Ivermectina

konposatu kimiko

Ivermectina sendagai bat da, bizkarroi mota askok eragindako gaitzen tratamenduan erabiltzen dena. Besteak beste, eraginkorra da pediculosis capitisa, hazteria, miiasia, elefantiasia, onkozerkosia, estrongiloidiasia, askariasia eta trikuriasia tratatzeko. Aho bidez har daiteke, edo larruazalean eman kanpoko infestazioei aurre egiteko.[1] Munduko Osasun Erakundearen funtsezko sendagaien zerrendan dago.[2] 1975ean aurkitu eta 1981ean hasi zen medikuntzan erabiltzen;[3] aurkitzaileek, William C. Campbellek eta Satoshi Ōmurak, Medikuntzako Nobel saria jaso zuten 2015ean.[4]

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Ivermectina
Konposizioaivermectin b1a (en) Itzuli eta ivermectin b1b (en) Itzuli
Masa molekularra1.736,2 Da
Erabilera
Konposatu aktiboaSklice (en) Itzuli, Stromectol (en) Itzuli eta Soolantra (en) Itzuli
Tratatzen duascariasis (en) Itzuli, Elephantiasis, trichuriasis (en) Itzuli, onkozerkosi, mansonelliasis (en) Itzuli, strongyloidiasis (en) Itzuli, filariosi, Hazteri, pedikulosi, Akne arrosa eta onkozerkosi
HaurdunaldiaAustralian pregnancy category B3 (en) Itzuli eta US pregnancy category C (en) Itzuli
RolaIntsektizida eta antiparasitario
Identifikatzaileak
CAS zenbakia70288-86-7
ChemSpider7988461
PubChem9812710
Gmelin6078
ChEMBLCHEMBL1200633
EC zenbakia274-536-0
ECHA100.067.738
MeSHD007559
RxNorm6069
Human Metabolome DatabaseHMDB0014740
UNII8883YP2R6D
NDF-RTN0000148510
KEGGD00804

Historia

aldatu

Satoshi Ōmura izan zen avermectina garatzeko lehen pausoa eman zuen ikertzailea. Mikrobiologoa izaki, eta gai naturaletatik konposatuak isolatzen aditua, lurrean bizi diren Streptomyces bakterioetan jarri zuen arreta, ezaugarri antibiotikoak dituzten konposatu ugari sortzen dituztelako. Bakterioak laborategian hazteko metodologia findu zuen, eta konposatu eraginkorrenak sortzen zituzten espezieak aukeratu zituen; guztira, 50 espezie. Tartean Streptomyces avermitilis zegoen, avermectinaren iturria, hain justu.[4]

William C. Campbell biologoak eman zion jarraipena Ōmuraren lanari. Streptomyce-kulturak eskuratu, eta haien eraginkortasuna aztertu zuen. Haietako bat abereen bizkarroiei aurre egiteko bereziki eraginkorra zela ohartu zen. Isolatu zuen, eta avermectina deitu zion. Gerora, kimikoki eraldatu, eta beste konposatu bat sortu zuen, are eraginkorragoa: ivermectina. Gizakietan egindako probetan frogatu zuten benetan eraginkorra zela filariasia, onkozerkosia, eta era horretako gaixotasunak tratatzeko, eta, geroztik, ivermectinan oinarrituta sortu dira bizkarroiek eragindako gaitzak tratatzeko hainbat botika.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Ivermectin. The American Society of Health-System Pharmacists, drugs.com (Noiz kontsultatua: 2020-3-22).
  2. World Health Organization Model List of Essential Medicines. 21st List. 2019. apps.who.int (Noiz kontsultatua: 2020-3-22).
  3. Mehlhorn, Heinz. Encyclopedia of parasitology. 646. orrialdea, Springer, ISBN 978-3-540-48994-8, books.google.es (Noiz kontsultatua: 2020-3-22).
  4. a b c Galarraga Aiestaran, Ana. Medikuntzako Nobel Saria, zizare bizkarroiek eragindako gaitzen eta malariaren aurkako terapiak asmatu dituztenentzat. Elhuyar aldizkaria, 2015/10/05, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-3-22).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
iOS 1
mac 1
multimedia 1
os 18
todo 1