daniel H.; Larson, Shawn E.; Carswell, Lilian P.; Nichol, Linda M.. (2019-01-21). «Future Directions in Sea Otter Research and Management» Frontiers in Marine Science 5: 510.  doi:10.3389/fmars.2018.00510. ISSN 2296-7745. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  63. «Cercis canadensis: Hilton-Taylor, C.» IUCN Red List of Threatened Species 2000-01-01 (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  64. (Ingelesez) Jessup, DavidA.; Miller, Melissa; Ames, Jack; Harris, Mike; Kreuder, Christine; Conrad, PatriciaA.; Mazet, JonnaA.K.. (2004-09). «Southern Sea Otter as a Sentinel of Marine Ecosystem Health» EcoHealth 1 (3)  doi:10.1007/s10393-004-0093-7. ISSN 1612-9202. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
chat 2
COMMUNITY 3
Idea 1
idea 1
Note 1